Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Oier Araolaza

Orain arteko ekarpenak

Ziegan entzun ditugu preso dauden kantak

2015/09/21

Ziega batean entzun ditugu presoek kantatu eta preso dauden orain 100 urteko kantuak .  Ahots betez, ezer gorde gabe kantatuta entzun ditugu abesten presoak. Kanta ezagunak dira asko.  Gernikako Arbola, Donostiako hiru damatxo, Atharratzeko jauregian, Partitzeko tenorea, Argia dela diozu, Bort�...

Gehiago irakurri

Barazki purea

2015/09/18

Porruak, lekak, kalabazina eta tipulak erabili ditugu purea egiteko. Barazki batzuk ortuan jaso berriak dira, baina haiekin batera jarri ditugu iaztik izozkailuan genituenak, eta gainera dendan erositako pure pote bat gehitu diogu. Turmixak egin du sinkretismoa. Lagun batek gure festetako eta...

Gehiago irakurri 2

Ramon Pelinski hil da

2015/07/07

Musikari, etnomusikologo eta musika eta dantza ikertzailea, bart zendu da Ramon Pelinski (1932-2015). Argentinan jaio eta Argentinan bertan, Frantzian, Polonian eta Alemanian egin zituen musika eta filosofia ikasketak, eta doktore izendatuta Montreal-eko (Kanada) unibertsitatean katedratiko izan ...

Gehiago irakurri

Dantza ez da euskal kultura

2015/06/11

"Emunen uste dugu euskal kulturaz ari garenean euskarazkoaz ari garela hizketan, hau da, euskal kulturaren ardatza euskara dela."  Ibai Iztuetak argitaratu duen  Cultura vasca vs. euskal kultura liburuaren harira, Emun-ek euskal kultura zer den definitzeko dauden joera nagusiei buruzko sar...

Gehiago irakurri 3

"Dantza tradizionala ez da DANTZA"

2015/05/27

Dantza tradizionalaren alorrean dihardugunok maiz entzun behar izan ditugu horrelako mespretxu hitzak dantza klasikoa edo garaikidea egiten duten zenbaiten aldetik: " hori ez da DANTZA ". Dantza zer izan behar den mugatu nahi duen aurrejuzku baten ondorio da hori, eta hori salatu berri du Steve ...

Gehiago irakurri

Sabin Bikandi Max sarien biharamunean

2015/05/22

Max saria jasotzeak dakarren medioen atentzioa dantza tradizionalaren alorrean daukagun egoera agerian uzteko aprobetxatu du Sabin Bikandik. Hainbat elkarrizketa egin dizkiote egunotan eta aukera izan duenetan agertu ditu kezkak eta gogoetak, eta guztien artean Berrian aurkitu ditugu zabalen. Hon...

Gehiago irakurri

Ongi etorri Dantzerti!

2015/05/08

Irailean irekiko ditu ateak Dantzertik, Euskadiko Arte Dramatiko eta Dantza Goi Mailako Eskolak. Dantzari eta antzerkilariak pozik gaude, ez zaigu antzematen, baina pozik gaude. Orain hamar urte inguru sortu zen arte eszenikoen goi mailako eskolaren aldeko plataforma. Hamar urteotan, aldarrikape...

Gehiago irakurri

Inmertsio kulturala dantzan ikasi ahal izateko

2015/01/13

Harrigarria gertatzen ari zaizkit Guilcherri buruz Creteilen egindako jardunaldian esan zirenak eta Jon Iruretagoienaren kronikaren bidez ezagutzen ari naizenak. Atal bakoitzean sorpresa bat aurkitzen dut. Gaurkoan adibidez, irudikatzea II. Mundu Gerra bukatu berri, Jean Michel eta Helene senar...

Gehiago irakurri

Begirada luzea eta dantzaren begirada bat datozenean

2015/01/09

Begirada Luzea izeneko sarrera idatzi du Mikel Irizarrek bere blogean . Euskal Tribuaren ibilbide eta etorkizunera begirako proiektua eta estrategia landu eta adosteko gaitasun ezaz ari da bertan. 1918ko Eusko Ikaskuntzaren Oñatiko kongresua aipatzen du ia-mende baterako oinarriak jarri ziren une...

Gehiago irakurri

Etnokoreologoa

2015/01/08

Erabaki duzu zer ikasiko duzun? Plasta. Horrela etortzen dira galdera traszendentalenak, abisu eta beroketa gabe. Eeeeee…. baaaaaaa… zeeeeeraaaaa…. niiiiiiiiik… Bekokian deskubritu berri duzun pikorta ispiluan ikusi eta berrikusi, eta hil ala biziko egoera hartan, institutura ezin zarela...

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Oier Araolaza on Pastoralari emazte baten soa

2020/07/30

Mila esker informazio bilketa eta gogoeta hauek guztiak partekatzeagatik Ihitz!


