Orain arteko ekarpenak
2003/02/06
Hona hemen 2003ko inauteriak ikusteko zenbait data eta toki interesgarri:
2003/02/06
Martxoaren 1ean, inauterietako larunbatean, aterako dira Eraiki dantza taldeetako kideak urteroko "Puska biltzea" egitera Behobia eta Bidasoako auzoetan.
2003/02/04
Otsailaren 16an, Donostiako Kursaal Aretoan egingo den jaialdian, Jarrai antzerki taldea, Juan Antonio Urbeltz eta Argia taldea, Gaur, Orain eta Emen mugimenduak, Nestor Basterretxea, Fernando Larrukert, Lur argitaletxea eta Ez Dok Amairu taldea omenduko dituzte.
2003/02/04
Xiberoko dantza eguna ospatuko da Maulen igande honetan, otsailaren 9an.
2003/02/03
Dantza ikasketen amaierako ziurtagiria lortzeko ezohiko proben deialdia egin du Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailak.
2003/01/28
EAEko Aldizkari Ofizialean 2003-01-24 dataren argitaratutako ebazpena, 2002-12-11an Kultura Sailaretik emandako zenbait dirulaguntzei buruz. (Boletín N. 2003016 24/01/2003 Pág: 01166). Dantzarekin zerikusia dutenak jaso ditugu hemen:
2003/01/21
Txistulari.com gunea berritu du Euskal Herriko Txistulari Elkarteak eta gune berriak dituen nobedadeen artean txistuz jotako hainbat doinu MP3 formatoan bakoitzak bere ordenagailura jaisteko moduan.
2003/01/20
Hona datozen hilabeteotan izango diren dantza emanaldietako batzuk:
2003/01/17
Gaurko prentsak jasotzen duenez Egiako Gasteszenan egingo den aurtengo dantza egitaraua aurkeztu zuten atzo Donostia Kulturak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak. Horrekin batera, Biarritz Baletarekin batera zenbait ikastaro antolatu dira.
2003/01/13
Guztira 93.000 Euro banatu ditu Eusko Jaurlaritzak dantzaren sustapenerako. 60.000 Euro dantza lanen ekoizpenerako izan dira, 21.000 Euro koreografia sorkuntzarako eta bira artistikoetarako 12.000 Euro.
Orain arteko erantzunak
2016/09/14
Amparo Sevillak marrazten duen ibilbidearekin oso identifikatuta sentitu naiz elkarrizketa hau irakurri dudanean. Eta iruditu zait gure inguruan ere antzeko ibilbidea egin dutela zenbaitek. Hau da, dantzaren eremu akademiko eta eszeniko batetik abiatuta tokian tokiko tradizio bizietara iristean, teknika eta ikuskizunarekiko interesa gutxitzea eta horren ordez dantzaren arima foko handietatik kanpo dauden dantzariengan aurkitzea. Ni, nire buruarekin konturatzen naiz, ikuskizunaren mundutik gertu jarraitu arren, ikuskizunaren munduak gero eta gutxiago kilikatzen nauela, eta ostera, pretensiorik gabeko tokian tokiko dantza xume baina arimadunek hunkitzen nautela.
2016/09/01
Josu Garate-k aipatu dit ez dela antzematen urratsak markatzen dituzten. Halaxe da, ez zituzten markatzen, beraz, jauziak buruz zekizkiten denek.
2016/08/25
Oporretan Biarnon, Laruns-en dantza-jauziak ikusteko aukera izan dugu, eta Biarnoko jauzietan ohikoak izaten diren artazi edo ostikoak ikustean Piarres Adamen haixturrekin gogoratu naiz. Ez ote du horrekin lotura gehiago Zuberoakoekin baino?
2016/08/12
"haiztur"ak aipatzen dituenean, urrats bakoitza bukatzean egin ohi den "korta" mugimenduaz ari ote da? Hala balitz modu polita da hori izendatzeko! Gaur egur erabiltzen ote da? Edo idazlearen burutazioa izan da?
