Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Oier Araolaza

Orain arteko ekarpenak

Sabin Bikandi Max sarien biharamunean

2015/05/22

Max saria jasotzeak dakarren medioen atentzioa dantza tradizionalaren alorrean daukagun egoera agerian uzteko aprobetxatu du Sabin Bikandik. Hainbat elkarrizketa egin dizkiote egunotan eta aukera izan duenetan agertu ditu kezkak eta gogoetak, eta guztien artean Berrian aurkitu ditugu zabalen. Hon...

Gehiago irakurri

Ongi etorri Dantzerti!

2015/05/08

Irailean irekiko ditu ateak Dantzertik, Euskadiko Arte Dramatiko eta Dantza Goi Mailako Eskolak. Dantzari eta antzerkilariak pozik gaude, ez zaigu antzematen, baina pozik gaude. Orain hamar urte inguru sortu zen arte eszenikoen goi mailako eskolaren aldeko plataforma. Hamar urteotan, aldarrikape...

Gehiago irakurri

Inmertsio kulturala dantzan ikasi ahal izateko

2015/01/13

Harrigarria gertatzen ari zaizkit Guilcherri buruz Creteilen egindako jardunaldian esan zirenak eta Jon Iruretagoienaren kronikaren bidez ezagutzen ari naizenak. Atal bakoitzean sorpresa bat aurkitzen dut. Gaurkoan adibidez, irudikatzea II. Mundu Gerra bukatu berri, Jean Michel eta Helene senar...

Gehiago irakurri

Begirada luzea eta dantzaren begirada bat datozenean

2015/01/09

Begirada Luzea izeneko sarrera idatzi du Mikel Irizarrek bere blogean . Euskal Tribuaren ibilbide eta etorkizunera begirako proiektua eta estrategia landu eta adosteko gaitasun ezaz ari da bertan. 1918ko Eusko Ikaskuntzaren Oñatiko kongresua aipatzen du ia-mende baterako oinarriak jarri ziren une...

Gehiago irakurri

Etnokoreologoa

2015/01/08

Erabaki duzu zer ikasiko duzun? Plasta. Horrela etortzen dira galdera traszendentalenak, abisu eta beroketa gabe. Eeeeee…. baaaaaaa… zeeeeeraaaaa…. niiiiiiiiik… Bekokian deskubritu berri duzun pikorta ispiluan ikusi eta berrikusi, eta hil ala biziko egoera hartan, institutura ezin zarela...

Gehiago irakurri

Dantzaz eta libertimenduaz, Antton Luku gaur Donostian

2014/12/12

Dantzan Ikasi programan Antton Lukuren mintzaldia antolatu dugu gaur Donostian, Koldo Mitxelenan, 19:00etan. Azken urteotan dantzaz, kulturaz, sorkuntza, tradizioaz, herrigintzaz, euskaraz, antzerkiaz eta oro har gure zera honetaz irakurri ditudan gauza interesgarrienetakoak idatzi ditu Antton ...

Gehiago irakurri

Mozorrotzeaz, hizkuntzalaritzaren eta antropologiaren bidegurutzean

2014/11/27

Mairuz jauntzi izeneko artikulua idatzi du Mikel Tabernak 31 eskutik blogean. Mozorrotu aditzaz ari da, eta bertan jakin dut Euskaltzaindiak ontzat eman duela indioz mozorrotu egitura. Honako erantzuna utzi dut bertan: "Kezka filologikoaz baino begirada antropologikoarekin heldu izan diot ...

Gehiago irakurri

Joseba Juarez gogoan Biarritzeko San Martin ezpata-dantzan

2014/11/09

Hurrengo egunetan kontatu eta erakutsiko dugu gaur Biarritzen bizitako ezpata-dantza. Baina San Martinen ezpata-dantzaren estreinaldian Maritzuli konpainiako kideek Joseba Juarez gogoan izan eta aipamen berezia egin diotela kontatu nahi dut gaur. Ezpata-dantzen arteko anaiarteko sentipen horri bi...

Gehiago irakurri

Xanduli, manduli, kikirriki..... eman goxokiak guri!

