Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Kezka dantza taldea Koko-marru zuri 2015eko koko-dantzetan

Dokumentuaren akzioak

Koko-marru zuri 2015eko koko-dantzetan

2015/04/15 12:35

2015 honetan elur zuriak egin digu harrera koko-marruoi. Elur zuriak eta hotzak, baina alaitasun eta egun horren ederrak ez zituen animoak eta giroa makaldu. Baserritarrak beti bezain eskuzabal agertu ziren eta koko-marruak beti bezain alai. Ederra benetan Otaola eta Kiñarra inguruetako estanpa. Elurrak Eibarko inguru guztiak estali zituen ia aste betez eta aratusteen koloreak kontraste ederra egiten zuen irudi horretan.

Koko-dantzak 2015, estanpa

Goizean goizetik denok bildu, jantzi, margotu, aurpegiak estali eta 8:30ak alderako Merkatu plazan geunden egunari hasiera emateko prest.

Koko-dantzak 2015, merkatu plazan hartza

Han izan genuen, urtero lez, lehenengo agerraldia egiteko parada. Bertan bildutako guzti-guztiak lore eta besarkadaz agurtu, fox-trot, makila-dantza eta dantza solteari errepaso ederra eman, goizeko ahots astunak ondo afinatu eta.. Hala hala! Aldapa gora egin genuen koko-marruok,  Otaola aldera, espero gintuen egunari gogoz eusteko prest.

Koko-dantzak 2015, musikuak zeramika eskolan

Koko-dantzak 2015, merkatu plazan

Batzuek Txontatik gorako bideari ekin genion oinez, tentuz eta poliki-poliki, izotz eta elurretan irrist ez egiteko! Aldapan gora iritsi ginen Mertetxe, Iraegi, Areta eta Aretabeletxe baserrietara.

Koko-dantzak 2015, baserrian 1

Gainontzekoak furgonetak hartu, eta Sautxiraino jaitsi ginen, hurrengo baserrietara ere horrela iristeko asmoz.. baina, bai zera! Izotza! Agian oinez hobeto... Iragorri baserrian lehenengoak jaso eta Azitainen furgonetak lagata horrela egin genituen Loiola, Egiguren, Izkua, Azitaingo erretegiko eta Txopen baserriak. Handik, berriro ere Otaolaerdikoa eta Ipurua baserriak ere bisitatu genituen. Izkuan hartu genuen sorpresa ederra, baserriko atea zabaltzean bertakoan koko jantzita irten zirenean, hau da karnabala!!!

Koko-dantzak 2015, Izkua

 

Altamira-erdikora iristeko ginela elkartu ginen bi taldeak eta hor izan genuen aurtengo talde argazki ederra egiteko aukera ezin hobea.

Koko-dantzak 2015, taldeko argazkia

Koko-dantzak 2015, Kantinan soka-dantzaHandik aurrera koko kuadrila handiak bisitatu genituen eguneko azken baserriak. Kantinan soka-dantza egin genuen lehen aldiz. Bertan haur eta guraso talde handia batzen zaigu beti, baina nabari da bai duela 4 urte etxe barrutik beldurtuta begiratzen gintuzte haurrak koskortu direla, aurten Burburixuak ziren dira horrenbeste haurren artean beldurtu direnak!

Ondoren Txonta aldera joan eta Lekamendi, Urkiditorre eta Bolingua baserrietara hurbildu ginen eskean.

 Koko-dantzak 2015, baserrian 2

Koko-dantza 2015 aixerixak FR 2629
Koko-dantzak, 2015. Argazkia: Fernando Retolaza.

Salda eta txorizo egosiak berotu zizkiguten barruak aurtengo koko-eskean. Baserritarrek ondo ezagutzen gaituzte dagoeneko eta badakite bai koko-marruak ondo zaintzen. San Blas, sagar, intxaur, gazta eta porrurik ere ez zitzaigun faltan gelditu. Eskerrik asko!!

Koko-dantzak 2015, eskean-2

Koko-dantzak 2015, san blasaKoko-dantzak 2015, eskean-3

 Arratsalde partean Eibarko kaleetan izan ginen kokomarru eta koko-dantzariak. Arratsaldeko 19:00etan batu ginen denok eta Paguanekuak eta Elgoibarko Mausitxa txaranga orduan batu zitzaizkigun festara. Koko-konpartsa ederra osatu genuen, eta egarria asetzen laguntzeko lankide berri ederra izan genuen oraingoan; koko-karrua!

