Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Oier Araolaza

Orain arteko ekarpenak

Dni Baskijskie edo Euskal Jaia Polonian

2010/04/13

Urtero, Euskal Jaia antolatzen dute Poznan-en, Polonian. Adam Mickiewicz unibertsitatean euskara irakasten da eta horixe da jaialdiaren antolaketa gunea. Amaia Dones euskara irakaslea da Poznan-en eta orain aste batzuk dantzan.com-en ditugun argazkietako batzuk erabiltzeko baimena eskatuz idatz...

Gehiago irakurri

Cakewalka ragtimearen garaian: dantza jazzaren hastapenetan

2010/04/08

Cakewalk-a jazzaren hastapen garaietako dantza da. XIX. mendearen erdialdean abiatu zen Ameriketako hegoaldean, esklabu beltzen kontzentrazio handiak zeuden lurraldeetan. Bere unerik gorenena XIX. Eta XX. mendeen arteko trantsizioan izango du. Hain zuzen ere, Jazz-aren sorreran garrantzitsua izan zen ragtime musika motarekin lotuta agertuko da cakewalk-a. Azken batean cakewalka dantza da eta ragtimea musika, eta ragtimearen doinura dantzatu ziren hainbat cakewalk bi mendeen arteko trantsizio garaietan.

Gehiago irakurri 2

Dantza kazetaritza eta zientzia komunikazioa

2010/03/22

Aste honetako Argian dantza tradizionalaren alorrean sorkuntza eta bilakaera nola gauzatzen diren aztertzen duen erreportaje bat dator. Unai Break idatzi du artikulua. Berangoko Otxandategi dantza taldeko dantzaria da Unai, eta azken urteotan Argian dantza eta tradizioei buruz argitaratu diren h...

Gehiago irakurri

Inozoarena egiten

2009/12/31

Inozo hutsa naiz. Krisi hotsak zirela eta kultura babestu beharra aldarrikatzen hasi zirenean pentsatu nuen dantzari ez ziola askorik eragingo murrizketa aroak. Gutxi duenari nekez kenduko baitzaio asko. Inuzentea ni. Horrenbeste urte, bilera, proposamen, txosten, porrot eta lorpen txikien ondoren...

Gehiago irakurri

Baltasarren dilema: beltza ala belztua?

2009/12/24

Errege eguna hurbil da eta plaza publikora haserre itxuran agertu dira etorkinen zenbait elkarte. Baltasar erregearen paperean jaiotzez beltzak ez direnak aurpegia baldarki belztuta agertzea burla, gutxiespen keinu eta irain arrazistatzat jotzen dute. Herri guztietan larruazal beltz jatorrizkoak au...

Gehiago irakurri

Halloween euskal festa bat da (III): Kalabaza hustutzen

2009/11/09

Pasa den asteko etakittorako zutabea egiteko orain bi urteko blogeko sarrera reziklatu nuen. Igandean blogera igo nuen. Sustatun aipatu zuten eta hortik han eta hemen atera da kontua, adibidez ElgoiBarren- en. Radio Euskaditik deitu zidaten eta Graffitin aritu nintzen horretaz. Orain...

Gehiago irakurri

Kalabaza hutsik

2009/10/31

Asteburu honetan Halloween ospatzen da mundu erdian. Estatu Batuetan izugarrizko hedapena izan du ospakizunak eta filmeen bidez mundu osora zabaldu da. Gure inguruan ere gero eta ohikoagoak dira Halloween festak taberna eta diskoteketan eta mozorro denda eta txinatar bazarretan egunotan ez da beste ...

Gehiago irakurri

Bortizkeria errituala

2009/09/03

Atera gara etxeko txikiekin buruhandi eta erraldoietara, eta hasi dira erraldoien baltsak eta  umeen korrikaldiak. Buruhandi bat hurbildu zaigu erasokor, puxika altxatu eta kolpea jaurtitzera. Baina sorpresa, goxo-goxo, ia laztanduz pasa du goma-espuma umeen buru gainetik. Deskantsuan dagoen konpar...