> "gizon baten historia kontatzeko haütüa egin badü herriak, zentako düdarik ez den pausatzen süjet horren interpretatzailea emazte bat izan zedin hura bada aktürretan hoberena"


Oso argigarria da norabide bakarreko trabestismoaren tabua: gizonak emazte jantzi daitezke edozein rol jokatzeko, baina emazteak beti emazte jantzi behar dira. Pastoraletan trabestismoa sistematikoa izan den, gizonak sujeta izan diren bitartean. Gizonezkoek emakume rolak jokatzea guztiz onartua izan da (bai pastoraletan, bai maskaradetan), baina kontrako norabidean, emakume batek gizonezko rola jokatzea tabua da.

Azpimarratzekoa da tabu hori berria dela. Emazteek osoki emandako pastoraletan gizonezko paperak emazteek jokatuko zituzten. Historian ere badira hainbat testigantza. Antzerki erlijiotsuetan, ohikoa zen neskek jokatzea mutilen papera, Jesus-en papera egiteko adibidez. Balletaren historian ere badira adibide ederrak: Fanny Elssler ballet dantzaria gizonezko paperetan aritzen zen maiz, bere ahizpa Teresak emakumearen rola jokatzen zuelarik. XIX. mendeko Europako dantzari famatuenatarikoak izan ziren.

Gaur egungo antzerkian, baita antzerki formalean, klasikoan ere, tarteka gertatzen da emakume batek gizonezko sujeta jokatzea, emakume baino lehen aktorea baita, eta beraz, sujeta hori jokatzeko aktore egokiena berori dela iritzita. Martxoaren 11n, konfinamendua hasi aurreko azken astean, antzerkia izan nintzen Eibarren. Shakespearen lan bikain bat, King Lear, Atalaya konpainia espainiarrak aurkeztu zuen Coliseo antzokian. Testu ederra bada, interpretazioa eta eszenaratzea halaxe izan ziren. Aktoreak apartak ziren eta guztietan distiratsuena Lear erregea bera, emazte batek jokatua, Carmen Gallardok.
https://www.youtube.com/watch?v=de13zKUk0Ig
Kritikak Atalaya konpainiaren lana goraipatu du eta guztiz egokitzat jo du Carmen Gallardok jokatzea Lear erregearen papera, bera baita Andaluziako aktore onenetarikoa:
https://www.todosalteatro.com/[…]/

Antzerkia (eta dantza) antzezpena da, eta antzezteko jokalariak ez du sujeta bera izan beharrik, sujeta antzeztu egin behar du, ez sujeta izan. Erregea antzezteko erret familiakoa izan behar; gaiztoa jokatu dezake zintzoak eta berritsua ixilak, eta beraz, sujetean generoa markatua denean (ez baita beti beharrezkoa!) emakumearena jokatu dezake gizonak eta gizonarena jokatu emazteak.

Oier Araolaza on Euskal dantza eta genero-identitateaz elkarrizketa Argian

2020/04/17

Mila esker zuen iruzkin eta animoengatik, Patxi eta Xabier.

Bai, Patxi, nekosoa izan da, baina gozagarria ere bai, asko ikasi dudalako. Orain ikasitakoa partekatzeko ardura daukadala sentitzen dut, eta saiatuko naiz ahal den neurrian horretan ere.

Ongi laburbildu duzu azken hamarkadetako bilakaera Xabier. Nire ikerketa panorama horretatik abiatzen da, baina begirada 100 urte atzera jarri dut, orduan gertatutakoak ezagutzeak orain ditugun kezketan argi-izpiren bat emango ote digun itxaropenaz. Baina aurrean dugun erronka ez da makala. Ondo diozun moduan, gu ume izan ginenean euskal dantza ez zegoen beste dantza motak bezain etiketatuta nesken jarduera moduan, eta beraz, orain gure seme-alabek dantzaz duten ikuspegia oraindik markatuagoa da guk jaso genuena baino. Genero-berdintasunaren kontzientzian aurrerapausoren bat eman dugulakoan, genero-identitate eta horiei lotutako roletan ez dakit ez ote dugun atzerapausoren bat eman, euskal dantzan behintzat.

Oier Araolaza on Ez dago aurreskurik sokarik gabe

2019/12/20

Jakina, lehen ardura gurea da. Eta horretan dihardugu. Orain gutxi adibidez:
https://dantzan.eus/[…]/hitzaldia-soka-dantza

Gai hau oso argi izan arren eta aurresku desitxuratu eskaerak zientoa izan arren, azken 25 urteotan maiz lortu dugu hori sokatik bideratzea, baina beste askotan amore eman dugu protokolo-zuzendari, agintari, antolatzaile, ezkonberri zein kultur-ustezko-jakintsuen itsukeria eta entzungorkeriaren aurrean.

Ardurak ez dira berdinak. Kirol elkarte baten bultzatzaileak ez dauka zertan dantza-protokoloen eta sinboloen inguruan jantzita egon, eta jakina, okertu daiteke. Are gehiago inguruan dituen dantzariak ere galduta dabiltzanean. Baina euskal agintari gorenak eta bere protokolo-zuzendaritzak baditu baliabideak ongi janzteko, gogoeta egiteko, aholkulariak bilatzeko.

