Bizkaiko Dantzari Eguna Basaurin
Goizeko 10.00tan abiatuko da dantzarien kalejira, aurretik trikitilariak eta gaiteroak dituztela. 11.30etan futbol zelaian hasiko da dantza ekitaldia durangaldeko dantzari-dantzarekin. Ondoren neskek agurra, boastitzea eta zintza-dantza eskainiko dituzte, eta azkenik umeek dantzatuko dute. Kaixarranka eta Larrain dantzarekin borobilduko da goiz parteko ekitaldia. Arratsaldean Bizkotzalde parkean erromeria izango da.
Oier Araolaza