Gehiago irakurri

Space invaders (II)

2009/07/28

Atzo Ordizian izan nintzen, Santaneroen esku-dantza ikusten . Ohi bezala argazki kamerarekin. Eta berriz ere lotsatu egin nintzen eskuan argazki kamera izateaz. 500 urte bete dituen tradizioa erreportero grafiko talde batek zer errespetu gutxirekin tratatu zuen ikusita sututa itzuli nintzen. Bero-b...

Gehiago irakurri

Amateurrak vs profesionalak

2009/07/07

Ziur aski datozen urteotan behin baino gehiagotan eztabaidatuko dugu amateur eta profesionalen onura eta kalteetaz. Izan ere, hamarkada batzuetan ezkutuan izan dugu dantza alorreko profesionalaren figura eta orain azaleratzen hasi da berriz. Eta "berriz" diot, dantza tradizionala amateurismoarekin l...

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Oier Araolaza on Commando Dantzan: Dantzan Bizi

2012/10/01

Mila esker eta zorionak Arrabots taldeari ekimenagatik, parte hartu duzue dantzazale guztioi zuen dantza-pozagatik eta Eire Vilari edizio lan ederrarengatik.

Eskerrik asko eta laster arte

2012/01/01

Mila esker egindako lanarengatik eta ea azkar berriz ere martxan ikusteko aukera dugun! Zorte on!

Arrarasen aldaketak

2011/11/08

Aupa Julen! Oso interesgarriak zure azalpenak!

Otsagabian Arrarasek egindako aldaketen inguruan informazio dezente Rosa Villafranca eta Angel Aldaia-ren "Las Danzas de Ochagavia. 300 años de historia" liburuan aurki daiteke. Bertan azaltzen dutenez, 1974an egin zituen aldaketak, eta modorroz gain beste dantza batzuetan ere egin zituen aldaketak, baina hurrengo urteetan aldaketa horietako gehienak atzera bota zituzten dantzariek eta aurrekora itzuli ziren. Modorro ordea horrela geratu zen. Jantzietan ere egin zituen aldaketak Arraras-ek, besteak beste galtza beltzak sartu zituen, eta jantzi berriarekin 3 urtez aritu ziren, baina 77an berriz aurreko jantzira itzuli ziren.

Modorron makilekin lurrak kolpatzeko tartea bikoizteko arrazoiari buruz, oso interesgarria da eman duzun interpretazioa, kuadrikulazioaren obsesioarena, Julen. Nik beste bat entzuna nuen. Arrarasen garaian oso indarrean zeuden folklorean Frazerren eskolako interpretazioak, alegia, errito eta dantza gehienak lurraren emankortasuna sustatzeko nekazarien konjuroak direla esaten dutenak. Ikuspuntu horretatik, makilekin lurra kolpatzea, Ama Lurra iratzarri eta loratu dadin egiten da, emaitza oparo eta emankorra eman dezan. Hortik begiratuta, buelta bakarreko mugimendua azkarra (azkarregia) zen, eta Arrarasek, dantzaren aldaketa keinu sinboliko hori areagotu eta bisibilizatzeko egin zuela entzuna nuen nik.

Eta orain zer? Otsagabian atzera egin? Ez, ez dut uste hori gertatuko denik. Dagoeneko ia 40 urte pasa dira ordutik, eta erabat errotuta dago. Zenbaitek uste du jatorrizko tokian egiten den moduan dantzatzen ez baduzu hanka sartze larria egiten ari zarela, eta nik ostera uste dut oso interesgarria dela "bertsio" desberdinak mantentzea. Adibidez, Otsagabian bi bueltakin egiten dutenez, beste talde batzuk buelta bakarrarekin egitea oso interesgarria da, dantza horren historiaren beste etapa baten oroitzapena gordetzen duzulako hor.

Dantza guztiak, guzti-guztiak, joan dira aldatzen denboran zehar, eta ari dira aldatzen gaur egun ere. Nahita ala nahigabe. Konturatuta ala konturatu gabe. Eta horrelako gauzek laguntzen dute kontziente izaten etengabeko aldakortasun horretaz.

buelta batekin

2011/11/07

Guk ere buelta bakarrarekin ikasi genuen Argia dantzari taldearekin, Urbeltz eta konpainia Otsagabian ikasten izan zirenean, 1969 inguruan, horrela egiten baitzuten. Irudi zaharretan modorroa buelta bakarrarekin egiten ikus daiteke, adibidez, Click "Navarra las cuatro estaciones" (1971) filmean eta "TVEko Raices (1970) programa honetan. Bide batez, mila esker dokumentu eder honengatik!

