Orain arteko ekarpenak
2006/04/27
Ez dago esan beharrik, konturatuko zineten noski, dantzan.com aurpegia garbituta, edo berrituta, datorrela gaur. Aurpegia aldatu da, eta barruko tripak ere goitik behera aldatu ditugu, nahiz eta lehen itxura batean, lehengo beretsua agertuko zaizuen. Izan ere, webgunea osorik berritu dugu, lehengo atalak errespetatuz, eta atal berri batzuk ere eskainiz.
2006/04/25
Juan Inazio Iztuetaren 1824ko liburu klasikoa "Gipuzkoako dantza gogoangarrien kondaira edo historia" oso-osorik digitalizatuta dago dagoeneko Interneten. Susa argitaletxearen eskutik Klasikoen Gordailuan jaso dute Iztuetaren liburua. Testu osoa, kapituloka antolatuta, bertan irakurtzeko moduan dago, eta RTF dokumentu bezala jaitsi eta norberaren ordenagailuan gordetzeko moduan prestatuta dago.
2006/04/11
VANDA DE ZAFRA, León.
La cuadrilla de ezpata-dantzaris de Arretxinaga (Jemein)
Bizkaia", en Fiestas Vascongadas de 1907, México: El Progreso Latino, 1907.
VEGA, Luis Antonio de.
El Pirineo Euskeldune", en EA, XVII, 276
(1927), p. 23-26 (cit. aurresku, ezpata-dantza y otras).
Nosotros los Vascos", Madrid: Ed. Nacional, 1962, p. 163-179
(mentalidad, modo de vida, cultura, folklore, tradición).
VELASCO FERNANDEZ DE LA CUESTA, Ladislao de.
Bailes vascongados", en ...
2006/04/11
UDABARRI DANTZA TALDEA (Zornotza)
Udabarri, 25. Urteurrena 1966-1991", Amorebieta-Etxano,
1992, (Zornotzako Udabarri Dantza Taldearen historia).
UDABERRI DANTZA TALDEA (Tolosa)
La Bordon-dantza de Tolosa", en Dantzariak, 12,
Bilbo: E.D.B., 1980 martxoa, p. 24-41.
Neskatxen Esku Dantza", en Dantzariak, 15, Bilbo:
E.D.B., 1980 abendua, p. 32-51.
Berastegiko San Juan Iantzak", en Dantzariak, 21,
Bilbo: E.D.B., 1982 apirila, p. 13-22.
Udaberri Dantzari Taldea, Tolosa", en ...
2006/04/11
TAMIZEY DE LARROQUE, PH.
Sur un célebre sauteur basque [du s. XVII du nom Tartas]",
en Revue de Gascogne, 1870, XI, p. 47-48.
Sur un célébre sauteur basque [J.I. d’Oyhenart]", en Revue
de Gascogne, 1886, XXVII, p. 69.
TEJADA, Francisco.
Danza", en Diccionario temático de antropología, (Coord.
Ángel Aguirre Baztán), Barcelona: Boixareu Universitaria, 1993 (2ª edic.), p. 170-171
(refs. a danzas vascas y a Iztueta y Caro Baroja).
TELLERÍA, Angel.
Bailes después de las Ave ...
2006/04/11
SACHS, Curt.
Historia Universal de la danza;, Buenos Aires: Centurión,
1943.
SACX, Maurice.
Récréations bayonnaises, jeux, divertissements et
plaisirs;, en BSLAB, (1983), p. 39-61 (fiesta, entretenimiento, tradición,
descripción, testimonio).
SADA, Javier María.
Goizaldi: XXV aniversario - XXV. urtemuga;, San Sebastian:
Guria, 1974.
Las fiestas populares de San Sebastian; en Ohitura:
estudios de etnografía alavesa, N. 5, p. 319-324, Vitoria-Gasteiz: Diputación Foral
de ...
2006/04/11
P.L.P.
Dantza yausi osoak beren segidekin", Bordeaux: Imp.
F. Pech et Cie. 1913? (jauzien partiturak).
PABLO CONTRERAS, Santiago de.
Trabajo, diversión y vida cotidiana. El País Vasco en los años
treinta", Vitoria-Gasteiz: Papeles de Zabalanda, 1995, p. 100-101 y 107 (cit.
bailes).
PAIS VASCO. GOBIERNO VASCO. DEPARTAMENTO DE CULTURA
Elai Alai, Nazioarteko Folklore Jaialdia, Portugalete",
Gasteiz: Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila, 1980?-1989?.
PALACIOS LECETA, Francisco ...