2016/06/22
60 jaialdi, euskal kultur sarea osatzen dutenak, antzerkia, dantza, zinea, literatura, musika... kultura mugiarazten dutenak, diru-laguntzari gabe utzi ditu Jaurlaritzak eta gainera antolatzen hasi aurretik laguntzarik ez zela izango jakinarazi gabe. Donostia2016-ren albo-kalteak dira hauek? Baina orduan, zertarako da Donostia2016 horren eraginez kultura sarea deusesten bada???
2016/06/14
Ez, ez nion erantzun galderari, arrazoi duzu. Galderak "Euskal kultur sorkuntzaren transmisioan" jartzen zuen fokoa, eta enfoke horretan dantza aintzat hartua izateko ditugun arazoak azaleratu nahi nituen. Algia, euskal kulturaren transmisioa hobetzeko neurri gehienek ez dutela balio dantza tradizionalarentzat definizio horretatik kanpo uzten dugun bitartean.
Zehazki tradiziozko dantzaren egoera ondo bidean jartzeko bost neurri? Ni bakarrarekin konformatuko nintzateke: euskal dantzarekiko gutxiespen eta kontsiderazio ezarekin bukatzea. Baztertzeari uztea alegia, horrekin dagoeneko hamaika neurri etorriko bailirateke natural: hezkuntzan, ikerketan, dokumentazioan, sustapenean, azpiegituretan,...
Alegia, dauden premia eta aukerak aintzat hartzea eta dagozkion erantzunak ematea, ez baztertzea. Dantza eskola bat sortzen bada euskal dantza ere kontuan hartzea; Sorkuntza, sustapen, ekoizpen edo biretarako diru-laguntzak ematen badira euskal dantza ere onartzea eta baloratzea; Mediateka, dokumentazio zentro edo artxibo bat sortzen bada euskal dantza aintzat hartzea. Ikerketa bultzatzeko asmoa dagoenean euskal dantzaren ikerketa ere aintzat hartzea.
Smithsonianekin gertatu dena euskal agintariek beren buruaz dituzten konplejuen erakusgarri aparta da. Beren herriko kulturaz, dantzaz eta folkloreaz lotsatzen diren agintariak ditugu. Diasporaren gain utzi dute euskal dantza tradizionalaren ordezkaritza Washingtonen eta asko pozten naiz diasporako lagunengatik. Baina diasporako dantzarie beraien poltsikotik ordainduko dute dena: bidaia, egonaldiak, jatekoak... dena! Hala ere pozik egingo dute, estatu-batuar hiritar batentzat Etxe Zuriaren aurrean zure kulturaren dantzak erakustea ohore handitzat dutelako, baina euskal agintarien lotsagabekeria antologikoa da.
2016/06/03
Mila esker gonbidapenagatik Jakes. Ezinezkoa zait bertan izatea dantza jarduera bat baitut ordu berean.
2016/05/13
Beraz, "jarduera guztiak laguntzea ezinezkoa" da eta deialdi orokorra "duela hiru urte desagertu zen Etxepareren aurrekontua %33 murriztu zenean". Beraz, euskal dantzaren egoera Etxeparen deialdietan hauxe da: musika zabaltzeko 140.000€, artearentzat 53.000€, dantza garaikidearentzat 33.000€ eta euskal dantzarentzat 0€.
2016/05/03
Bitxia da, Ingalaterran morris dantzariak (literalki, mairuak edo moriskoak) hedapen eta historia zabala baitute, eta Lapurdiko barnekaldeko kaskaroten tankera berak: 6-8 dantzari, xingola koloretsuz apainduak, txintxarriak soinean, makila-dantzak egiten dituzte... Ibarrak lotura horri tira egiten dio, baina dantza, musika eta janzkera eredu hori Europako beste hainbat tokitan ere aurki daiteke, beraz, bide bakarreko azalpenak sinpleegiak gertatzen dira.