Oier A. on IGARTZAKO DOMINAK BIGARREN ZINTA GORRIA

2011/09/18

joooeeeee, itxuraz gafatuta nago!!!! Ezin nire mezuak ager arazi!!! Mikel, lehenengo mezua ez da nirea. Nik bigarrena idatzi dut, baina testua ez da ageri, ez dakit zergatik, honen aurreko mezuan gertatu zaidan bezala. Eta nire mezuan Zorionak eman eta argazki ederrak direla aipatzen nizuen. Besterik ez. Ez dakit nor den lehen mezua idatzi duena, haren izena ez baita ageri...

lapurtarra?

2011/06/22

Horri gehitu behar diogu kaskarots dantzaren jatorria ez dela oso argia, eta "arrantzaleak", "sardinerak", "matelota" eta "pescadoras" izenekin zabalkunde handia izan duela, eta indar handiz gainera Bizkaiko kostaldean. Izan ere, Donibane Lohitzune, Ziburu eta Urrunako kostaldean bizi izan ziren ijito arrantzale eta arrain-saltzaileengandik iritsi omen den dantza dela aipatzen da, baina ez dago frogatua lotura hori, eta ordea, dantza nahiko "koreografiatuta" dagoela antzematen da. Ondarroan, Deba edo Bermeon nola dantzatzen ikusita, Bizkaikoa ez dakit, baina Bizkaiko golkoko kostaldeko "jatortasun" labela eskuratua duela esango nuke! ;-)

Eskerrak zuei!

2011/06/20

Mila esker argibide gehigarriengatik Karlos! Gehitu ditut testu nagusira. Horrez gain, artikulua argitaratu eta gero jaso ditudan beste zenbait informazio gehitu dizkiot testuari. Mintxo Garaikoetxeak konfirmatu dit berak jotzen dituela Soñuak argitaratutako diskan Erronkariko ttun-ttunaren doinauk. Amaia Baglietok jakinarazi dit Aiko Taldeak ere baduela grabazio bat Izabako ttun-ttunaren doinuekin. Gari Otamendik argitu dit Arkaitz taldeak 2001ean dantzatu zuela ttun-ttuna Garden lehen aldiz. Mila esker denori!

Eskerrikasko eta ttun-ttunari buruz bi hitz

2011/05/26

Eskerrikasko San Lorentzoko danzanteei boletin mamitsu eta interesgarriagatik. Artikulu gehienak zorrotzak eta argigarriak dira, baina penaz irakurri dut Erronkariko ttun-ttunari buruzkoa, dantza horren azken mendeko ibilbidea egiterakoan hutsune garrantzitsuak egiten dituelako. Lehen ere aipatu izan dira kontu hauek posta zerrendan Fernando Hualde Diario de Noticias-en argitaratutako artikulu baten harira, eta orain ere lehengo hutsuneak errepikatzen dira. 1943an Oberenak egindako berreskuraketa, 1956an Gaizka Barandiaran-ek BRSAPV-an argitaratutako lana, 1969an Argia dantzari taldeak egindakoa...

Bai horixe!

2011/05/24

Bai Aritz, niri ere festa ederra eta betea iruditu zitzaidan. Kamera bateriarik gabe geratu zitzaidan eta ezin izan nuen askorik grabatu, baina bertan izan ziren bastonersak makila-dantzak eginez, ball de gitanes delakoak (zinta-dantza eginez), mota askotako musikariak, e.a. castellers-ak ere ikusgarriak, herriko kale estu horietan.

pausoak

2011/05/09

Bai, niri ere asko gustatu zait. Pauso batzuk Andra Marik batutakoekin antzekotasun harrigarriak dauzkate, eta dantzakera ere, erabat lurrera lotutakoa, eta pausatua, baina indartsua. Kaskainetak jotzen ere a zer erakustaldia.