Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Aurpegi berriarekin dator dantzan.com

Dokumentuaren akzioak

Aurpegi berriarekin dator dantzan.com

2006/04/27 18:15
2001. urtean jarri zen martxan dantzan.com, Eibarko Kezka Dantza Taldeak bultzatuta. 2003. urterako umea handitzen ari zela ikusita dantzan.com elkartea sortu genuen webgunea kudeatzeko. Urte horretan bertan kultura alorreko Buber saria eskuratu zuen dantzan.com-ek. Dantzaren Nazioarteko Egunaren bezperan azaleratu da dantzan.com berritua.

CodeSyntax enpresarekin egin genuen dantzan.com-en lehen bertsioa, Zope software librea erabiliz. CodeSyntax-en eskutik dator dantzan.com 2.0 bertsio hau, eta Zope-tik abiatutako garapen tresna bikain bat dugu horretarako lagun: Plone. Baina batez ere, Mikelen programazioa, Maiten diseinurako dohainak eta  Garin akuilua dira dantzan.com berria aurrera atera duten hiru osagaiak. Eskerrikasko!

Zer berri?


Oro har, aurrekoak zituen osagai beretsuak ditu oraingoak ere: Albisteak, Hemeroteka, Argitalpenak, Foroa, Loturak, Gordailua (Edukiak), Agenda eta abar. Zeintzuk dira ezaugarri eta atal berriak?

Diseinua noski. Aurrekoa asko gustatzen zitzaidan, eta oraingoa oraindik hobea iruditzen zait, eta gaurko joeretara oso lotua. Gorria eta zuria, dantzan bezala, dira kolore nagusiak, eta garbia eta argia iruditzen zait. Ni behintzat oso pozik nago.

Bilaketak. Oraingo bilatzailea, web barruan bilatzen duena oso indartsua da. Egin aproba batzuk eta ikusiko duzue.

Argazkiak. Euskal dantza tradizionalaren alorreko 3.000 argazki jarri ditugu atal horretan. Hainbat dantzatako argazki albumak aurkituko dituzue bertan.

Dantzariak. Euskal balet dantzarien diaspora gogoan hartzeko atala da hori. Hainbat dira bere dantzari ibilbidea Europako konpainietan egiten ari diren euskal dantzariak. Horien berri izateko aukera eskaini nahi dugu atal berri horren bidez.

Horiek momentuz. Etorriko dira berriak, baina bere momentuan iragarriko ditugu. Orain dantzara!


Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.