Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Oier Araolaza Gregorio Monreal: "Gure ereserkia minuetto bat da, burua makurrarazten duen dantza mota hori"

Dokumentuaren akzioak

Gregorio Monreal: "Gure ereserkia minuetto bat da, burua makurrarazten duen dantza mota hori"

2014/08/01 10:45

Grazia egin dit esaldiak. Sinboloen eta gizartearen arteko loturak lausoak izaten dira maiz, arbitrarioak ere bai, baina beste batzuetan badirudi txakurra eta nagusiaren arteko esaera berandu baino lehen txakur orok bere ugazabaren tankera (ala alderantziz da? ;-) hartzen duela bete egiten dela. Gregorio Monreal Nafarroako gizarteaz hizketan ari da Argia astekarian Reyes Ilintxetak egin dion elkarrizketa mamitsuan, eta nafar gizartearen otzantasuna azpimarratzeko sinbolo musikal bat, Nafarroako ereserkia, dantzan nola gorpuzten den kontuan hartuta metafora zorrotz bihurtu du:

"Nafar gizartea otzana da, uste daitekeena baino otzanagoa. Gure ereserkia minuetto* bat da, burua makurrarazten duen dantza mota hori."

Orain hilabete pasa argitaratutako elkarrizketa da, baina bere garaian irakurtzeko astirik gabe gorde nuen (Gregorio Monreal lehen mailako erreferente intelektualtzat daukat) eta udak horrelako harribitxiak oparitzen dizkigu.


_ _ _ _
*Euskaltzaindiak 'minuet' forma hobesten du, baina Argiako elkarrizketan 'minuetto' ageri da.  

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.