Koko-dantzak 2015, Paguanekuak, Kattalin eta Manuela

Soka-dantza ere birritan egin genuen Eibarko kaleetan. Toribio Etxeberria kalean, Klub Deportiboaren aurrean urtero geldialdia egiten dugu, eta aurten ere bertan egin genuen lehen aldiz Kokomarruen soka-dantza kalean. Jende mordoa bildu zen kokomarruon inguruan dantza ikusten eta kalejiraren amaierara arte jarraitu gintuzten askok. San Andres elizako atariak ikusi zituen aurtengo Koko-dantzetako azken jira eta birak.

Koko-dantzak 2015, Soka-dantza

Koko-dantzak 2015, San Andres eliza atarian

Hona hemen Iñaki Zugasti, Felipe Loiola eta Fernando Retolazak egindako argazki sorta zabalago bat:

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Kezka dantza taldea

Kezka dantza taldea

Herrian bertan egiten diren festak, erritoak eta dantza ekitaldiak ditu Eibarko Kezka dantza taldeak bere lehentasun nagusia. 1958an Eibarko Klub Deportiboaren baitan sortutako dantza taldeak inauterietan koko-dantzekin abiatu ohi du urtea, eta Santa Kurutzetan, San Joanetan, San Andresetan eta bere burua akonfesionaltzat duen herriko santoral egutegiko festa guztietan dagokion dantzaz arduratzen dira Kezkako dantzariak.

 Valladolideko Gure Txoko euskal etxeak gonbidatuta Arrateko ezpata-dantza eta trokeo dantzak aurkeztu genituen 2015eko irailaren 26-27ko asteburuan Gaztela Leongo hiriburuan. Euskal Jaia ospatzen zela eta, bertako euskaldunen gonbidapena jaso ostean, 27 pertsonako taldea osatu genuen Kezkako dantza...

Arrateko santutegian ezpata-dantza eskaini ohi du urtero irailaren 8an, tradizioak eguneratu eta antzokia eta plazaren arteko lotura egiteko ahaleginean, Argia dantzari taldeak eszenatokian egindakoaren ordaina plazan errotzeko konspiratuz.

Koko-dantzak 2014: taldeko argazkia

2008an York-en, Ingalaterran, ospatu zen Sword Spectacular, munduko ezpata-dantzen jaialdi handienean euskal ezpata-dantzen ordezkaritza gorpuztu zuen: zahar-itxuran aurkeztutako ezpata-dantza nazioarteko ezpata-dantzen adituei irentsaraziz, ontsa plajiatzeko metodoa aplikatzen denean sorkuntza eta tradizioa txanpon beraren aldeak baitira.

 2015eko maiatzaren 30ean eta 31n ospatu zen Ezpalak jaialdia Eibarren eta Iruñean.  Nafarroako jaialdiaren kronika  orain bi hilabete argitaratuta, Eibarkoa genuen zorretan eta hemen gatoz berarekin. Soka-dantzak izan ditugu ardatz Ezpalak jaialdiaren 10. ekitaldian (Eibarren, 9. Iruñean), eskuz ...

Iruñeko Duguna taldearekin elkarlanean Ezpalak dantza tradizionalaren nazioarteko jaialdia antolatzen du Kezkak, euskaldunok zilborra dugula munduari erakutsiz, eta euskaldunoi munduko zilbor guztiak enbor berera lotuta ditugula iradokiz.

Argazkia: Fernando Retolaza

1990. urtean Elgoibarko Haritz dantzari taldearen eskutik Donostiako Argia taldea ezagutzeko zorteak dantzari buruzko etengabeko ikasketan murgiltzera eraman du Eibarko taldea, inoiz bukatzen ez den ikasketa sorgi-gurpilean jira-biran dantzan aritzeko zorionera kondenatuta.



Kezka Dantza Taldea
Portalea Kultur Etxea
Bista Eder kalea
20600 Eibar
Tfnoa: +34 605 71 14 29
kezka@dantzan.com