Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Kezka dantza taldea

Orain arteko ekarpenak

San Joan soka-dantza, 2017

2018/01/30

Ia 30 dantzariz osatutako soka lasterka bizian sartu zen Untzagako plazara 2017ko ekainaren 24an, gaueko 23.00ak eman berri zirenean. Eider Agirrebeñak egin zion tira sokari eta bera aritu zen aurresku lanetan; Ander Garitagoitia berriz, atzeskua aritu zen. Behin soka plazaren erdian kok...

Gehiago irakurri

Koko-dantzak San Blas egunez egingo ditugu aurten

2018/01/26

Otsailaren 3an, San Blas egunez, ospatuko ditugu Koko-dantzak 2018 urte honetan. Aurten Mandiola eta Aginako baserrietan ibiliko gara. eta gero, ohi bezala Eibarko erdiguneko kaleetan izango da koko-dantzarien kalejira. Hona ordutegia: Koko-dantzak 2018 2018ko otsailaren 3an, larunbata: ...

Gehiago irakurri

Ezpata-dantza Frankismoaren biktimen omenez

2017/12/16

Gipuzkoako Urrezko domina Frankismoaren biktimei eskaini die Foru Aldundiak 2017 urtearen hondar honetan, eta ohi bezala ezpata-dantza eskaini dugu probintziako hainbat dantzarik eta txistularik bat eginda. Abenduaren 15ean, Gipuzkoako Diputazioaren jauregian egin da ekitaldian, eta ez...

Gehiago irakurri

Bi sarrera zozketan larunbatean Martin Zalakain ikusteko

2017/12/13

Agortuta daude larunbatean  Martin Zalakain  ikuskizuna Donostian, Victoria Eugenian ikusteko sarrerak. Larunbaterako bat ere ez, eta iganderako azken-azkenak geratzen dira. Ba hara, larunbaterako bi sarrera banatuko ditugu. Zozketan parte hartzeko egin behar duzuen gauza bakarra ondoko bideoa ...

Gehiago irakurri 2

Plazara dantzara, azaroak 24 eta 30

2017/11/22

Kaixo, dantzazaleok: Aurtengoan erromeri-dantzaldi uzta berezia ekarri nahi izan dugu San Andres jaietako azokara: azaroak 24an, ostiralez, jaien atarian, dantzaldi-erromeria egingo dugu Harkaitz Allur eta Maddalen Arzallus trikitilariekin, eta Patxi Montero dantza-irakaslea jende artean laguntz...

Gehiago irakurri

Dantzari eguna 2017

2017/11/15

Azkenengo bi urteetan aterpean dantzatu ondoren, Untzaga plaza gogoz hartu genuen Kezkako dantzariok aurtengo dantzari egunean, 2017ko ekainaren 16an. Hala, Euskal Herriko txoko guztietako dantzak ekarri genituen Untzaga plazara; Gipuzkoatik, Nafarroara, Bizkaiara zein Zuberoarainoko dantza bid...

Gehiago irakurri

Dena prest Urbeltzen Martin Zalakain dantza ikuskizunaren estreinaldirako

2017/11/03

Datorren azaroaren 11an, Bilboko Arriaga antzokian estreinatuko da Argia dantzari taldearen Martin Zalakain ikuskizuna.  Juan Antonio Urbeltz-en gidaritzapean, Ander Lipus arduratuko da On Pioren papera jokatzeaz eta antzerki zuzendaritzaz, Harkaitz Canok egin du testuaren egokitzapena, eta Argia...

Gehiago irakurri

Handia filmean parte hartze txiki bat

2017/10/19

Gaurtik aurrera hainbat zinetan ikusi daiteke Altzoko Handiaren inguruan Jon Garaño eta Aitor Arregik zuzendu duten Handia filma. Kezka, Haritz eta Argiako zenbait dantzarik pelikularen errodajean parte hartzeko aukera polita izan genuen. Filmaren azken muntaketan parte hartutako eszena nahiko l...

Gehiago irakurri

Dantza Coliseoan: Cia Fernando Hurtado: Lorez lore

2017/10/19

2017ko urriaren 21a, larunbata, 17:00etan Coliseo Antzokian. Sarrera: 5 € Lorez lore haurrei zuzendutako dantza-ikuskizuna eskainiko dute Inma Montalvok eta Abraham Muñozek Eibarko Coliseo antzokian datorren larunbatean. Urriaren 21ean, arratsaldeko 17:00etan, izango da ordu bat eta erdi ingu...

Gehiago irakurri

Badatoz Arrateko 2017ko festak eta dantzak

2017/09/06

Ohi bezala irailaren 8an, aurten ostirala, ospatuko dugu Arrate eguna, eta bertan izango da Arrateko Dantzarien Kofradia, Usartza txistulari taldearen laguntzarekin, Arrateko ezpata-dantza eta trokeo-dantzak eskaintzeko. Oihane Vicente eta Eneko Galdos, Zumarraga, Antio, ezpata-dantza, 2015...

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Kezka dantza taldea on Gipuzkoako Urrezko Domina emango dio Diputazioak Juan Antonio Urbeltzi

2015/11/17

Zorionak Marian eta Juanan eta Argiako familia osoari. Zorionekoak gu zuekin ikasteko eta dantzatzeko aukera izan dugulako.

Kezka dantza taldea on Nor da kartel honetan ageri den dantzaria?

