Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak 1965-75eko kultur eragileak omenduko ditu Korrika Kulturalak

Dokumentuaren akzioak

1965-75eko kultur eragileak omenduko ditu Korrika Kulturalak

2003/02/04 22:49

Korrika Kulturalaren bidez, 60 eta 70 hamarkadei erreferentzia egin nahi zaie. Garai haietan beren ibilbidea hasi eta oraindik ere taula gainean darraiten kulturgileen parte hartzea izango da (Benito Lertxundi, Peio eta Pantxoa, Urbeltz, Arantxa Urretabizkaia, Arantxa Gurmendi...).

Hamabostaldiaren ekitaldi zentrala otsailaren 16an, Donostiako Kursaal Aretoan 20:00etan izango da kronika moduko ikuskizun batekin. Euskal Herriarentzat funtsezkoa izan zen 65-75 hamarkada gainbegiratuko du, euskal kulturan eragile edota protagonista izan ziren lagun eta mugimenduak gogora ekarri eta omentzeko. Hala nola, euskarazko antzerki modernoaren aitzindari izan zen Jarrai taldea, dantzak berreskuratu eta biziberritu zituzten Juan Antonio Urbeltz eta Argia taldea, eskultore eta margolariek osatutako Gaur, Orain eta Emen mugimenduak, euskarazko zinemagintzaren oinarriak finkatu zituzten Nestor Basterretxea eta Fernando Larrukerten lanak, literatura berri baten aldeko apostua egin zuen Lur argitaletxea eta berpizkunde haren gailurra izan zen Ez Dok Amairu taldea.

Gidoia Pako Aristik egin du, eta Olatz Beobidek, eszenaratze lana. Adierazpide askotako ikuskizuna izango da Hamalau Baietz, dantza, zuzeneko musika, antzerkia zein ikus-entzunezkoak tartekatuko dituena, eta omendutako garai hartatik kulturgintzan diharduten pertsona esanguratsuek zein aktore ezagunek parte hartuko dute: Arantxa Urretabizkaia, Arantxa Gurmendi, euskal kantugintzan aitzindari izan zen Mixel Labegeriren seme Eneko, Jose Mari Iriondo, Mikel Laskurain, Inaxio Tolosa, Ainhoa Aierbe, Mireia Gabilondo, Idoia Sagarzazu eta Joseba Apaolaza...

Dokumentuaren akzioak

arantxa urretabizkaia
2003/11/10 04:46

> Otsailaren 16an, Donostiako Kursaal Aretoan egingo den jaialdian, Jarrai antzerki taldea, Juan Antonio Urbeltz eta Argia taldea, Gaur, Orain eta Emen mugimenduak, Nestor Basterretxea, Fernando Larrukert, Lur argitaletxea eta Ez Dok Amairu taldea omenduko dituzte.
> Korrika Kulturalaren bidez, 60 eta 70 hamarkadei erreferentzia egin nahi zaie. Garai haietan beren ibilbidea hasi eta oraindik ere taula gainean darraiten kulturgileen parte hartzea izango da (Benito Lertxundi, Peio eta Pantxoa, Urbeltz, Arantxa Urretabizkaia, Arantxa Gurmendi...).
>
> Hamabostaldiaren ekitaldi zentrala otsailaren 16an, Donostiako Kursaal Aretoan 20:00etan izango da kronika moduko ikuskizun batekin. Euskal Herriarentzat funtsezkoa izan zen 65-75 hamarkada gainbegiratuko du, euskal kulturan eragile edota protagonista izan ziren lagun eta mugimenduak gogora ekarri eta omentzeko. Hala nola, euskarazko antzerki modernoaren aitzindari izan zen Jarrai taldea, dantzak berreskuratu eta biziberritu zituzten Juan Antonio Urbeltz eta Argia taldea, eskultore eta margolariek osatutako Gaur, Orain eta Emen mugimenduak, euskarazko zinemagintzaren oinarriak finkatu zituzten Nestor Basterretxea eta Fernando Larrukerten lanak, literatura berri baten aldeko apostua egin zuen Lur argitaletxea eta berpizkunde haren gailurra izan zen Ez Dok Amairu taldea.
>
> Gidoia Pako Aristik egin du, eta Olatz Beobidek, eszenaratze lana. Adierazpide askotako ikuskizuna izango da Hamalau Baietz, dantza, zuzeneko musika, antzerkia zein ikus-entzunezkoak tartekatuko dituena, eta omendutako garai hartatik kulturgintzan diharduten pertsona esanguratsuek zein aktore ezagunek parte hartuko dute: Arantxa Urretabizkaia, Arantxa Gurmendi, euskal kantugintzan aitzindari izan zen Mixel Labegeriren seme Eneko, Jose Mari Iriondo, Mikel Laskurain, Inaxio Tolosa, Ainhoa Aierbe, Mireia Gabilondo, Idoia Sagarzazu eta Joseba Apaolaza...

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.