Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Kezka dantza taldea

Orain arteko ekarpenak

Kezkako dantzariak erbestean

2006/01/20

Aurten Kezkako bi dantzari urruti samar joan zaizkigu ikasketen aitzakitan. Arrateko dantzak egiteko astirik gabe Frantziako Tolosara (beraz, Tolousera) joan zitzaigun Hiart. Han dabil ordutik, baina hain urruti ere ez dagoenez egiten dizkigu bisitak aldian behin. Maider berriz urrutiago joan ber...

Gehiago irakurri

Urte berrirako egitasmoak

2006/01/09

Ohi bezala gabonetako oporrak bilera batzuk egin eta urte berrian egin nahi ditugun lanetako batzuk martxan jartzeko erabili dugu. Daten bat dantzan dabil oraindik, baina gainontzean aurtengo data nagusiak jarrita daude egutegian. Hona Kezka dantza taldearen aurtengo egitasmoa daten arabera antolat...

Gehiago irakurri

Ezpata-dantza medioetan

2005/12/20

Gipuzkoako Urrezko dominen emate ekitaldia entzutetsua izan ohi da eta medioetan jarraipen zabala izaten du. Albisteek ez dute zerikusirik izaten ezpata-dantzarekin (batzuetan Urrezko dominaren ekitaldiarekin ere ez) baina argazkietarako ongi etortzen zaizkie dantzariak (argazkiei kolorea ematen l...

Gehiago irakurri

Pas de Basque Bilbon

2005/12/19

Bilboko Kafe Antzokiak 10 urte betetzen dituela ospatzeko Juan Antonio Urbeltzek zuzenduta eta Argia, Haritz, Kezka eta Arkaitz dantza taldeen eskutik, Pas de Basque ikuskizuna eskaini genuen larunbatean, abenduaren 17an, Kafe Antzokian bertan. Kafe Antzokia biltoki ederra da, hainbat k...

Gehiago irakurri

Ezpata-dantza Donostian

2005/12/15

Gipuzkoaren alde lan garrantzitsuak egin dituztenak eskertzeko 2005eko Urrezko Dominak eman ditu gaur goizean Donostian Gipuzkoako Foru Aldundiak. Eta han izan gara Eibar, Elgoibar, Deba eta Añorgako dantzari eta txistulari taldea, ekitaldi honetan ohikoa bihurtzen ari den ezpata-dantza eg...

Gehiago irakurri

Eta hala ere festa!

2005/12/05

Azaroak 30, San Andres eguna Eibarren. Gero eta zailago gertatzen da asteburukoak ez diren jaietan jendea elkartu eta jaia festa bihurtzen. Bata kanpoan lanean, beste unibertsitatean ikasten, eta Eibarko enpresa batzuk ere lanean... Eskerrak ikasleek obediente izaten jarraitzen duten, batez ere...

Gehiago irakurri

Udazkeneko protokolo batzuk

2005/12/02

Udazkenean ere tokatu dira hainbat potrokolo lan eta hor ibili dira Kezkako dantzariak eskariei erantzunez. Ipuruako Jubilauak Urteroko ohiturari jarraituz Ipuruako Nagusien Egoitzak omenaldia egin zien bere adinekoei urriko azken igandean. San Pioko elizan meza eta mezatik irteeran Agurra da...

Gehiago irakurri

Abiatu da tradizio berria

2005/09/19

Goizean goizetik euria izan genuen Arrate egunean. Goizeko 11.00etarako jantzi eta dantzarako prestatu ginen. Taldeko argazkia egitera irteteko asmoa geneukan, baina euriak ez zuen atsedenik hartzen. Udalekuan aldatu ginenez, azkenean, udalekuko balkoian bertan egin genuen argazkia, siri-miria ere ...

Gehiago irakurri

Arrateko Amaren dantzak prest

2005/09/02

Irailaren 8an aurkeztuko dira Arraten azken urteotako azterketa eta prestaketen ondoren Amabirjinaren omenezko dantzak. Azken urteotako erronka garrantzitsuena izango da aurkezpen hau Kezka Dantza Taldearentzat. Hainbat urtetako dokumentazio lana, tradizioaren, koreografien, musiken eta jantzien az...

Gehiago irakurri

Bero-bero Dantzari Egunean

2005/06/20

Meteorologoek iragarri bezala eguzkiak errukirik gabe jo zuen larunbatean. Eibar futbol taldearen azken partida erabakigarriarekin ez bat egiteko eguerdian egin genuen Eibarko Dantzari eguneko saioa, eguzki galdatan zegoen Untzaga plazan. Plazako beroa bera gutxi balitz, Jainaga trikitilaria ...

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Kezka dantza taldea on Aurtengo San Juan bezperako soka-dantza, Kezkari esker onez

2023/06/22

Eskerrik asko Duguna! Ez dugu horrelakorik merezi, baina elkarlana ospatzeko beti prest.

Kezka dantza taldea on Aspaldiko partez, Maulen!

2021/10/29

Ederra emanaldia, argazkiak eta kronika! Biba zuek!

Kezka dantza taldea on Eibarko Dantzari Eguna 2021 online

2021/06/09

Bai, domekan Etxebarrian plazan izango da.

Kezka dantza taldea on Eibarko Dantzari Eguna 2021 online

2021/06/08

Ezingo da Coliseo bertara joan ikustera. Pantaila bidez bakarrik ikusi ahal izango da, hemen jarriko dugu lotura.

Kezka dantza taldea on Angel Etxaniz "Veneno" zendu da.

