Dokumentuaren akzioak
Lurra ukitu gabe
Euskal dantza tradizionalen ezaugarri nagusi eta adierazgarrienetako bat, lurrarekin duten lotura da. Ez dago lurrari, grabitateari, ihes egiteko asmorik. Jauzi egiten den bakoitzean lurrera itzultzeko indarra egiten du dantzariak, eta lurrera erortzearekin batera lotzen dira dantzariaren oinak eta musika.
Seguran zerura begira eta lurrarekiko dugun lotura sendo hori hautsi nahian dabiltzanak saritzen dituzte, lurrarekin zenbat eta gutxiago dantzatu orduan eta hobe. Dantzakera horrek dantza tradizonalarekin zerikusirik ez duela erakusten duen adibide bat gehiago.
Epaimahaiak erabakia hartzen zuen bitartean Kepa Artetxe eta Soiartze Artetxek egin zuten dantza soltean. Dantzakera tradizionalaren erakusgarri bikainak dira Galdakaoko aita-alabak. Zenbaitek bizitza osoan ikasiko ez duten lezioa ematen dute bi minututan. Besoen jokoa, oinen bizitasuna, dantzarien arteko konplizitatea -baina ez simetria, ez dira robotak, elkarrekin ari dira dantzan, ez elkarri ispiluarena egiten-, eta batez ere, lurrari ondo lotuta, lurretik altxatu gabe!
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Oier Araolaza
Dantzaria naiz. Eibarko Kezka eta Donostiako Argia taldeetan aritzen naiz batez ere, eta Elgoibarko Haritz taldean ikasi nuen zenbait urtez. Dantzan elkartean egiten dut lan, dantzan.eus editatzen, eta dantzaren komunikazioa, dokumentazio, formakuntza eta kudeaketa lanetan oro har.
Blog honetako testuen lizentzia: CC-BY-SA
Alegia, kopiatu, aitortu eta baldintza beretan zabalzazu!
Jasotako azken erantzunak
- Patxi Montero on Dantza utzi du lagunek burla egiten diotelako
- Nekane Barandiaran on Dantza utzi du lagunek burla egiten diotelako
- Oier Araolaza on Dantza utzi du lagunek burla egiten diotelako
- Oier Araolaza on Dantza utzi du lagunek burla egiten diotelako
- Alex Hormaechea Wray on Dantza utzi du lagunek burla egiten diotelako
- Patxi Montero on Dantza utzi du lagunek burla egiten diotelako
- Oier Araolaza on "Dantzaren industria" oximoron bat da
- Patxi Montero on "Dantzaren industria" oximoron bat da
- Oier Araolaza on Eta orain zer?
- Xabier Etxabe on Eta orain zer?