2006/04/11
OLABARRIA AGUIRRE, Anastasio.
Bizkaiko jaiak = Fiestas y romerías de Bizkaia", Bilbo:
Bilbao Bizkaia Kutxa, 1994, (calendario festivo de Bizkaia durante todo el año), p. 57
(kaxarranka), p. 58 (grupo Arriskugarri, alarde de danzas vascas, Eusko Lorak, danzas
vascas de txikis), p. 72 (danzas exclusivas de Garai).
OLAETA, Lide de.
Danza", en Cultura Vasca, Leioa, UPV, 1985, (aurresku
de Anteiglesia, erregelak, evolución de la danza vasca, interrelación danza
vasca-académica,…).
...
2006/04/11
M.A.
I Congreso de Folklore de las Comunidades y Nacionalidades
Históricas. Santiago de Compostela, en Dantzariak, 34, Bilbo: E.D.B., 1986
martxoa, p. 8.
MADINA, Francisco de.
Folklorismo antifolklorista, en Gernika, III, 24
(1953), p. 145-148 (polémica ante el folklore).
MAIATZ
Amikuzeko Toberak, 1991, Bayonne, 1991.
MANFREDÍ CANO, Domingo.
Bailes regionales, Madrid: Publicaciones Españolas, 1955,
p.11 (aurresku), p.15 (ezpatadantza), p.16 ...
2006/04/11
LABAYEN, Francisco.
Alimentación, laboriosidad, bailes y danzas", en Vida
Vasca, 1951, XXVIII, p. 97-104.
Emocionario Guipuzcoano, Cosas Memorables o historia general de
Guipuzcoa", Vol. VI, Bilbao: La Gran Enciclopedia Vasca, 1974, p. 95-96 (los bailes
vascos).
Estampas euskaras", Bilbao: Imp. Graf. Ellacuria,
1975.
En La Gran Enciclopedia Vasca, X, 1975, p. 15-236.
Bilbo: La Gran Enciclopedia Vasca, 1979, p. 155-162 (los bailes
vascos).
LABEAGA MENDIOLA, ...
Orain arteko erantzunak
2013/02/20
Egunkariak asko eman zion dantzari baina dantzak ere eman zion Egunkariari. Gogoan ditut Egunkariaren aldeko festak, kantari, bertsolari eta aktoreen parte hartzearekin egiten zirenak, non dantzariak inoiz falta izan ez zirenak. Orduan (eta orain ere bai, halakoak ikusten ditudanean) nahiko kritiko izaten nintzen Egunkariaren aldeko festa haien iragarpen afitxetan dantzariak tratatzen gintuzten moduagatik, adibidez: "Ruper Ordorika, Andoni Egaña, Peñagarikano, Txirri, Mirri eta Txiribiton eta dantzariak!". Sutan jartzen nintzen, "dantzariak ez al dute talderik ez izenik??" Baina beti izaten ziren hiruzpalau dantza talde Egunkariaren festa haietan zenbait dantza egiten.
Egunkaria itxi eta hiru egunera, 2003ko otsailaren 23an, Argia dantzari taldearekin Pas de Basque ikuskizuna eskaini genuen Bilbon, Arriaga antzokian. Emanaldiaren hasieran, Egunkariaren itxiera salatuz Juan Antonio Urbeltz-ek idatzitako testua irakurri zen. "Dantzak, bere sorreratik erabat politikoa den jarduera honek..." hasten zen testua. Bai horixe pentsatu nuen. Dantza politika baita, goitik behera! Ez politikakeria, ez alderdikeria, baina jarduera politikoa da dantza, zalantzarik gabe. Aurrera Egunkaria!
2013/02/18
Errioxako gobernua lan dotorea egiten ari da bertako dantzak oso modu txukunean grabatuz eta sareratuz. Hemen ordea gobernuak ez du horrelako ardurarik hartzen bere gain, eta han eta hemen elkarteak aritzen gara lan hori medio urriekin egin nahian. Baina bistan da, gure lanaren kalitatea apalagoa dela.
2013/02/14
Hori da Mikel! Dantzariak eta kitto! Beterano erabiltzeak badirudi adierazten duela dantzariaren adinak 15-30 bitartekoa behar duela, eta hortik aurrera beste izendapen bat eskatzen duela. Eta hori hankasartze galanta da, dantza taldeoi izugarrizko kaltea eragin diguna gainera.
Niretzat erreferente diren dantzari gehienek 40 urtetik gora dituzte, eta ez dira beteranoak ez dantzari ohiak, dantzariak dira. Dantzariak, ardo onak bezala, urteekin ontzen dira!