2014/11/03

Halloween erauntsiari aurre egiteko modurik ez, eta gutxienez, zapalduko gaituen buldozerraren karrozerian marka txiki bat egiten saiatzea pentsatu dut. Seme-alabekin kontua aztertu ondoren eskatu nien gutxienez ez zezatela "truco o trato" formula amerikar-gaizki-espainolizatua erabili.  Egin dir...

Gehiago irakurri

Preso batek kantatu zuen 1916an, preso darrai kantuak 2014an

2014/10/29

I. mundu gerran preso zituzten hango eta hemengo soldaduei kantuak grabatzen aritu ziren zenbait ikertzaile alemaniar. Tartean zenbait euskaldun, eta preso zuberotarrak gogotik erakutsi zuen herri kantari bateko semea zela. Errepertorio ederra kantatu zuen: Prima eijerra, goizian goizik jeikerik, a...

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Oier Araolaza on Commando Dantzan: Dantzan Bizi

2012/10/01

Mila esker eta zorionak Arrabots taldeari ekimenagatik, parte hartu duzue dantzazale guztioi zuen dantza-pozagatik eta Eire Vilari edizio lan ederrarengatik.

Eskerrik asko eta laster arte

2012/01/01

Mila esker egindako lanarengatik eta ea azkar berriz ere martxan ikusteko aukera dugun! Zorte on!

Arrarasen aldaketak

2011/11/08

Aupa Julen! Oso interesgarriak zure azalpenak!

Otsagabian Arrarasek egindako aldaketen inguruan informazio dezente Rosa Villafranca eta Angel Aldaia-ren "Las Danzas de Ochagavia. 300 años de historia" liburuan aurki daiteke. Bertan azaltzen dutenez, 1974an egin zituen aldaketak, eta modorroz gain beste dantza batzuetan ere egin zituen aldaketak, baina hurrengo urteetan aldaketa horietako gehienak atzera bota zituzten dantzariek eta aurrekora itzuli ziren. Modorro ordea horrela geratu zen. Jantzietan ere egin zituen aldaketak Arraras-ek, besteak beste galtza beltzak sartu zituen, eta jantzi berriarekin 3 urtez aritu ziren, baina 77an berriz aurreko jantzira itzuli ziren.

Modorron makilekin lurrak kolpatzeko tartea bikoizteko arrazoiari buruz, oso interesgarria da eman duzun interpretazioa, kuadrikulazioaren obsesioarena, Julen. Nik beste bat entzuna nuen. Arrarasen garaian oso indarrean zeuden folklorean Frazerren eskolako interpretazioak, alegia, errito eta dantza gehienak lurraren emankortasuna sustatzeko nekazarien konjuroak direla esaten dutenak. Ikuspuntu horretatik, makilekin lurra kolpatzea, Ama Lurra iratzarri eta loratu dadin egiten da, emaitza oparo eta emankorra eman dezan. Hortik begiratuta, buelta bakarreko mugimendua azkarra (azkarregia) zen, eta Arrarasek, dantzaren aldaketa keinu sinboliko hori areagotu eta bisibilizatzeko egin zuela entzuna nuen nik.

Eta orain zer? Otsagabian atzera egin? Ez, ez dut uste hori gertatuko denik. Dagoeneko ia 40 urte pasa dira ordutik, eta erabat errotuta dago. Zenbaitek uste du jatorrizko tokian egiten den moduan dantzatzen ez baduzu hanka sartze larria egiten ari zarela, eta nik ostera uste dut oso interesgarria dela "bertsio" desberdinak mantentzea. Adibidez, Otsagabian bi bueltakin egiten dutenez, beste talde batzuk buelta bakarrarekin egitea oso interesgarria da, dantza horren historiaren beste etapa baten oroitzapena gordetzen duzulako hor.

Dantza guztiak, guzti-guztiak, joan dira aldatzen denboran zehar, eta ari dira aldatzen gaur egun ere. Nahita ala nahigabe. Konturatuta ala konturatu gabe. Eta horrelako gauzek laguntzen dute kontziente izaten etengabeko aldakortasun horretaz.

buelta batekin

2011/11/07

Guk ere buelta bakarrarekin ikasi genuen Argia dantzari taldearekin, Urbeltz eta konpainia Otsagabian ikasten izan zirenean, 1969 inguruan, horrela egiten baitzuten. Irudi zaharretan modorroa buelta bakarrarekin egiten ikus daiteke, adibidez, Click "Navarra las cuatro estaciones" (1971) filmean eta "TVEko Raices (1970) programa honetan. Bide batez, mila esker dokumentu eder honengatik!

