Plazara dantzara, azaroak 24 eta 30
Kaixo, dantzazaleok:
Aurtengoan erromeri-dantzaldi uzta berezia ekarri nahi izan dugu San Andres jaietako azokara: azaroak 24an, ostiralez, jaien atarian, dantzaldi-erromeria egingo dugu Harkaitz Allur eta Maddalen Arzallus trikitilariekin, eta Patxi Montero dantza-irakaslea jende artean laguntzen dela. San Andres egunean bertan berriz, eguerdi partean eta azken urtetako ohiturari jarraiki, Jainaga eta Narbaizak girotutako plazan dantzatu ahal izango dugu.
Asteburua hasteko bada modu hoberik? Animatu! elkarrekin dantzan ondo pasatzeko, lotuan, soltean zein joko-dantzen jolasean.
Azaroak 24, ostirala
- Lekua: Toribio Etxebarria kalea (euria bada, Untzaga Plazan jarriko den karpan)
- Ordutegia: 19.00 – 21.00
- Antolatzailea: Eibarko Udala eta Kezka
Azaroak 30, osteguna (San Andres eguna)
- Lekua: Untzaga Plaza
- Ordutegia: 12:30 – 13:30
- Antolatzailea: Eibarko Udala eta Kezka
Goazen denok, plazara dantzara!