Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Kezka dantza taldea

Orain arteko ekarpenak

Euskal dantzak Castelmoron sur Lot-en

2019/02/15

Lot eta Garona departamentuko herri txikia da Castelmorn sur Lot, baina txikia izanik ere, azken hamazazpi urteotan antolatu duten Folkloriades Nazioarteko folklore jaialdiak txikia ere handi egin du. Herri osoa atontzen dute jaialdirako eta herritar guztiak hurbiltzen dira dantzaleku bihurtutako R...

Gehiago irakurri

Ezpata-dantza Jakin taldeari eskainitako Urrezko Dominean

2019/02/01

Jakin taldeko lau kide historikok,  Joan Mari Torrealdai, Joseba Intxausti, Paulo Agirrebaltzategi eta Joxe Azurmendik jaso dute 2018ko Gipuzkoako Urrezko Domina. Abenduaren 19an Donostian, Gipuzkoako Foru Aldundian egindako ekitaldian ezpata-dantzarekin egin zaie harrera, ekitaldi horretan ohikoa...

Gehiago irakurri

"Dantza" filmaren aurkezpena eta estreinaldia Eibarren abenduaren 26an

2018/12/17

Donostiako Zinemaldiaren sekzio ofizialean eskaini ondoren, egunotan estreinatzen da zine aretoetan Telmo Esnal-ek zuzendu duen Dantza (2018) filma. Eibarren abenduaren 26an Coliseo antzokian izango da aurkezpena eta estraineko emanaldia. Telmo Esnal zuzendariarekin batera pelikularen ekoizpenean p...

Gehiago irakurri

Biarritzeko San Martin ezpata-dantzan izan gara Kezkako dantzariak

2018/11/20

Azaroaren 11n, San Martin egunez, Biarritzeko ezpata-dantzan parte hartzeko aukera eskaini digu Maritzuli konpainiak, bai ezpata txikiak dantzatzen dituzten bakalari bezala, bai ezpata luzeekin taldean eta baita dantzari txiki arku-dantzari taldean ere. San Martin ezpata-dantza Biarritzen, ...

Gehiago irakurri

Martin Zalakain, udazkeneko emanaldiak

2018/10/11

Urritik abendura lau aukera izango dira Martin Zalakain ikusteko, Andoainen, Urretxun, Azpeitian eta Basaurin. Hona hemen egutegia: Urriak 20, larunbata, 20:00etan: Andoain, Bastero antzokia. Sarrerak hemen . Urriak 27, larunbata, 20:00etan: Urretxu, Ederrena pilotalekua.  Azaroak 2...

Gehiago irakurri

Arrateko dantzak 2018ko Arrate egunean

2018/10/09

Larunbatez igo gara aurtengoan Arrateko gainera, eguzki betearekin, elkarri ezpata emanda zelaia hartzeko prest.  Argazkia: Felipe Loiola - dantzan.eus CC BY-SA Aterpetxean prestaketa lanak eta tradizioaren lehenengo urratsa den argazkia ―58 ezpata-dantzari aurten― aterata, el...

Gehiago irakurri

Igandean, Zinemaldian estreinatuko da Telmo Esnalen "Dantza" filma

2018/09/17

Urtebetez grabaketetan eta ia beste horrenbestez muntaketa eta posprodukzioan aritu ondoren igande honetan estreinatuko da Telmo Esnalen "Dantza" filma. Donostiako Zinemaldian , sekzio ofizialean baina lehiaketatik kanpo aurkeztuko da. Igandean prentsa eta akreditatuentzat izango da emanaldia. Ond...

Gehiago irakurri

Arraten hasi eta Biarritzen bukatuko dugu kursoko lehen asteburua

2018/09/07

Irailaren 8a Larunbatez dator aurten. Egin ditugu azken entseguak, baita Arraten ere entsegu bustia, eta dena prest 2018ko Arrateko Amaren dantzetarako. Aurtengo gonbidatuek ere probatu dute Arrateko zelaiko berdea, larunbatean akaso marroiago egongo bada ere. Portugaleteko Elai-Alaiko bide dantzar...

Gehiago irakurri

Castelmoron sur Lot Kezkako dantzarion zain

2018/07/17

Uda eta opor aroa hastearekin batera Euskal Herriko txoko guztietako dantzariok kanporako bidea hartzen dugu askotan, nazioarteko folklore jaialdiek goxoki ederra jartzen digute aurrean eta ezin ezetzik esan. Kezka Dantza taldekoak Frantzia aldera joango gara aurten, Castelmoron sur Lot herriko L...

Gehiago irakurri

San Joan soka-dantza 2018

2018/07/05

Joan zan San Joan  eta joan zen San Joan gauez aurtengo soka-dantza ere. Laugarrenez sartu ginen elkarri estu helduta eta korrika betean Untzagako plazara, Jainaga eta Narbaizak beraien lanak bukatu ondoren. Argazkia: Iñaki Zugasti, dantzan.eus CC BY-SA Erromerian jauzika ibi...

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Kezka dantza taldea on Nor da kartel honetan ageri den dantzaria?

2015/09/30

Hori da Oier Ibarbia! Bi puxtarri zuretzat!! Ikusten da senidetasunak laguntzen duela edozein posturatan ezagutzen odol berekoa!

