Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Txistulari.com berrituta

Dokumentuaren akzioak

Txistulari.com berrituta

2003/01/21 01:19

Txistulari Elkarteak 75.urteurrena ospatu du 2002an eta 2003aren hasiera honetan aurpegi-garbituta aurkeztu du txistulari.com gunea. Bi nobedade nagusi ditu txistulari.com-ek:

- Musikari buruzko atalean txistu doinuak jaso dituzte, eta txistuaren historian garrantzi handikoak diren hainbat doinu entzun daitezke. Adibidez Maurizio Elizalde berak jotako Baztango Zortzikoa-ren grabazioa entzun daiteke bertan. Doinuak Real Audio eta MP3 formatoetan daude, eta beraz, zuzenean entzuteaz gain bakoitzak bere ordenagailura “jeitsi” ditzake doinuak. Beraz internetera konektatuta egon gabe entzun ditzakegu.

- Bestetik, txistularien arteko informazio trukea eta eztabaida bideratzeko Foro edo eztabaidagune bat du txistulari.com berrituak.

http://www.txistulari.com

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.