2021/02/04

Doluminak Dugunatarrei Eibarko dantzarien partez.

Kezka dantza taldea on Jesus Pomares, dantzari, ikertzaile eta dantza sustatzaile iruindarra hil da

2019/07/03

Arrateko dantzak prestatu genituenetik Jesus Pomaresekin zorretan gara, ezpata-dantza berritzeko ahaleginean San Lorentzokoen ereduak eta dantza berrien sorkuntzari buruz Jesus Pomaresek eta Mikel Larramendik idatzitako artikulu bat ezinbesteko argia eman baitzigun. 1987an, Dantzariak aldizkarian argitaratu zuten Pomaresek eta Larramendik "Acerca de la composición de danzas nuevas" izeneko artikulua. Bertan ikasi genuen dantzak ongi atontzeaz gainera, harrera goxoa egingo zien festa ondo hautatzeak zeukan garrantzia, elkar-elikatze horrek ekarriko baitzuen ahaleginaren arrakasta edo porrota. Ideia funtsezkoa izan zen hori guretzat, eta hori ere, artikuluan aipatutako guztiaz gainera, zor diogu hain goiz joan den Jesus Pomaresi.

Kezka dantza taldea on Marian Arregi hil da, musika dantzan jarri duen dantzari musikaria

2018/03/06

Zorte izugarria izan dugu zure doinura dantzatzeko aukera izan dugulako. Euskal musika eta dantzarako musika maitatzen irakatsi diguzu eta gure dantza bizitzari jarri diozun soinu banda hori gurekin utzi duzu partitzeko tenorian. Mila esker Marian eta ez adiorik, gurekin geratzen baita zure izana.

Kezka on Bi sarrera zozketan larunbatean Martin Zalakain ikusteko

2017/12/15

Mila esker parte hartu duzuen guztioi. Zozketa egin dugu jasotako erantzun guztien artean eta Irati Arangureni egokitu zaizkio sarrerak. Berarekin harremanetan jarriko gara sarrerak helarazteko.

kezka on Aurresku bat Usartzan 1932an

2017/01/31

Felix, bakoitzak bere zoroa bizi du! ;-)

Kezka dantza taldea on Gipuzkoako Urrezko Domina emango dio Diputazioak Juan Antonio Urbeltzi

2015/11/17

Zorionak Marian eta Juanan eta Argiako familia osoari. Zorionekoak gu zuekin ikasteko eta dantzatzeko aukera izan dugulako.
Kezka dantza taldea

Kezka dantza taldea

Herrian bertan egiten diren festak, erritoak eta dantza ekitaldiak ditu Eibarko Kezka dantza taldeak bere lehentasun nagusia. 1958an Eibarko Klub Deportiboaren baitan sortutako dantza taldeak inauterietan koko-dantzekin abiatu ohi du urtea, eta Santa Kurutzetan, San Joanetan, San Andresetan eta bere burua akonfesionaltzat duen herriko santoral egutegiko festa guztietan dagokion dantzaz arduratzen dira Kezkako dantzariak.

 Valladolideko Gure Txoko euskal etxeak gonbidatuta Arrateko ezpata-dantza eta trokeo dantzak aurkeztu genituen 2015eko irailaren 26-27ko asteburuan Gaztela Leongo hiriburuan. Euskal Jaia ospatzen zela eta, bertako euskaldunen gonbidapena jaso ostean, 27 pertsonako taldea osatu genuen Kezkako dantza...

Arrateko santutegian ezpata-dantza eskaini ohi du urtero irailaren 8an, tradizioak eguneratu eta antzokia eta plazaren arteko lotura egiteko ahaleginean, Argia dantzari taldeak eszenatokian egindakoaren ordaina plazan errotzeko konspiratuz.

Koko-dantzak 2014: taldeko argazkia

2008an York-en, Ingalaterran, ospatu zen Sword Spectacular, munduko ezpata-dantzen jaialdi handienean euskal ezpata-dantzen ordezkaritza gorpuztu zuen: zahar-itxuran aurkeztutako ezpata-dantza nazioarteko ezpata-dantzen adituei irentsaraziz, ontsa plajiatzeko metodoa aplikatzen denean sorkuntza eta tradizioa txanpon beraren aldeak baitira.

 2015eko maiatzaren 30ean eta 31n ospatu zen Ezpalak jaialdia Eibarren eta Iruñean.  Nafarroako jaialdiaren kronika  orain bi hilabete argitaratuta, Eibarkoa genuen zorretan eta hemen gatoz berarekin. Soka-dantzak izan ditugu ardatz Ezpalak jaialdiaren 10. ekitaldian (Eibarren, 9. Iruñean), eskuz ...

Iruñeko Duguna taldearekin elkarlanean Ezpalak dantza tradizionalaren nazioarteko jaialdia antolatzen du Kezkak, euskaldunok zilborra dugula munduari erakutsiz, eta euskaldunoi munduko zilbor guztiak enbor berera lotuta ditugula iradokiz.

Argazkia: Fernando Retolaza

1990. urtean Elgoibarko Haritz dantzari taldearen eskutik Donostiako Argia taldea ezagutzeko zorteak dantzari buruzko etengabeko ikasketan murgiltzera eraman du Eibarko taldea, inoiz bukatzen ez den ikasketa sorgi-gurpilean jira-biran dantzan aritzeko zorionera kondenatuta.



Kezka Dantza Taldea
Portalea Kultur Etxea
Bista Eder kalea
20600 Eibar
Tfnoa: +34 605 71 14 29
kezka@dantzan.com