Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Oier Araolaza

Orain arteko ekarpenak

Elkarrizketa Halloween eta Arimen gauari buruz

2014/10/24

Elgoibarko Barren aldizkarirako Halloween eta Arimen gauari buruz elkarrizketa egin dit Ainhoa Andonegi kazetariak, eta 2014ko urtarrilaren 24ko 925. zenbakian argitaratu da . Emailez egin dugu eta nik jarritako guztia ez da kabitu astekarian, beraz, galdera guztiak ekarri ditut hona. Negu...

Gehiago irakurri

Bilbon eta euskal dantza tradizionalik gabe

2014/09/25

Lehen ere entzun izan ditugu horrela iragarpenak ( aurkeztu ere egin ziguten eskola orain lau urte eta gero ez zen gauzatu ), eta gero ez dira inora iritsi, baina oraingoan (lehen ere hori pentsatu genuen) badirudi aurrera doala Arte Eszenikoen Goi Mailako Eskolaren proiektua . Albistea ona irud...

Gehiago irakurri

Dantza, hainbatetan hizkuntza ordezkatzen duena identitate osagai moduan...

2014/09/22

Bernardo Atxagak, Eskoziaren independentziarako gogoen azpian egon daitezkeen arrazoiak aztertzen honakoa idatzi du: "la danza, que tantas veces sustituye a la lengua como elemento identitario, era socialmente tan importante que hasta los jóvenes de Japón y de Pakistán que estudiaban en la Un...

Gehiago irakurri

Ipurbeltz

2014/09/12

Belea ikusi eta muturra okertu, dena da bat. Zozoa naiz, bai horixe, eta zurikeriatan saiatu arren, abilagoa naiz belzten orroa. Hizkuntzalariak deskribatze lanetara mugatu beharko luketela pentsatzen duenetakoa naiz, eta hizkuntzaren eguneratze, berritze eta sortze lanak hiztun eta sortzaileen mih...

Gehiago irakurri

Dantza festaren erdian: San Esteban egunez Beran

2014/08/05

Plaza mukuru beteta dagoela iritsi dira dantzariak, txistulariak, udal ordezkariak, banderaria, laguntzailea eta segizio osoa Herriko Etxera. San Esteban eguna da Beran, jai egun handia, eta goiz parteko emanaldi nagusia eskaintzera doaz dantzariak. Bandera-dantzaren ondoren egingo dituzte bordon-...

Gehiago irakurri 1

Emakumeak euskal dantza erritualetan: gertatzen ari da

2014/08/01

Poliki-poliki ari dira txertatzen emakumeak euskal dantza tradizionaletan, baita tradizio zahar eta erritualetan ere. Iaz besteak beste Deban, Villabuenan eta Tolosan izan zen, aurten Villabonan izan dira, asteburuan Beran gertatuko da. Baztanen badira zenbait urte mutil-dantzetan emakumearen parte...

Gehiago irakurri 1

Gregorio Monreal: "Gure ereserkia minuetto bat da, burua makurrarazten duen dantza mota hori"

2014/08/01

Grazia egin dit esaldiak. Sinboloen eta gizartearen arteko loturak lausoak izaten dira maiz, arbitrarioak ere bai, baina beste batzuetan badirudi txakurra eta nagusiaren arteko esaera — berandu baino lehen txakur orok bere ugazabaren tankera (ala alderantziz da? ;-) hartzen duela — bete egit...

Gehiago irakurri

Tradizioa Europako kultur hiriburutzan

2014/06/26

2014an Europako Kultur Hiriburutza du Rigak, eta han egiten ari denari buruzko erreportajea ekarri du Berriak:  Kultura, hiria eraldatzeko bide (Berria, 2014-06-25). Honako ahapaldi honekin egin dut topo bertan: Programazioaren inspirazio iturri garrantzitsuenetako bat Letoniako tradizioak d...

