Dokumentuaren akzioak
Eibarko Kaldereroak berpiztu zirela 20 urte
Orain hogei urte, Pablo Uritxeberria zen Kezka dantza taldeko arduraduna, eta berak etxean jasoa zuen Eibarko kalderero zaharren berri. Gurasoei entzuna zizkien gerra aurreko kalderero konpartsaren kontuak, baita kantuak ere. Besteak beste, antolaketa lanetan Arantza Arrieta eta Arantza Uriguenen laguntzarekin, informazioa bildu, garai bateko kaldereroak ezagutu zituztenak elkarrizketatu (Jose Etxeberria "Querido" tartean) eta Eibarko kaldereroen konpartsa berreskuratu zuten. 1991ko aratusteetan kaleratu ziren Kezkaren kaldereroak.
Hurrengo urteetan beste zenbait elkarte eta talde joan dira ospakizunera biltzen. Musika Eskola gurekin izan zen urte batzuetan, eta gero etakitto euskara elkartea, Jainagaren trikitixa eskola, Lagun taldea, txolarte, Untzagako nagusien egoitza, Kaleetan kantuz, Ustekabe txaranga, eta beste hainbat eibartarrek parte hartzen du aratusteetako barixakuan Eibarko kaldereroen iritsieran.
Datorren ostiralean, martxoaren 4an, aterako dira kaldereroak beren 20. urteurren honetan. Kalejiran parte hartu nahi duten guztientzat ensaio ireki bat antolatu da, datorren ostegunean, 20:30ean, Portalea kultur etxean, 3. solairuko dantza gelan.
Kaldereroek Eibarren - 20. urteurrena
- Martxoak 4, 19.30etan Urkizun.
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Kezka dantza taldea
Herrian bertan egiten diren festak, erritoak eta dantza ekitaldiak ditu Eibarko Kezka dantza taldeak bere lehentasun nagusia. 1958an Eibarko Klub Deportiboaren baitan sortutako dantza taldeak inauterietan koko-dantzekin abiatu ohi du urtea, eta Santa Kurutzetan, San Joanetan, San Andresetan eta bere burua akonfesionaltzat duen herriko santoral egutegiko festa guztietan dagokion dantzaz arduratzen dira Kezkako dantzariak.
Arrateko santutegian ezpata-dantza eskaini ohi du urtero irailaren 8an, tradizioak eguneratu eta antzokia eta plazaren arteko lotura egiteko ahaleginean, Argia dantzari taldeak eszenatokian egindakoaren ordaina plazan errotzeko konspiratuz.
2008an York-en, Ingalaterran, ospatu zen Sword Spectacular, munduko ezpata-dantzen jaialdi handienean euskal ezpata-dantzen ordezkaritza gorpuztu zuen: zahar-itxuran aurkeztutako ezpata-dantza nazioarteko ezpata-dantzen adituei irentsaraziz, ontsa plajiatzeko metodoa aplikatzen denean sorkuntza eta tradizioa txanpon beraren aldeak baitira.
Iruñeko Duguna taldearekin elkarlanean Ezpalak dantza tradizionalaren nazioarteko jaialdia antolatzen du Kezkak, euskaldunok zilborra dugula munduari erakutsiz, eta euskaldunoi munduko zilbor guztiak enbor berera lotuta ditugula iradokiz.
1990. urtean Elgoibarko Haritz dantzari taldearen eskutik Donostiako Argia taldea ezagutzeko zorteak dantzari buruzko etengabeko ikasketan murgiltzera eraman du Eibarko taldea, inoiz bukatzen ez den ikasketa sorgi-gurpilean jira-biran dantzan aritzeko zorionera kondenatuta.
Kezka Dantza Taldea
Portalea Kultur Etxea
Bista Eder kalea
20600 Eibar
Tfnoa: +34 605 71 14 29
kezka@dantzan.com
Jasotako azken erantzunak
- Dantzan on Dantzaren Nazioarteko Eguna 2022 Eibarren: gogoeta, kronika eta bideoa
- Xabier Etxabe on Dantzaren Nazioarteko Eguna 2022 Eibarren: gogoeta, kronika eta bideoa
- Kezka dantza taldea on Eibarko Dantzari Eguna 2021 online
- Yolanda Urzelai on Eibarko Dantzari Eguna 2021 online
- Kezka dantza taldea on Eibarko Dantzari Eguna 2021 online
- Yolanda Urzelai on Eibarko Dantzari Eguna 2021 online
- Kezka on Bi sarrera zozketan larunbatean Martin Zalakain ikusteko 2017/12/13
- Juana Goikoetxea on Bi sarrera zozketan larunbatean Martin Zalakain ikusteko 2017/12/13
- oier on Aurresku bat Usartzan 1932an 2017/01/19
- Patxi Montero on Aurresku bat Usartzan 1932an 2017/01/19