Orain arteko ekarpenak
Han eta hemengo fandango eta arin-arinak asteburuan Ezpalak jaialdian
2011/05/26
Bihar abiatuko da 46. Euskal Jaia Eibarren. Eibarko Klub Deportiboko Kultura Batzordeak prestatutako egitarauan
musika, jolasak, artisautza, herri kirolak, kantua, dantza eta festa tartekatuko dira. Dantzarioi dagokigunez, igandean izango dugu Eibarren Ezpalak nazioarteko dantza tradiziona...
Emakumeek soka-dantzaren gidaritza berreskuratu dute Santa Kurutzen
2011/05/09
Irati Kortabitarte aurreskulari lanetan eta Ainhoa Larrañaga atzesku, soka-dantza dantzatu da aurten ere Mandiola auzoan, Santa Kurutz ermitaren aurrean. 2003an hasi zen Kezka bertako baserritarrekin batera soka-dantza egiten, eta aurten urrats berri bat eman dugu bizitzaren soka-dantzan. Emaku...
Dantza Coliseoan: Papiroflexia
2011/05/02
Logela Multimedia eta Circle of Trust Maiatzak 6, ostirala, 20:30 Circle Of trust taldearen hip-hop dantzak
(breakdance) eta Logela multimediaren musikak eta bideo-sorkuntzak
osatzen dute "Papiroflexia". Dantzariek dantza indartsua eta denbora
errealean sortutako irudien sinkronizazioa...
2011ko Koko-dantzen bideo bat
2011/03/09
Aurtengo koko-dantzetan hartutako irudiekin bideo bat prestatu du Eirek. Hemen duzue:
...
Eibarko kaldereroak, beste hogei urterako prest!
2011/03/08
Zartagin eta mailuak baditugu, eta kanturako, dantzarako eta festarako gogoa ere bai. Hogei urte pasa dira Eibarko kaldereroak berpiztu zirela eta beste hogei urterako ere prest gaude!
Pasa den martxoaren 4an, Eibarko aratusteetako barixaku erregularrean kaleratu ziren berriz ere kaldereroak...
Koko-dantzak eta koko-eskea Eibarko (ia) baserri guztietan
2011/03/04
Lau urte ondoren osatu dugu pasa den otsailaren 26an Eibarko baserrietan barrena 2008an hasi genuen koko-eske ibilbidea. Koko-eskea egiteko mapari begira hasi eta 100 baserri inguru kontatu genituen, eta beraz, azkar ohartu ginen urte beten egiteko lartxo izango zela. Lau urtetan osatu dugu ibilbide...
Eibarko Kaldereroak berpiztu zirela 20 urte
2011/02/28
Aurten 20 urte dira Kaldereroak berpiztu genituela Eibarren. 1930eko hamarkadak atera izan ziren kaldereroak Eibarren, baina gerra ondoren ez zen talderik atera gehiago, harik eta 1991an Kezka dantza taldearen eskutik berriz plazaratu ziren arte. Orain hogei urte, Pablo Uritxeberria zen Kezka dantz...
Torredembarrako Pastorets-ak eta bastoners-ak Eibarren
2011/02/22
Asteburu honetan Torredembarrako bi dantza talde izango ditugu Eibarren, eta koko-dantzen kalejiran gurekin batera parte hartu eta dantzatuko dute. Katalunian, Tarragonako kostaldeko herria da Torredembarra, eta festa, musika eta dantza ospakizun biziak dituena. Pasa den uztailean, bertan izan gin...
Koko-eskea Otaola-Kiñarra bailaran
2011/02/22
Prest dugu larunbaterako ibilbidea. Aurten koko-dantzariak eta koko-marruak Otaola-Kiñarra bailaran ibiliko gara koko-eskean. Ohi bezala, lehen agerraldia goizeko 8:30ean merkatu plazan egingo dugu. Ondoren, Azitain-era jo eta handik hasiko dugu baserrietako bidea. Sautxi, Txonta, Urki eta Ipurua ...
Koko-dantzak Torredembarrako Pastorets eta Bastoners-ek lagunduta
2011/02/08
Otsailaren 26an, larunbatean, egingo ditugu, laugarren urtez, 2011ko koko-dantzak eta koko-eskea Eibarren. Ohi bezala, goizean goizetik hasiko dira koko-dantzari eta koko-marruak baserriz baserriko kuestazioan. Aurten gonbidatu bereziak izango ditugu festan, Kataluinatik, Torredembarratik hain zuze...
Orain arteko erantzunak
Kezka dantza taldea - Iñaki Dominguez Zilbeti joan zaigu
2025/08/20
Dolumin sentituena Dugunatarrei. Ezpalak jaialdiaren bueltan ezagutu genuen Iñaki eta beti adeitsu bezain animoso sentitu dugu, dantzaren maitale eta bultzatzaile nekaezin. Pena handia hartzen dugu. [...]
Kezka dantza taldea - Jesus Irizar "Txutxin", Oñatiko dantza-maisua hil da
2024/05/02
Eskerrik asko Txutxin erakutsi diguzun guztiagatik eta euskal dantzan duintasunez aritzearen garrantzia ikustarazteagatik. Doluminak Irizartarrei eta Maite eta Mikel soka-lagunei.
Kezka dantza taldea - Aurtengo San Juan bezperako soka-dantza, Kezkari esker onez
2023/06/22
Eskerrik asko Duguna! Ez dugu horrelakorik merezi, baina elkarlana ospatzeko beti prest.
kezka - Dantzaren Nazioarteko Eguna 2022 Eibarren: gogoeta, kronika eta bideoa
2022/05/09
Eskerrik asko zure erantzunarengatik Xabier. Ados gaude, bidean gaude, ez da bide erraza izango, baina bidetik bota egin beharko gaituzte, ez gaude kalea erregalatzeko.
Kezka dantza taldea - Aspaldiko partez, Maulen!
2021/10/29
Ederra emanaldia, argazkiak eta kronika! Biba zuek!
Kezka dantza taldea - Eibarko Dantzari Eguna 2021 online
2021/06/09
Bai, domekan Etxebarrian plazan izango da.
Kezka dantza taldea - Eibarko Dantzari Eguna 2021 online
2021/06/08
Ezingo da Coliseo bertara joan ikustera. Pantaila bidez bakarrik ikusi ahal izango da, hemen jarriko dugu lotura.
Kezka dantza taldea - Angel Etxaniz Ibarra "Veneno" zendu da.
2021/02/04
Doluminak Dugunatarrei Eibarko dantzarien partez.
Kezka dantza taldea - Jesus Pomares, dantzari, ikertzaile eta dantza sustatzaile iruindarra hil da
2019/07/03
Arrateko dantzak prestatu genituenetik Jesus Pomaresekin zorretan gara, ezpata-dantza berritzeko ahaleginean San Lorentzokoen ereduak eta dantza berrien sorkuntzari buruz Jesus Pomaresek eta Mikel Larramendik idatzitako [...]
Kezka dantza taldea - Marian Arregi hil da, musika dantzan jarri duen dantzari musikaria
2018/03/06
Zorte izugarria izan dugu zure doinura dantzatzeko aukera izan dugulako. Euskal musika eta dantzarako musika maitatzen irakatsi diguzu eta gure dantza bizitzari jarri diozun soinu [...]