2013/02/14
Mila esker Aritz, Irune eta Mikel zuen erantzunengatik! Aritz eta Irune, zuek diozue kasuaren araberakoa dela, egun zehatz batekoa denean singularrean eta sorta denean pluralean erabiltzen dela. Baina ez da hori nik hemen planteatzen dudana. Kasu guztietan, egun bakarreko ekitaldi zehatzari buruz ari garenean ere, Zuberoako tradizioan, pluralean, maskaradaK izendatu izan direla da nik diodana. Alegia, beti pluralean, salbuespenik gabe.
Susmoa dut singularra erabiltzeko joera nahiko berria dela, eta ziur aski erderatik (frantsesetik eta gazteleratik) eratorria. Zuberoako laguna gaztea al da? Nik esango nuke adinekoek pluralean erabiltzen dutela kasu guztietan.
Festen "izera anitz" hau ulertzeko adibide polit bat "ezteiak" dira. Ezkontza eta boda izan daitezke singularrak, baina "ezteiak" beti pluralean erabiltzen da, ezkontza bakarrari buruz ari garenean ere.
2013/02/13
Ze doinu sorta ederra duen Arantzako dantza-luzeak! Dantzak ere gozagarriak dira goitik behera, baina oraindik gehiago doinu horiekin.
2013/02/12
Dantzariok, antzerkilariek eta teknikariek behar dugu eskola bat. Premia benetakoa da. Eta abiatuta zegoen proiektu hau hutsean geratzea galera larria izango da. Lehen bultzadan dantza tradizionala ez zuten aintzat hartu Eszenikarako, baina bazegoen aukera aurrerago bidea egiteko bertan. Orain askoz zailagoa izango da.
Proiektua bultzatu behar zenean lokartu, eta gero, azken orduan, gauzak presaka eta gaizki egitearen ondorioz bertan behera geratu da Eszenika. Baina bai Hezkuntza sailaren aurrean eta baita eskolaren aldeko plataformaren aurrean salatu dudan moduan, Eszenika Bilbon jarri nahiak, eta horretarako eraikin berri bat prestatu nahiak lagundu du horretan. Eraikin bat hutsetik eskola bihurtzeko 5-6 miloi euro xahutu beharrean bazeuden beste aukera batzuk lehendik dauden beste azpiegitura batzuetan eskola martxan jartzeko. Isabel Celari berari jakinarazi zitzaion 2009 urtean, bazituela beste aukera batzuk, 2009an bertan eskolako ateak irekitzeko moduan. Lantaldea antolatu beharra soilik zuen. Ez zeukan gainera egoitza definitiboa izan beharrik, abiatu zitekeen toki batean, eta egoitza definitiboa prest zegoenean aldatu tokiz. Baina eskola lehen egunetik Bilbon jartzearekin tematuta zeuden eta beste aukerak aintzat hartu gabe egin zuten aurrera.
2012/12/11
Hara, niri ere pasatzean atentzioa deitu dit, eta oso interesgarria kontatu duzuna. Ioannes de Quirno, baler arpoinlaria eta dantzari aparta. Oso polita kontakizuna Aritz! Eskerrikasko!
2012/12/08
Bueno, asuntoa da orain ea zer egingo dugun. Erreklamatuko dugu errekorra guretzat? Nahi gabe egin dugula kontuan hartuta ere? Guinness errekorren liburuan agertzea harro egoteko kontua da edo lotsatzekoa? Niri dantza talde batek curriculumean bidaltzen badit Guinness errekorra duela zinta-dantzan... ez dakit parrez hasi ala auzo-lotsaz irakurri ez banu bezala egin.
2012/11/19
Neuk ere uste dut animaliei tratu txarrak egiten zaizkiela festa batzuetan eta horiek ez direla baimendu behar, baina oilasko jokoaren kontu honekin zalantza handiak ditut. Egunero milaka oilasko hiltzen ditugu baserri eta granjetan oilasko-jokoan egiten den modu bertsu edo krudelagoetan, baina ezkutuan egiten denez ez da ezer pasatzen. Oilaskoak plaza agerian hiltzea tratu txarra da? Ez dakit, baina hori tratu txarra bada, jateko hiltzen ditugun animalia guztiei tratu txarrak eragiten dizkiegu.
Nik pena hartu dut Amasako oilasko jokoa bukatu dela jakinda. Arrautzekin segitzea beste erremediorik ez badute, gutxienez arrautz-joko bat ere asmatu beharko lukete iriarena doinuarekin!