Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Kezka dantza taldea Bi sarrera zozketan larunbatean Martin Zalakain ikusteko

Dokumentuaren akzioak

Bi sarrera zozketan larunbatean Martin Zalakain ikusteko

Agortuta daude larunbatean Martin Zalakain ikuskizuna Donostian, Victoria Eugenian ikusteko sarrerak. Larunbaterako bat ere ez, eta iganderako azken-azkenak geratzen dira. Ba hara, larunbaterako bi sarrera banatuko ditugu. Zozketan parte hartzeko egin behar duzuen gauza bakarra ondoko bideoa ikusi eta azpiko galdera erantzutea da.

Juan Antonio Urbeltzek aipatzen duen kantaren esaldia nola osatuko zenuke zuk? Guk lehen zatia jarriko dizuegu eta zuek osatu bigarrena: "Aire zahar huntan ........................".

Zuen erantzunak hiru modutan bidali ditzakezue: 1. Sarrera honen azpian erantzuna utziz. 2. Emailez: helbidera idatziz. 3. Whatsapp bidez 688 71 06 10 zkira idatziz.

Osteguna, abenduak 14, gaueko 12:00ak arte bidali daitezke erantzunak. Parte hartzaile guztien artean egingo dugu zozketa eta ostiral goizean jakinaraziko dugu zein den irabazlea. Zorterik ez baduzu, hurrengorako azkar ibili eta erosi sarrera Baluarterako!

Dokumentuaren akzioak

2017/12/13 22:32
bi bertsu berririk
2017/12/15 12:43
Mila esker parte hartu duzuen guztioi. Zozketa egin dugu jasotako erantzun guztien artean eta Irati Arangureni egokitu zaizkio sarrerak. Berarekin harremanetan jarriko gara sarrerak helarazteko.

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Bi sarrera zozketan larunbatean Martin Zalakain ikusteko

Martin Zalakain dantza ikuskizuna. Argazkia: Iñaki Zugasti - dantzan.eus CC BY-SA

Kezka dantza taldea

Kezka dantza taldea

Herrian bertan egiten diren festak, erritoak eta dantza ekitaldiak ditu Eibarko Kezka dantza taldeak bere lehentasun nagusia. 1958an Eibarko Klub Deportiboaren baitan sortutako dantza taldeak inauterietan koko-dantzekin abiatu ohi du urtea, eta Santa Kurutzetan, San Joanetan, San Andresetan eta bere burua akonfesionaltzat duen herriko santoral egutegiko festa guztietan dagokion dantzaz arduratzen dira Kezkako dantzariak.

Arrateko santutegian ezpata-dantza eskaini ohi du urtero irailaren 8an, tradizioak eguneratu eta antzokia eta plazaren arteko lotura egiteko ahaleginean, Argia dantzari taldeak eszenatokian egindakoaren ordaina plazan errotzeko konspiratuz.

2008an York-en, Ingalaterran, ospatu zen Sword Spectacular, munduko ezpata-dantzen jaialdi handienean euskal ezpata-dantzen ordezkaritza gorpuztu zuen: zahar-itxuran aurkeztutako ezpata-dantza nazioarteko ezpata-dantzen adituei irentsaraziz, ontsa plajiatzeko metodoa aplikatzen denean sorkuntza eta tradizioa txanpon beraren aldeak baitira.

Iruñeko Duguna taldearekin elkarlanean Ezpalak dantza tradizionalaren nazioarteko jaialdia antolatzen du Kezkak, euskaldunok zilborra dugula munduari erakutsiz, eta euskaldunoi munduko zilbor guztiak enbor berera lotuta ditugula iradokiz.

1990. urtean Elgoibarko Haritz dantzari taldearen eskutik Donostiako Argia taldea ezagutzeko zorteak dantzari buruzko etengabeko ikasketan murgiltzera eraman du Eibarko taldea, inoiz bukatzen ez den ikasketa sorgi-gurpilean jira-biran dantzan aritzeko zorionera kondenatuta.



Kezka Dantza Taldea
Portalea Kultur Etxea
Bista Eder kalea
20600 Eibar
Tfnoa: +34 605 71 14 29
kezka@dantzan.com