Orain arteko ekarpenak

Eta dantza horrek zer esan nahi du?

2009/04/24

Zenbat aldiz galdetu ote didaten dantza baten ondoren "...eta horrek zer esan nahi du?". Askotan "Ezer ez. Dantza da." erantzun nahi izan dut, baina beste azalpen metafisikoagoetan galdu izan naiz, hori erantzunez gero dantzari balio gutxiago emango diotela beldurrez. Delfín Coloméren testu bat irak...

Gehiago irakurri 1

Erregeek ekarri digute dantzanTV

2009/01/14

Orain urtebete pasa blogean sarrera bat idatzi nuen " Dantza, telebista eta Internet: 2008an bai ala bai " izenburupean. Bertan esaten nuen "Ea dantzan.com-en bideoa normaltasunez integratu eta dantzanTV balizko baterantz urratsak ematen ditugun". Dantzari buruzko webgune batean letrak eta argazkiak...

Gehiago irakurri

Kultura Plana eta dantzaren alorreko akzioak

2009/01/08

Pasa den abenduaren 17an Eusko Jaurlaritza sustatzen ari den Kultura Planaren dantza alorreko talde eragilearen bilera izan genuen Gasteiz, Lakuan. Honakook parte hartu genuen bileran: Iñaki Gomez - EJ Imanol Arana - EJ LIbe - Kualitate Lantaldea Lide Arana - Gip. Diputazioa Xabier Me...

Gehiago irakurri

Esne-berbak eta dantzaren neurria

2009/01/07

Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak 2009rako aurreikusi dituen diru-laguntzen kopuruen berri etorri da egunotan komunikabideetan. Jaurlaritzak kultura sustapenerako 9 miloi euro bideratuko dituela da albistea nagusia han eta hemen . Diru  hori alorka nola banatuko den ere erakutsi digute. Eta nik...

Gehiago irakurri

Goroldioa kendu ezinik

2008/12/31

Tradiziotik abiatzen diren lan berrien uzta oparoa izan da aurten ere. Kukai-Tanttakak Sarrionandiaren poesia jarri du dantzan. Iparraldean dantza sorkuntza bizi-bizi dago. Besteak beste Anaigazteak, Arrola eta Aitzindariak elkarteek ikuskizun berriak plazaratu dituzte. Ekarpen berriek adina, edo ge...

Gehiago irakurri

Udazkenaren tronoan

2008/12/12

Artikulu hau entregatu behar nuen goizean, abenduaren lehenean,  iritsi zait Mikel Laboaren heriotzaren abisua. Zirriborratuta neuzkan lerroei azken errepasoa eman eta bidaltzea baino ez zitzaidan geratzen, baina albiste mingarriaren argira hain ergelak gertatzen zitzaizkidan aurretik idatzitak...

Gehiago irakurri

Bralia eta buhameak Barkoxen

2008/11/11

Bralia eta buhameak Barkoxen
"Ohidüra eta sorkuntza Zuberoan" jardunaldia burutu da Barkoxen azaroaren 8an Eusko Ikaskuntzak antolatuta. Buhameak, bralia eta soinulariak izan ditu mintzagai Jean Mixel Bedaxagar-ek, Nicole Lougarot Buhameetaz aritu da, Patrick Queheillek Zuberoako dantza sorkuntzaren errepasoa egin du eta Mixel Etxekopar-ek Etxebarre filma aurkeztu du.

Gehiago irakurri

NASA, Amorebietako udala, FBI eta dantzan.com

2008/11/07

Ostiralean Stargate probatzeko aukera izan nuen. Hor ibili nintzen, atzera eta aurrera, planeta gorrira salto egin eta asteroide grisera itzuli. Maite pozik dago, eta ez da harritzekoa, lantokiko paretean egindako zuloa borobil-borobila geratu da. Berehala ikusiko dugu Isabel Preysler nos muest...

