Dokumentuaren akzioak
Dantzaren Nazioarteko Eguna 2003
Zer da dantza? Horri erantzuten badiozu ez zara konfiantzazkoa. Baina hala ere, utz iezadazu saiatzen: Dantza gorputzarekin pentsatzea da. Beharrezkoa al da gorputzarekin pentsatzea? Iraunbizitzeko akaso ez, baina bai bizitzeko. Gorputzak bakarrik pentsa ditzakeen horrenbeste pentsamendu daude. Beste batzuk, bakea esate baterako, dantza baino garrantzitsuagoak izan daitezke. Baina orduan bakea ospatzeko dantza egin beharko dugu. Eta gerraren deabruak egozteko, Nijinksy-k egin zuen bezala. Emma Goldman, anarkiskak esan zuen akaso egokien: dantza egiten utziko ez didan iraultzak, ez du merezi borrokotzeak.
Shiva jainkoak unibertsoa sortu zuren bere dantzarekin. Baina dantza gurari jainkotiar guztien aurkakoa da. Dantza betiereko ahalegina da, uretan idaztea bezala. Dantza ez da bizitza, baina gauza handia eginda dagoen gauza txiki guztiak bizirik mantentzen ditu.
Mats Ek, 2003ko Dantzaren Nazioarteko Eguna
2003ko apirilaren 29a
Mats Ek
Mats Ek Suedian jaio zen 1945ean. Dantza eta antzerkia ikasi zituen Marionette Theatren, Eskolom-eko Hiriko Antzokian eta Royal Dramatic Theatre-an. 1973 Cullberg Ballet-en hasi zen dantzari. Hiru urtera koreografi arrakastatsuak sortzen hasi zen konpainiarentzat. 1981-1993 bitartean, bere amak (Birgit Cullberg) egindako bideari jarraituz Cullber Ballet-aren zuzendari artistikoa izan zen Mats Ek. Ondoren nazioarteko hainbat balet konpainia garrantzitsutan koreografo gonbidatua izan da.
-----------------------------------------
Dantzaren Nazioarteko Eguna
Aurrekariak
1982an, Antzerkiaren Nazioarteko Insititutuko Dantzaren Nazioarteko Batzordeak (UNESCO) Dantzaren Nazioarteko Eguna sortu zuen eta ospakizun eguna apirilaren 29an ezarri zuen. Datak Jean-Georges Noverre-ren jaioteguna gogorarazten du. 1727an jaio zen Noverre eta dantzaren erreformatzaile handia izan zen. Urtero mundu osoan sona handia duen dantzaren inguruko pertsona ospetsu baten mezua hedatzen da herrialde guztietara. Dantzaren Nazioarteko Eguna eta Mezua-ren helburua, egun horretan dantza alorra batzea da, forma artistiko hori ospatzea eta bere unibertsaltasuna erakustea, hesi politiko, kultural eta etniko guztiak jauziz, eta herriak bake eta adiskidetasunean batzea lengoia komun baten bidez, Dantzarekin.
Dokumentuaren akzioak