Dokumentuaren akzioak
Dena prest Urbeltzen Martin Zalakain dantza ikuskizunaren estreinaldirako
Datorren azaroaren 11an, Bilboko Arriaga antzokian estreinatuko da Argia dantzari taldearen Martin Zalakain ikuskizuna. Juan Antonio Urbeltz-en gidaritzapean, Ander Lipus arduratuko da On Pioren papera jokatzeaz eta antzerki zuzendaritzaz, Harkaitz Canok egin du testuaren egokitzapena, eta Argia (Donostia), Duguna (Iruñea), Maritzuli (Biarritz), Elai-Alai (Portugalete), Haritz (Elgoibar), Gure-kai (Deba), eta Arkaitz (Añorga) dantza taldeetako dantzariekin batera Eibarko Kezka dantza taldeko hainbat dantzari izango gara bertan parte hartzen.
Martin eta Kezkako dantzariak
Kezka dantza taldeko 20 dantzarik parte hartuko dute Martin Zalakain ikuskizunean: Eider Agirrebeña, Olaiz Agirrebeña, Leire Andikoetxea, Luken Aranburu, Oier Araolaza, Egoitz Blanco, Maitane Fariñas, Josu Garate, Maite Gonzalez, Miren Hazas, Enrike Izagirre, Idoia Lahidalga, Jone Lahidalga, Ainhoa Larrañaga, Amaia Rodriguez, Jone Saez, Amaia Visus. Aipatzekoa da, ikuskizuneko protagonista nagusia bera, Martin Zalakain eibartar batek jokatuko duela, Josu Garatek hain zuzen ere.
Bilbo, Donostia, Iruñea, Baiona...
Bi urtetik gora dira Urbeltzen esanetara prestaketa lanetan hasi ginela, eta azken hilabeteetan entseguak ugaritu dira. Eibarko Hezkuntza Esparruan hainbat entsegu egin dira azken hilabeteotan, eta Iruñea, Baiona, Donostia edo Portugaletetik etorritako dantzariak eta musikariak bertan jardun duten prestaketa lanetan Debabarrenakoekin batera (Deba, Mallabia, Elgoibar eta Eibarko dantzariak baitaude tartean).
Dantza ikuskizuna da, baina oraingoan, Harkaitz Cano idazleak Pio Barojaren nobela eszenarako egokitu du, eta Ander Lipus-en parte hartzearekin, historia bat, Canok berak "karlistaden garaian kokatutako far westeko nobela" moduan deskribatu duena taula gainean dantzatuko da.
Bilbon ondotik Donostian, Iruñean eta Baionan izango da oraingoz Martin Zalakain ikusteko aukera. Hona egutegia:
- Azaroaren 11, Bilbo, Arriaga antzokia (estreinaldia)
- Abenduaren 16a eta 17a, Donostia, Victoria Eugeni antzokia
- Urtarrilaren 13a, Iruñea, Baluarte auditorioa
- Otsailaren 17an eta 18an, Baionako antzokia
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Kezka dantza taldea
Herrian bertan egiten diren festak, erritoak eta dantza ekitaldiak ditu Eibarko Kezka dantza taldeak bere lehentasun nagusia. 1958an Eibarko Klub Deportiboaren baitan sortutako dantza taldeak inauterietan koko-dantzekin abiatu ohi du urtea, eta Santa Kurutzetan, San Joanetan, San Andresetan eta bere burua akonfesionaltzat duen herriko santoral egutegiko festa guztietan dagokion dantzaz arduratzen dira Kezkako dantzariak.
Arrateko santutegian ezpata-dantza eskaini ohi du urtero irailaren 8an, tradizioak eguneratu eta antzokia eta plazaren arteko lotura egiteko ahaleginean, Argia dantzari taldeak eszenatokian egindakoaren ordaina plazan errotzeko konspiratuz.
2008an York-en, Ingalaterran, ospatu zen Sword Spectacular, munduko ezpata-dantzen jaialdi handienean euskal ezpata-dantzen ordezkaritza gorpuztu zuen: zahar-itxuran aurkeztutako ezpata-dantza nazioarteko ezpata-dantzen adituei irentsaraziz, ontsa plajiatzeko metodoa aplikatzen denean sorkuntza eta tradizioa txanpon beraren aldeak baitira.
Iruñeko Duguna taldearekin elkarlanean Ezpalak dantza tradizionalaren nazioarteko jaialdia antolatzen du Kezkak, euskaldunok zilborra dugula munduari erakutsiz, eta euskaldunoi munduko zilbor guztiak enbor berera lotuta ditugula iradokiz.
1990. urtean Elgoibarko Haritz dantzari taldearen eskutik Donostiako Argia taldea ezagutzeko zorteak dantzari buruzko etengabeko ikasketan murgiltzera eraman du Eibarko taldea, inoiz bukatzen ez den ikasketa sorgi-gurpilean jira-biran dantzan aritzeko zorionera kondenatuta.
Kezka Dantza Taldea
Portalea Kultur Etxea
Bista Eder kalea
20600 Eibar
Tfnoa: +34 605 71 14 29
kezka@dantzan.com
Jasotako azken erantzunak
- Dantzan on Dantzaren Nazioarteko Eguna 2022 Eibarren: gogoeta, kronika eta bideoa
- Xabier Etxabe on Dantzaren Nazioarteko Eguna 2022 Eibarren: gogoeta, kronika eta bideoa
- Kezka dantza taldea on Eibarko Dantzari Eguna 2021 online
- Yolanda Urzelai on Eibarko Dantzari Eguna 2021 online
- Kezka dantza taldea on Eibarko Dantzari Eguna 2021 online
- Yolanda Urzelai on Eibarko Dantzari Eguna 2021 online
- Kezka on Bi sarrera zozketan larunbatean Martin Zalakain ikusteko 2017/12/13
- Juana Goikoetxea on Bi sarrera zozketan larunbatean Martin Zalakain ikusteko 2017/12/13
- oier on Aurresku bat Usartzan 1932an 2017/01/19
- Patxi Montero on Aurresku bat Usartzan 1932an 2017/01/19