Dokumentuaren akzioak
Kalabaza hutsik

Ba Halloween jatorriz euskal festa bat da. Euskalduna bakarrik? Ez, noski, ia Europa osoarena, baina baita Euskal Herrikoa ere. Europako etorkinek eraman zuten Ameriketara, eta hemen ihartzen joan zen neurrian joan zen han sendotzen. Eta orain, Amerikarren festa dela pentsatuta hasi gara berriz ere ospatzen. Nortasun gutxikoak gara gero.
Noski, hemen ez zaio inoiz Halloween deitu, Arimen eguna baizik. Toribio Etxebarriak idatzi zuen: “Animen egunian, oittura zarra zan Eibar-en, jan da eran tabernan eittia moskortu arte. Baita kaleko neska mutillak, alkarregaz, baserrixetan gastaña erriak jatia.”
Mutrikun adinekoek gogoratzen omen dute gaztetan ortuetatik kalabazak lapurtu, hustu eta barruan kandelak jarrita kaleetan, atarietan jartzen zituztela. Badira urte batzuk Mutrikun Arimen egunaren ospakizuna berpiztu zutela: Gaba Beltza izendatu zuten, larunbat gauean finkatu eta izugarrizko indarra hartu du urte gutxitan. Marka da gero gure tradizioak Hollywood-i esker biziberritzea!
...eta kitto!, 2009-10-31
(Lehen ere idatzi izan dut honi buruz blogean bertan. Etakittorako zutabe eskaera Domu santu astebururako etorri denez reziklatu egin dut gaia).
Dokumentuaren akzioak
Erantzun

Oier Araolaza
Dantzaria naiz. Eibarko Kezka eta Donostiako Argia taldeetan aritzen naiz batez ere, eta Elgoibarko Haritz taldean ikasi nuen zenbait urtez. Dantzan elkartean egiten dut lan, dantzan.eus editatzen, eta dantzaren komunikazioa, dokumentazio, formakuntza eta kudeaketa lanetan oro har.
Blog honetako testuen lizentzia: CC-BY-SA
Alegia, kopiatu, aitortu eta baldintza beretan zabalzazu!
Jasotako azken erantzunak
- Oier Araolaza on "Dantzaren industria" oximoron bat da
- Patxi Montero on "Dantzaren industria" oximoron bat da
- Oier Araolaza on Eta orain zer?
- Xabier Etxabe on Eta orain zer?
- Aritz Ibañez Lusarreta on Eta orain zer?
- Oier Araolaza on Euskal dantza eta genero-identitateaz elkarrizketa Argian
- Xabier Etxabe on Euskal dantza eta genero-identitateaz elkarrizketa Argian
- Patxi Montero on Euskal dantza eta genero-identitateaz elkarrizketa Argian
- Oier Araolaza on Julietaren titia eta tradizio turistikoen asmazioak 2019/09/23
- Xabier Etxabe on Julietaren titia eta tradizio turistikoen asmazioak 2019/09/23