Orain arteko ekarpenak
Gure auzoetako jaien soka etetzen
2015/07/24
Azken urteetako ohiturari jarraiki, bihar Elgetako Goimendi-Azurtza auzora joateko zita genuen soka-dantza ateratzeko asmoz. Aurten ez dagoela beharrik abisatu digute, ez omen da jairik ospatuko, eta zaldi zuri gaineko Santiagok baseliza barruko ilunpetan eman beharko du beste urte betez.
Herriko...
Eibarko Dantzari Eguna ostiral honetan
2015/06/10
Euskal Jaia pasata eta San Joanak gainean ditugula, Eibarko Dantzari Egunaren txanda izango dugu ostiral honetan. Kezka dantza eskolako eta dantza taldeko dantzariek eta musikariek urtean zehar mimoz prestatutako dantzak aurkezteko unea izango da. Ohi bezala, dantza eskolako talde bakoitzak bere er...
Eibarko 50. Euskal Jaia maiatzaren 29tik 31ra
2015/05/27
Maiatzeko azken asteburuan ospatuko da Eibarren 50. Euskal Jaia. Maiatzaren 29ean ostiralean hasi eta igandera bitartean kontzertu, azoka eta abarrek beteko dute herria, eta dantzak ere izango du bere tokia noski, toki berezia gainera. Euskal Jaiaren baitan antolatzen da Ezpalak dantza tradizional...
Soka-dantza Santa Kurutzeko ermitan 2015
2015/05/14
Maiatzaren 3an Mandiola auzoko Santa Kurutz ermitan soka-dantza egin genuen Kezkako dantzariok Usartza txistulari taldeak eta auzoko baserritarrek lagunduta. Jai giro ederrean pasatzen dute urtero goiza bertara hurbildutakoek, trikitixa eta pandero, txistu eta danbolin, txorizo eta odoloste egosi, ...
Ezpata-dantza Urrezko plakaren ekitaldian
2015/05/05
Gipuzkoako Foru Aldundiak eman dituen Urrezko plaken ekitaldian ezpata-dantzan izan gara martxoaren 28an Donostiako Kursaalean. Foru Aldundiak Gipuzkoako Urrezko Plaka 40ko, 50eko eta 60ko hamarkadetan Espainiar Estatuko herrietatik Gipuzkoara etorritako pertsonei eman zien. Ekitaldia hasi aurretik...
Arrateko dantzak Ermuan
2015/04/28
Apirilaren 18an, larunbatean, Arrateko dantzak Ermuan plazaratu genituen Kezka dantza taldeko dantzariok. Euskal Jaiaren programaren baitan Castelloko Associacio Cultural grup de danses de Cabanes, Ermuko Txindurri dantza eta txistu taldeak eta Kezka dantza taldeko dantzari eta txistulariek hartu g...
Dantza Coliseoan: Iker Gomez: Sylphides Pi Cia, El bosque del beso
2015/04/27
2015eko maiatzaren 1ean, 20:30etan, Eibarko Coliseo Antzokian. Sarrera 7 €
Muxuen metafora inspiraziotzat hartuta El bosque del beso ikuskizuna dakarkigu Iker Gomezek Coliseo antzokira. Elkar muxukatzen duten gorputzek, Marylin Monroek, dantza egiten duten ahoek, eta Besame mucho abestiaren 7 be...
Koko-marru zuri 2015eko koko-dantzetan
2015/04/15
2015 honetan elur zuriak egin digu harrera koko-marruoi. Elur zuriak eta hotzak, baina alaitasun eta egun horren ederrak ez zituen animoak eta giroa makaldu. Baserritarrak beti bezain eskuzabal agertu ziren eta koko-marruak beti bezain alai. Ederra benetan Otaola eta Kiñarra inguruetako estanpa. El...
Dantza Coliseoan: Elirale: Ka dira
2015/04/08
2015eko apirilak 25, 17:00etan, Eibarko Coliseo Antzokian. Sarrera 5€
Haur eta familia guztiarentzako ikuskizuna dakar Elirale konpainiak Coliseora. Kadira hitzak aulkia esan nahi du Lapurdin. Claude Boujon idazlearen Kadira urdina izeneko haurrentzako liburuan oinarriturik, Elirale konpainiako P...
Hasi dira Euskal Jaiaren 50. urteurrenerako dantza entseguak
2015/01/30
Aurten Eibarko Euskal Jaiaren 50. urteurrena dela eta belaunaldi desberdinetako dantzariak gonbidatu ditugu denok elkarrekin dantza egin dezagun maiatzaren 31an. Iribasko ingurutxoa eta Imotz-eko esku-dantza egingo ditugu denok batera. Lehen entsegua egin dugu pasan den urtarrilaren 24an. Erantzun ...
Orain arteko erantzunak
Kezka - Bi sarrera zozketan larunbatean Martin Zalakain ikusteko
2017/12/15
Mila esker parte hartu duzuen guztioi. Zozketa egin dugu jasotako erantzun guztien artean eta Irati Arangureni egokitu zaizkio sarrerak. Berarekin harremanetan jarriko gara sarrerak helarazteko.
Kezka dantza taldea - Gipuzkoako Urrezko Domina emango dio Diputazioak Juan Antonio Urbeltzi
2015/11/17
Zorionak Marian eta Juanan eta Argiako familia osoari. Zorionekoak gu zuekin ikasteko eta dantzatzeko aukera izan dugulako.
Kezka dantza taldea - Nor da kartel honetan ageri den dantzaria?
2015/09/30
Hori da Oier Ibarbia! Bi puxtarri zuretzat!! Ikusten da senidetasunak laguntzen duela edozein posturatan ezagutzen odol berekoa!
Kezka dantza taldea - Ezpalak 2014, Eibarko jaialdia
2014/06/10
Eskerrik asko Patxi. Egia esan nahiko kontu sinplea iruditu zitzaigun guri, eta kezka genuen funtzionatuko ote zuen... Ume (eta heldu...) asko batera dantzan jartzerakoan koordinatzeko [...]
Kezka dantza taldea - Zamaltzaina eta Lajkonika elkartu zirenekoa
2014/04/07
Eskerrikasko zure erantzunagatik Mikel! Zumitzezko zaldikoa Poloniakoa da, Wola Kosnowa herriskakoa. Bertan, Eguberri-Urteberri sasoian eske errondan (Kolędowanie) ateratzen diren taldeetan ageri ohi den zaldikoa da.
kezka - Ezpalak 2012 Kezka: zinta-dantza
2012/12/08
Gurean ez dakigu ziur zenbat izango ginen. 180 bat kalkulatzen dugu, baina egia esan zehatz ez dakigu, ze batzuk kale, hasierako kopurua ere gutxi-gora-beherakoa zen, [...]
kezka - Ezpalak 2012 Kezka: zinta-dantza
2012/12/08
Ba egia esan, ez zitzaigun okurritu egin ere Guiness errekorrena. Egin genuenean batek baino gehiago galdetu zigun, eta gure erantzuna zen munduan milaka zinta-dantza egiten [...]