Gehiago irakurri

Olinpiar dantzak

2008/09/12

Londresen urduri daude. Eta jendea urduri jartzen denean eztabaidan hasten da. Horrela baietz eta horrela ezetz. Badute arrazoirik urduri jartzeko. Suerte txarra da gero Olinpiar Jokoak txinatarren ondoren antolatu beharra. Azpiegiturak txukun prestatuko dituzte, bisitariei harrera egiteko ez dute ...

Gehiago irakurri

Meza eman eta txistua jo

2008/09/03

Iraganean, hainbat apaiz txistulari ezagutu ditugu Euskal Herrian. Mateo Txistu, apaiz, txistulari eta ehiztari amorratuaren ipuinak alde batera utzita, ezagunak dira, adibidez, apaiz lanak txistuaren doinura burutu dituzten Aita Hilario Olazaran edo Aita Gaizka Barandiaran. Aspaldi ez dut ordea ap...

Gehiago irakurri 1

Orain arteko erantzunak

Anonimoak - Antzuola: trokeo-dantzak 1997

2011/03/02

Aiba, konturatu gabe nengoen! Ze ona! Askotan kritikatu izan ditut space invaders-ak baina kasu honetan bisualki trabarik ez egiteko ahalegina txalotzekoa da.

Anonimoak - Andra Mari: Lizarrako larrain-dantza

2011/02/08

Esango nuke ereduak ez direla osotasunean hartu eta erabiltzen, baizik eta interesatzen zaizkigun zatiak bakarrik "bildu" eta "erabiltzen" direla. Bakoitzak "hautatu" egiten du garai eta [...]

Anonimoak - Andra Mari: Lizarrako larrain-dantza

2011/02/08

Julen, hizkuntza jarri duzu adibide eta niri gustatzen zait hizkuntza erabiltzea adibide moduan, baina beste modu batera planteatuta. Hizkuntzak tradizioak dira bai, eta etengabe bizi [...]

Anonimoak - Zubieta - Ituren: joaldunak eta mozorroak 2011

2011/02/03

Niretzat ere inauteri kuttunak dira Ituren eta Zubietakoak. Noizbait inauteriak zer izan ote ziren ulertzeko beharrezko bisita. Gu asteartean izan ginen Ẑubietan, eta mozorro eta [...]

Anonimoak - Andra Mari: Lizarrako larrain-dantza

2011/02/03

Ulertzen ditugu Mikelue eta Izar esandakoak, eta zinez eskertzen ditugu ekarpenak. Aipatzen dituzuen kontu horiek ezagutzen ditugu, eta horregatik jaso dugu bideo hau, horren berri [...]

Anonimoak - Carnival King of Europe II proiektuaren aurkezpena

2010/11/29

Iñaki, orain pare bat urte Zubieta eta Iturengo inauterietan topo egin genuen Italiako lan-talde honekin. Zubietan, ostatuaren azpiko lokalean, joaldunak janzten ari zirela bertan zeuden [...]

Anonimoak - Leitzako argazki zaharrak eta dantza argazkiak

2010/11/28

Ba ikusi gabe nituen Leitzako argazki eder hauek, baina zu bezala, dantza ekitaldi askotara joana nintzen argazki kamerarekin, eta horrelakoetan "toki" ona hartzeko izaten diren [...]

Anonimoak - Dantza Hirian, Ortzadarren jardunaldiak bideoan

2010/10/30

Eskerrikasko jardunaldiak antolatzeagatik eta bertan izan ez ginenontzat, bideo hauek ikusteko aukera emateagatik! Benetan interesgarriak eta jakingarriak bertan kontatutako guztiak. Eutsi goiari!

Anonimoak - Otsagabia 1970 Modorro ikasten

2010/10/08

Irakasle lanetan diharduena nor den badaki inork? Eta ze dokumental edo programarako, eta nork grabatu zuen?

Anonimoak - Zarautz: Euskal Jaiak 2010

2010/09/15

Bai, guri ere hala iruditu zaigu eta horregatik jarri dugu bideoa. Aipatu beharrekoa da txistularia Mintxo Garaikotxea dela, eta horrekin dantza egiten ez duenak ez [...]