Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Folklore Ikerketa Beka

Dokumentuaren akzioak

Folklore Ikerketa Beka

2002/09/30 19:42

CIOFF, Folklore Jaialdien Antolatzaileen Nazioarteko Kontseilua da, eta elkarte horren Espainiako atalak egiten du ikerketa bekaren deialdia. 2002ko beka deialdian Espainiako kultura desberdinetako "Dantza eta herri musika (kantuak eta musika tresnak)" gaia jorratzeko proposamena egiten da.

Norbanakoak zein ikerketa taldeak eska dezakete beka baldin eta Espainiako estatuan badute egoitza.

Lana egiteko urtebeteko epea izango dute bekadunek eta 4.508 Euroko suskidura du bekak.

Hautagaiek ondoko dokumentazio aurkeztu beharko dute:

Eskera fitxa, Nortasun Agiriaren fotokopia, eskaera egiten duen pertsonaren edo taldea osatzen duten guztien kurrikuluma, eta egitea proposatzen den lanaren memeoria zehatza ondoko atalekin:
- Lanaren interesa.
- Lanaren zabalera eta iraupena.
- Ikerketaren etapak.
- Erabiliko den metodologia.
- Ikerketa guneak.
- Eskura dituen baliabideak.

Dokumentazio guztia gazteleraz idatzita aurkeztu beharko da 2002ko abenduaren 30a baino lehen ondoko helbidean:

CIOFF-España
Apdo. 467 06080 Badajoz
Tfnoa: (+ 34) 924 243 746
Fax: (+ 34) 924 245 434
E-posta: cioff-esp@sarenet.net

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.