Lehendakariaren eta bere protokolo taldearen ardurak ezin dira besteenekin konparatu euskal forma kulturalen sinboloei eta horien erabilerari dagokionez. Eta azken urteotan ikusi duguna da, euskal agintari sisteman, maila desberdinetan, Foru diputatuak, Batzar Nagusietako kideak, Alkateak eta erakunde-sistemako maila desberdinetako agintariak aurreskuak sokan dantzatzeak eskaintzen duen dimentsio sinbolikoarekin guztiz bat egiten dutela, eta gogotsu daudela, une berezietan soka horretan parte hartzeko.

Oier Araolaza on Oñati 1967 aurreskua

2019/10/09

Ze polita! Eta Alejandro Irizar kapitaina dantza-maisu moduan soka-dantza zuzentzen ikustea ze ona!

Eta aizue, aurreskuak (hasieran ezkerrean dagoena) egiten dituen jirak ez dira oso bitxiak! Ez diozue jira galdu tankerarik hartzen? Oin bakarretik abiatzean da eta oin bakarrean bukatzen du, jira galduak Iztuetak definitzen dituen moduan, ez?

Oier Araolaza on Julietaren titia eta tradizio turistikoen asmazioak

2019/10/09

Halaxe da bai, Xabier! Dena den, dantza taldeetan sikiera negozioa egiten asmatu izan bagenu! Baina hori ere ez! ;-)

Oier Araolaza on Jesus Pomares, dantzari, ikertzaile eta dantza sustatzaile iruindarra hil da

2019/07/03

Ezagutza, ekarpen eta intuizio handiko gizona joan da. Danzanteen eta ezpata-dantzen tradizioen ezagutzaile bikaina, ez testuetan bakarrik, baita tokian tokiko erritoetan ere, penintsulan hainbat kilometro egin baitzituen hango eta hemengo dantzak bertatik bertara ikusiz eta gozatuz. Doluminak familia eta lagunei Eibartik.

Oier Araolaza on Dantza-espezie bat galzorian?

2019/07/01

Hernaniko Kronikak argitaratutako artikulu honetan Carlos Sanchizek esplikatzen du 54 urte pasa dituela aurreskua antolatzen eta aurten ebakuntza egin diotela. Hori ikusita otsailean jarri zela harremanetan Udalarekin aurreratuz aurten ezingo zuela antolatu, udala kargu egin eta beste norbait aurreskua antolatzen hasi zedin. Sanjoanak etorri eta aurreskurik ez da izan.
https://www.kronika.eus/[…]/

Akelarre erridikulu eta ameskeriaz betetako solstizio-festa zentzugabeak gero eta indar handiago hartzen ari diren bitartean, altxor eta gutizia preziatuenak galtzen uzten ditugu.

Oier Araolaza on Akademizismora konbertituak, kolonialismo kulturalaren borreroak

2019/03/21

Mila esker zuen erantzunengatik Xabier eta Agustin. Azken aldian bi musikari gazteren berri izan dut, bata jazzaren munduan murgildua, bestea musika experimentazioan ari dena, eta biek ala biek herri-musika eta kantak ongi ezagutu eta maite dituztenak, haietan murgilduta bere sormenerako baliatzen dituztenak. Gutxiespenik gabe, baizik eta tradiziozko musika gozatuz, beren ezaugarri bereizleak balioan jarriz eta haietatik edanez beren ekarpenak egiteko. Beraz, akademizismotik kanpo bada itxaropenik!

Oier Araolaza on Arizkun 1974 Zortzikoa eta soka-dantza

2019/01/23

Beste behin dantza grabaketa ederra Raices-en altxorretik, Manuel Garrido Palacios-i esker eta Baztango dantza ondare zoragarriaren erakusgarri. Hainbat kontu azpimarratu litezke. Zortzikoa zein ederki markatzen duten danbolinausiek, soka-dantza nola ateratzen duten aitzineskuak neskak sokan direla, Maurizio Elizalderen zortziko segida ederra, doinu batetik bestera jauzi eginez, tartean Gipuzkoako makil txikien dantzarako erabili izan den zortzikoa joz, zapiz lotutako sokan egiten duten karakoiltzia, e.a. Gorputzen dantza ederra, eta mingain-dantza eredugarria: gazteleraz galdetzen dio Manuel Garrido Palacios-ek Jabier Larralderi, eta euskaraz erantzuten dio Jabier Larraldek. Manuel Garridok kultura tradizionalarekin erakusten zuen sentsibilitatea hizkuntzekin ere aplikatzen zuela antzematen da hor.

Oier Araolaza on Gabon-garaia: azken hamar urteei begiratu bat (2008-2018)

2019/01/22

Alegia, Gabonetako izpiritua 2 milioi euro direla.