Gehiago irakurri

Dantzaren komunikazioa sarean, dantzan.com, facebook eta horien inguruko kontuak

2014/06/05

Dantzan.com-en parte hartu eta ekarpenak egiteko modua erraztu eta erakargarriago egiteko hobekuntzak egiten ari gara azken hilabeteotan.  Funtsean, dantzan.com-en hasiera hasieratik sustatu nahi izan dugun parte-hartze eredu irekia da orain ere bilatzen duguna. Dantzan.com-eko lehen bertsioan d...

Gehiago irakurri

Irudimentsuak

2014/03/31

Antzerkilariak eta dantzariak ameslariak gara ofizioz; irudimena ohiko lantresna dugu. Behin, sabaia eta lurra besterik ez zituen tailer itxurako orube sakon eta ilun bat erakutsi ziguten, eta guk oso erraz irudikatu genuen bertan aspaldian desio genuen eskola. Burdin erdoildu eta porlan belztuz betetako bazterrera seinalatuz “hemen ikasgelak izango dira eta han entsegu-gelak” esan ziguten. Guk zoko ilunera begiratu eta ikusi egin genituen ikasgelak, entsegu-gelak, eta haietan ikasleak ikusi genituen: aktore, teknikari eta dantzari izan nahi zuten gazte eta ez-hain gazteak ziren, beren buruak prestatzen, trebatzen ari ziren han bertan, gure begien aurrean.

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Oier Araolaza on Arantza: Dantza-luzea 2006

2013/02/13

Ze doinu sorta ederra duen Arantzako dantza-luzeak! Dantzak ere gozagarriak dira goitik behera, baina oraindik gehiago doinu horiekin.

Oier Araolaza on Eszenika egiteko lanak bertan behera geratu dira

2013/02/12

Dantzariok, antzerkilariek eta teknikariek behar dugu eskola bat. Premia benetakoa da. Eta abiatuta zegoen proiektu hau hutsean geratzea galera larria izango da. Lehen bultzadan dantza tradizionala ez zuten aintzat hartu Eszenikarako, baina bazegoen aukera aurrerago bidea egiteko bertan. Orain askoz zailagoa izango da.

Proiektua bultzatu behar zenean lokartu, eta gero, azken orduan, gauzak presaka eta gaizki egitearen ondorioz bertan behera geratu da Eszenika. Baina bai Hezkuntza sailaren aurrean eta baita eskolaren aldeko plataformaren aurrean salatu dudan moduan, Eszenika Bilbon jarri nahiak, eta horretarako eraikin berri bat prestatu nahiak lagundu du horretan. Eraikin bat hutsetik eskola bihurtzeko 5-6 miloi euro xahutu beharrean bazeuden beste aukera batzuk lehendik dauden beste azpiegitura batzuetan eskola martxan jartzeko. Isabel Celari berari jakinarazi zitzaion 2009 urtean, bazituela beste aukera batzuk, 2009an bertan eskolako ateak irekitzeko moduan. Lantaldea antolatu beharra soilik zuen. Ez zeukan gainera egoitza definitiboa izan beharrik, abiatu zitekeen toki batean, eta egoitza definitiboa prest zegoenean aldatu tokiz. Baina eskola lehen egunetik Bilbon jartzearekin tematuta zeuden eta beste aukerak aintzat hartu gabe egin zuten aurrera.

Oier Araolaza on Ezteiak, tiroak eta dantzak: Txetxenia erromerian

2013/01/28

Joe, txetxeno hauek ezkontzetara ere armekin joaten dira. Ikusi bideo honetan 2:05ean...
http://www.youtube.com/watch?v=ZUqh58NlFTI

Oier Araolaza on Ioannes de Quirno-ren herria: Dantxarinea

2012/12/11

Hara, niri ere pasatzean atentzioa deitu dit, eta oso interesgarria kontatu duzuna. Ioannes de Quirno, baler arpoinlaria eta dantzari aparta. Oso polita kontakizuna Aritz! Eskerrikasko!