Oier A. on IGARTZAKO DOMINAK BIGARREN ZINTA GORRIA

2011/09/18

joooeeeee, itxuraz gafatuta nago!!!! Ezin nire mezuak ager arazi!!! Mikel, lehenengo mezua ez da nirea. Nik bigarrena idatzi dut, baina testua ez da ageri, ez dakit zergatik, honen aurreko mezuan gertatu zaidan bezala. Eta nire mezuan Zorionak eman eta argazki ederrak direla aipatzen nizuen. Besterik ez. Ez dakit nor den lehen mezua idatzi duena, haren izena ez baita ageri...

lapurtarra?

2011/06/22

Horri gehitu behar diogu kaskarots dantzaren jatorria ez dela oso argia, eta "arrantzaleak", "sardinerak", "matelota" eta "pescadoras" izenekin zabalkunde handia izan duela, eta indar handiz gainera Bizkaiko kostaldean. Izan ere, Donibane Lohitzune, Ziburu eta Urrunako kostaldean bizi izan ziren ijito arrantzale eta arrain-saltzaileengandik iritsi omen den dantza dela aipatzen da, baina ez dago frogatua lotura hori, eta ordea, dantza nahiko "koreografiatuta" dagoela antzematen da. Ondarroan, Deba edo Bermeon nola dantzatzen ikusita, Bizkaikoa ez dakit, baina Bizkaiko golkoko kostaldeko "jatortasun" labela eskuratua duela esango nuke! ;-)

Eskerrak zuei!

2011/06/20

Mila esker argibide gehigarriengatik Karlos! Gehitu ditut testu nagusira. Horrez gain, artikulua argitaratu eta gero jaso ditudan beste zenbait informazio gehitu dizkiot testuari. Mintxo Garaikoetxeak konfirmatu dit berak jotzen dituela Soñuak argitaratutako diskan Erronkariko ttun-ttunaren doinauk. Amaia Baglietok jakinarazi dit Aiko Taldeak ere baduela grabazio bat Izabako ttun-ttunaren doinuekin. Gari Otamendik argitu dit Arkaitz taldeak 2001ean dantzatu zuela ttun-ttuna Garden lehen aldiz. Mila esker denori!

Eskerrikasko eta ttun-ttunari buruz bi hitz

2011/05/26

Eskerrikasko San Lorentzoko danzanteei boletin mamitsu eta interesgarriagatik. Artikulu gehienak zorrotzak eta argigarriak dira, baina penaz irakurri dut Erronkariko ttun-ttunari buruzkoa, dantza horren azken mendeko ibilbidea egiterakoan hutsune garrantzitsuak egiten dituelako. Lehen ere aipatu izan dira kontu hauek posta zerrendan Fernando Hualde Diario de Noticias-en argitaratutako artikulu baten harira, eta orain ere lehengo hutsuneak errepikatzen dira. 1943an Oberenak egindako berreskuraketa, 1956an Gaizka Barandiaran-ek BRSAPV-an argitaratutako lana, 1969an Argia dantzari taldeak egindakoa...

Bai horixe!

2011/05/24

Bai Aritz, niri ere festa ederra eta betea iruditu zitzaidan. Kamera bateriarik gabe geratu zitzaidan eta ezin izan nuen askorik grabatu, baina bertan izan ziren bastonersak makila-dantzak eginez, ball de gitanes delakoak (zinta-dantza eginez), mota askotako musikariak, e.a. castellers-ak ere ikusgarriak, herriko kale estu horietan.

pausoak

2011/05/09

Bai, niri ere asko gustatu zait. Pauso batzuk Andra Marik batutakoekin antzekotasun harrigarriak dauzkate, eta dantzakera ere, erabat lurrera lotutakoa, eta pausatua, baina indartsua. Kaskainetak jotzen ere a zer erakustaldia.