Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Iztuetaren Gipuzkoako dantzen liburua sarean

Dokumentuaren akzioak

Iztuetaren Gipuzkoako dantzen liburua sarean

2006/04/25 10:15


Ikusi Juan Inazio Iztuetaren Gipuzkoako dantza gogoangarrien kondaira edo historia Susa argitaletxeak bultzatutako Klasikoen Gordailuan.

Susakoek digitalizatu duten Iztuetaren lana 1990ean Mari Jose Ezeizabarrenak argitaratu zuen edizioa da. Datu hau kontuan hartu behar da, izan ere, euskal dantzaren alorrean gehien erabili izan den edizioa 1968an La Gran Enciclopedia Vascak argitaratu zuena da, bi zutabetan, euskaraz eta gazteleraz dagoena. Iztuetaren idazkera erretoriko samarra da eta darabilen grafia ez da gaur egun darabilgun bera, ondorioz, askori nekeza gertatu izan zaio euskaraz irakurtzea, eta esango nuke gehienbat gazteleraz irakurri izan dela Iztueta. Horregatik oso interesgarria da 1990ean Mari Jose Ezeizabarrenak egin zuen lana, Iztueta bere jatorrizko moduan, euskara hutsean argitaratu baitzuen, eta grafia gaurko modura egokitu zuen. Eta liburu horixe da orain oso osorik Interneten eskura dagoena.

Horrez gain, orain urte pare bat aipatu genuen Sancho el Sabio Fundazioaren liburutegi digitalean ere jarri zutela Iztuetaren dantza liburua. Kasu horretan liburuaren jatorrizko bertsioa da, bere horretan jaso zutena. Liburutegi Digital hori ondoko helbidean dago, baina gaur behintzat ezin izan dugu bertan ezer aurkitu, bilatzaileak arazoren bat du eta.

**Eguneratzea, 2016-12-22**

Gaur egun Liburuklik-en Iztuetaren lanaren hainbat bertsio digitalizatuta aurki daitezke, bai 1824ko edizioarenak eta baita 1895ekoak ere.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.