2015/09/30

Hori da Oier Ibarbia! Bi puxtarri zuretzat!! Ikusten da senidetasunak laguntzen duela edozein posturatan ezagutzen odol berekoa!

Kezka dantza taldea on Ezpalak 2014, Eibarko jaialdia

2014/06/10

Eskerrik asko Patxi. Egia esan nahiko kontu sinplea iruditu zitzaigun guri, eta kezka genuen funtzionatuko ote zuen... Ume (eta heldu...) asko batera dantzan jartzerakoan koordinatzeko arazoak sortzen dira, eta horrek kezkatzen gintuen batez ere. Gauzak barrutik eta kanpotik desberdin ikusten dira, eta eskertzen dugu kanpoko begirada positiboa. Mila esker!

Kezka dantza taldea on Zamaltzaina eta Lajkonika elkartu zirenekoa

2014/04/07

Eskerrikasko zure erantzunagatik Mikel!
Zumitzezko zaldikoa Poloniakoa da, Wola Kosnowa herriskakoa. Bertan, Eguberri-Urteberri sasoian eske errondan (Kolędowanie) ateratzen diren taldeetan ageri ohi den zaldikoa da.

kezka on Ezpalak 2012 Kezka: zinta-dantza

2012/12/08

Ba egia esan, ez zitzaigun okurritu egin ere Guiness errekorrena. Egin genuenean batek baino gehiago galdetu zigun, eta gure erantzuna zen munduan milaka zinta-dantza egiten direla, eta horietako asko oso oso handiak, eta gurea ez zela aparteko ezer testuinguru horretan. Besteti, Guiness errekorrarena, ba zer esan, ez zitzaigun okurritzen horrelakorik ager zitekeenik liburu horretan. Baina bistan denez, pellokeriaz beteta liburu batean zinta-dantza errekorrarentzat ere tokia dago, eta gaur abisatu digu lagun batek, kasualitatez azoka batean, liburuak kuskuseatzen guiness liburu bat ireki eta parez pare zinta-dantzaren errekorra agertu zaiola. Ez zen gai esateko zenbat lagunekoa ote zen, eta sarean begiratu dugu. 146an omen dago gaur egungo errekorra, eta beraz, badirudi nahi gabe izan bada ere, gainditu egin dugula... http://www.guinnessworldrecords.com/[…]/largest-maypole-dance
Kezka dantza taldea

Kezka dantza taldea

Herrian bertan egiten diren festak, erritoak eta dantza ekitaldiak ditu Eibarko Kezka dantza taldeak bere lehentasun nagusia. 1958an Eibarko Klub Deportiboaren baitan sortutako dantza taldeak inauterietan koko-dantzekin abiatu ohi du urtea, eta Santa Kurutzetan, San Joanetan, San Andresetan eta bere burua akonfesionaltzat duen herriko santoral egutegiko festa guztietan dagokion dantzaz arduratzen dira Kezkako dantzariak.

 Valladolideko Gure Txoko euskal etxeak gonbidatuta Arrateko ezpata-dantza eta trokeo dantzak aurkeztu genituen 2015eko irailaren 26-27ko asteburuan Gaztela Leongo hiriburuan. Euskal Jaia ospatzen zela eta, bertako euskaldunen gonbidapena jaso ostean, 27 pertsonako taldea osatu genuen Kezkako dantza...

Arrateko santutegian ezpata-dantza eskaini ohi du urtero irailaren 8an, tradizioak eguneratu eta antzokia eta plazaren arteko lotura egiteko ahaleginean, Argia dantzari taldeak eszenatokian egindakoaren ordaina plazan errotzeko konspiratuz.

Koko-dantzak 2014: taldeko argazkia

2008an York-en, Ingalaterran, ospatu zen Sword Spectacular, munduko ezpata-dantzen jaialdi handienean euskal ezpata-dantzen ordezkaritza gorpuztu zuen: zahar-itxuran aurkeztutako ezpata-dantza nazioarteko ezpata-dantzen adituei irentsaraziz, ontsa plajiatzeko metodoa aplikatzen denean sorkuntza eta tradizioa txanpon beraren aldeak baitira.

 2015eko maiatzaren 30ean eta 31n ospatu zen Ezpalak jaialdia Eibarren eta Iruñean.  Nafarroako jaialdiaren kronika  orain bi hilabete argitaratuta, Eibarkoa genuen zorretan eta hemen gatoz berarekin. Soka-dantzak izan ditugu ardatz Ezpalak jaialdiaren 10. ekitaldian (Eibarren, 9. Iruñean), eskuz ...

Iruñeko Duguna taldearekin elkarlanean Ezpalak dantza tradizionalaren nazioarteko jaialdia antolatzen du Kezkak, euskaldunok zilborra dugula munduari erakutsiz, eta euskaldunoi munduko zilbor guztiak enbor berera lotuta ditugula iradokiz.

Argazkia: Fernando Retolaza

1990. urtean Elgoibarko Haritz dantzari taldearen eskutik Donostiako Argia taldea ezagutzeko zorteak dantzari buruzko etengabeko ikasketan murgiltzera eraman du Eibarko taldea, inoiz bukatzen ez den ikasketa sorgi-gurpilean jira-biran dantzan aritzeko zorionera kondenatuta.



Kezka Dantza Taldea
Portalea Kultur Etxea
Bista Eder kalea
20600 Eibar
Tfnoa: +34 605 71 14 29
kezka@dantzan.com