Oier Araolaza on Ezpalak 2012 Kezka: zinta-dantza

2012/12/08

Bueno, asuntoa da orain ea zer egingo dugun. Erreklamatuko dugu errekorra guretzat? Nahi gabe egin dugula kontuan hartuta ere? Guinness errekorren liburuan agertzea harro egoteko kontua da edo lotsatzekoa? Niri dantza talde batek curriculumean bidaltzen badit Guinness errekorra duela zinta-dantzan... ez dakit parrez hasi ala auzo-lotsaz irakurri ez banu bezala egin.

Oier Araolaza on Bukatu dira oilasko jokoak Amasan

2012/11/19

Neuk ere uste dut animaliei tratu txarrak egiten zaizkiela festa batzuetan eta horiek ez direla baimendu behar, baina oilasko jokoaren kontu honekin zalantza handiak ditut. Egunero milaka oilasko hiltzen ditugu baserri eta granjetan oilasko-jokoan egiten den modu bertsu edo krudelagoetan, baina ezkutuan egiten denez ez da ezer pasatzen. Oilaskoak plaza agerian hiltzea tratu txarra da? Ez dakit, baina hori tratu txarra bada, jateko hiltzen ditugun animalia guztiei tratu txarrak eragiten dizkiegu.

Nik pena hartu dut Amasako oilasko jokoa bukatu dela jakinda. Arrautzekin segitzea beste erremediorik ez badute, gutxienez arrautz-joko bat ere asmatu beharko lukete iriarena doinuarekin!

Oier Araolaza on Eguren orkestrarekin erromeria

2012/11/16

Bai, hori da! Mikelue begi luze, ja, ja! Jota dantzatzerakoan ere bikote bat elkarrekin dantzan ageri da.

Oier Araolaza on Company XIV, Barrokoko dantza gaurkotu eta erotikoa

2012/11/15

Konpainia hau oso ona da, baina zehazki bideo hau (film laburra esan daiteke) izugarria iruditzen zait. Pantaila handian jarri eta musika altu jarrita ikustekoa da. Juanma Sanchez musikari madrildarraren bidez ezagutu nuen eta eskerrak berari.

Oier Araolaza on El Mayorazgo de Basterretxe (1928)

2012/11/13

Joe, itxuraz aurreko bideoko dantzari simetrikoarekin afektatuta geratu naiz, eta orain edozein tokitan ikusten ditut ispilu dantzatzen dutenak... Konturatu zarete bideo honetan, dantzari batek zati batean alderantzizko hanka altxatu eta kontrara ematen duela buelta? Begiratu, begiratu adi! 0:57 segunduan gertatzen da. Ikusi duzue?

Nik orain urte batzuk ikusi nuen bideo hau, eta orduan konturatu nintzen, eta orain Andra Marikoek bideoa igo dutenean, horren bila joan naiz. Baina oraingo honetan iruditu zait, atzetik aurrera etortzerakoan galdu egiten duela urratsa, eta berreskuratu nahian kontrara hartzen duela... Edo hori, edo bestela, hau Rufino Garai bera da, gaztetan! kar, kar, kar. http://www.dantzan.com/[…]/elburua-gernika-gotzon-elorza

Oier Araolaza on Maskaradak Zuberoan 1968 urtean

2012/11/12

Beñat Aranburu da beraz dantzari ikaragarri hori. Mila esker Aritz peskisagatik!
Bai Iñaki, niretzat herritarren "gorputz espresioa" nabarmena da. Dantzarako aire berezi bat dute, tentea, dotorea, airosoa. Nik esango nuek formazio akademikoa (zuberotar dantzetako trebakuntza sistematikoa bezala ulertua) testuinguru erlaxatuan agertzen denean, antzematen dela eredu hori bere ederrenean.