Company XIV, Barrokoko dantza gaurkotu eta erotikoa

2012/11/15
Company XIV, Barrokoko dantza gaurkotu eta erotikoa

Luis XIV.aren oroimenez jarri zion izena konpainiari Austin McCormick-ek. Testu klasikoak, koreografia barrokoak, musika anitza, pop kulturaren arrastoak, opera, balleta, genero jokoak, moda eta antzerki plazaratzeak uztartzen ditu bere ikuskizunetan Company XIV taldeak.

Folies D'Espagne hau filme labur bat ere bada bere horretan.

Oier Araolaza
Oier Araolaza
2012/11/15 10:04

Konpainia hau oso ona da, baina zehazki bideo hau (film laburra esan daiteke) izugarria iruditzen zait. Pantaila handian jarri eta musika altu jarrita ikustekoa da. Juanma Sanchez musikari madrildarraren bidez ezagutu nuen eta eskerrak berari.

Izaskun Salazar
Izaskun Salazar
2012/11/17 10:57

Ikaragarrizko gorputz adierazpena!!