Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Oier Araolaza Dni Baskijskie edo Euskal Jaia Polonian

Dokumentuaren akzioak

Dni Baskijskie edo Euskal Jaia Polonian

2010/04/13 14:53
Urtero, Euskal Jaia antolatzen dute Poznan-en, Polonian. Adam Mickiewicz unibertsitatean euskara irakasten da eta horixe da jaialdiaren antolaketa gunea. Amaia Dones euskara irakaslea da Poznan-en eta orain aste batzuk dantzan.com-en ditugun argazkietako batzuk erabiltzeko baimena eskatuz idatzi zigun. Euskal Jaiko kartela egiteko erabili nahi zituzten argazkiak. Berastegiko San Juan Iantzetan buruzagiari egindako argazkia hautatu dute kartela egiteko eta CC-AT-SA lizentzia errespetatuz aitorpena egin dute kartelean bertan.

Gustatu zait kartel-egileak egindako lana, eta kuriosoa da dantzaria polonieraz idatzitako testuz ingurutatu ikustea. 2010eko apirilaren 21etik 23ra ospatuko dute Dni Baskijskie (itzulpen literala euskal egunak edo horrelako zerbait izan daiteekela ulertu diot google translateri).


Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.