Kezka dantza taldea on Ezpalak 2014, Eibarko jaialdia

2014/06/10

Eskerrik asko Patxi. Egia esan nahiko kontu sinplea iruditu zitzaigun guri, eta kezka genuen funtzionatuko ote zuen... Ume (eta heldu...) asko batera dantzan jartzerakoan koordinatzeko arazoak sortzen dira, eta horrek kezkatzen gintuen batez ere. Gauzak barrutik eta kanpotik desberdin ikusten dira, eta eskertzen dugu kanpoko begirada positiboa. Mila esker!

Kezka dantza taldea on Zamaltzaina eta Lajkonika elkartu zirenekoa

2014/04/07

Eskerrikasko zure erantzunagatik Mikel!
Zumitzezko zaldikoa Poloniakoa da, Wola Kosnowa herriskakoa. Bertan, Eguberri-Urteberri sasoian eske errondan (Kolędowanie) ateratzen diren taldeetan ageri ohi den zaldikoa da.

kezka on Ezpalak 2012 Kezka: zinta-dantza

2012/12/08

Ba egia esan, ez zitzaigun okurritu egin ere Guiness errekorrena. Egin genuenean batek baino gehiago galdetu zigun, eta gure erantzuna zen munduan milaka zinta-dantza egiten direla, eta horietako asko oso oso handiak, eta gurea ez zela aparteko ezer testuinguru horretan. Besteti, Guiness errekorrarena, ba zer esan, ez zitzaigun okurritzen horrelakorik ager zitekeenik liburu horretan. Baina bistan denez, pellokeriaz beteta liburu batean zinta-dantza errekorrarentzat ere tokia dago, eta gaur abisatu digu lagun batek, kasualitatez azoka batean, liburuak kuskuseatzen guiness liburu bat ireki eta parez pare zinta-dantzaren errekorra agertu zaiola. Ez zen gai esateko zenbat lagunekoa ote zen, eta sarean begiratu dugu. 146an omen dago gaur egungo errekorra, eta beraz, badirudi nahi gabe izan bada ere, gainditu egin dugula... http://www.guinnessworldrecords.com/[…]/largest-maypole-dance
Kezka dantza taldea

Kezka dantza taldea

Herrian bertan egiten diren festak, erritoak eta dantza ekitaldiak ditu Eibarko Kezka dantza taldeak bere lehentasun nagusia. 1958an Eibarko Klub Deportiboaren baitan sortutako dantza taldeak inauterietan koko-dantzekin abiatu ohi du urtea, eta Santa Kurutzetan, San Joanetan, San Andresetan eta bere burua akonfesionaltzat duen herriko santoral egutegiko festa guztietan dagokion dantzaz arduratzen dira Kezkako dantzariak.

 Valladolideko Gure Txoko euskal etxeak gonbidatuta Arrateko ezpata-dantza eta trokeo dantzak aurkeztu genituen 2015eko irailaren 26-27ko asteburuan Gaztela Leongo hiriburuan. Euskal Jaia ospatzen zela eta, bertako euskaldunen gonbidapena jaso ostean, 27 pertsonako taldea osatu genuen Kezkako dantza...

Arrateko santutegian ezpata-dantza eskaini ohi du urtero irailaren 8an, tradizioak eguneratu eta antzokia eta plazaren arteko lotura egiteko ahaleginean, Argia dantzari taldeak eszenatokian egindakoaren ordaina plazan errotzeko konspiratuz.

Koko-dantzak 2014: taldeko argazkia

2008an York-en, Ingalaterran, ospatu zen Sword Spectacular, munduko ezpata-dantzen jaialdi handienean euskal ezpata-dantzen ordezkaritza gorpuztu zuen: zahar-itxuran aurkeztutako ezpata-dantza nazioarteko ezpata-dantzen adituei irentsaraziz, ontsa plajiatzeko metodoa aplikatzen denean sorkuntza eta tradizioa txanpon beraren aldeak baitira.

 2015eko maiatzaren 30ean eta 31n ospatu zen Ezpalak jaialdia Eibarren eta Iruñean.  Nafarroako jaialdiaren kronika  orain bi hilabete argitaratuta, Eibarkoa genuen zorretan eta hemen gatoz berarekin. Soka-dantzak izan ditugu ardatz Ezpalak jaialdiaren 10. ekitaldian (Eibarren, 9. Iruñean), eskuz ...

Iruñeko Duguna taldearekin elkarlanean Ezpalak dantza tradizionalaren nazioarteko jaialdia antolatzen du Kezkak, euskaldunok zilborra dugula munduari erakutsiz, eta euskaldunoi munduko zilbor guztiak enbor berera lotuta ditugula iradokiz.

Argazkia: Fernando Retolaza

1990. urtean Elgoibarko Haritz dantzari taldearen eskutik Donostiako Argia taldea ezagutzeko zorteak dantzari buruzko etengabeko ikasketan murgiltzera eraman du Eibarko taldea, inoiz bukatzen ez den ikasketa sorgi-gurpilean jira-biran dantzan aritzeko zorionera kondenatuta.



Kezka Dantza Taldea
Portalea Kultur Etxea
Bista Eder kalea
20600 Eibar
Tfnoa: +34 605 71 14 29
kezka@dantzan.com