Dokumentuaren akzioak
Dantza Coliseoan: Iker Gomez: Sylphides Pi Cia, El bosque del beso
2015eko maiatzaren 1ean, 20:30etan, Eibarko Coliseo Antzokian. Sarrera 7 €
Muxuen metafora inspiraziotzat hartuta El bosque del beso ikuskizuna dakarkigu Iker Gomezek Coliseo antzokira. Elkar muxukatzen duten gorputzek, Marylin Monroek, dantza egiten duten ahoek, eta Besame mucho abestiaren 7 bertsiok elkarlanean osatzen dute umorez bustitako ikuskizun hau.
Eibartarra da Iker Gomez, Juanita Unzuetaren Ballet Eibarresen hasi zen dantzan eta dantza ibilbide profesionala kanpoan burutzen ari da. Orain bost urte Coliseo antzokian izan zen Absurdo lanarekin.
Sylphides Pi Cia proiektuan baitan kokatzen da El bosque del beso ikuskizuna. Ikusle eta sortzaileen arteko harremanak bideratzen ditu Iker Gomez-ek proiektu honen bidez, bai antzokian eta bai internet bidez parte hartzea bideratuz.
El bosque de beso
- Zuzendaritza, koreografia eta bideoa: Iker Gomez.
- Koreografia laguntzailea: Eva Martinez.
- Jantziak: Ines Rodriguez, Funizione.
- Musika: Frederic Chopin, Bigorringo.
- Argiztapena: Fernando A. Rodrigez.
- Argazkia: Borja Suarez Lazaro Galdiano, Miguel Angel Garcia.
- Dantzariak: Eva Martinez, Paula Perez, Baldomero Ruiz, Sofia Valentin, Fernando Careaga y Maria Cano.
Iker Gomez: Sylphides Pi Cia, El bosque del beso.
2015eko maiatzaren 1ean, 20:30etan.
Eibar, Coliseo Antzokia. Sarrera 7 €
Sarrera interneten erosteko hemen
- Informazioa: Iker Gomez / silphydes proiektuaren webgunea
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Kezka dantza taldea
Herrian bertan egiten diren festak, erritoak eta dantza ekitaldiak ditu Eibarko Kezka dantza taldeak bere lehentasun nagusia. 1958an Eibarko Klub Deportiboaren baitan sortutako dantza taldeak inauterietan koko-dantzekin abiatu ohi du urtea, eta Santa Kurutzetan, San Joanetan, San Andresetan eta bere burua akonfesionaltzat duen herriko santoral egutegiko festa guztietan dagokion dantzaz arduratzen dira Kezkako dantzariak.
Arrateko santutegian ezpata-dantza eskaini ohi du urtero irailaren 8an, tradizioak eguneratu eta antzokia eta plazaren arteko lotura egiteko ahaleginean, Argia dantzari taldeak eszenatokian egindakoaren ordaina plazan errotzeko konspiratuz.
2008an York-en, Ingalaterran, ospatu zen Sword Spectacular, munduko ezpata-dantzen jaialdi handienean euskal ezpata-dantzen ordezkaritza gorpuztu zuen: zahar-itxuran aurkeztutako ezpata-dantza nazioarteko ezpata-dantzen adituei irentsaraziz, ontsa plajiatzeko metodoa aplikatzen denean sorkuntza eta tradizioa txanpon beraren aldeak baitira.
Iruñeko Duguna taldearekin elkarlanean Ezpalak dantza tradizionalaren nazioarteko jaialdia antolatzen du Kezkak, euskaldunok zilborra dugula munduari erakutsiz, eta euskaldunoi munduko zilbor guztiak enbor berera lotuta ditugula iradokiz.
1990. urtean Elgoibarko Haritz dantzari taldearen eskutik Donostiako Argia taldea ezagutzeko zorteak dantzari buruzko etengabeko ikasketan murgiltzera eraman du Eibarko taldea, inoiz bukatzen ez den ikasketa sorgi-gurpilean jira-biran dantzan aritzeko zorionera kondenatuta.
Kezka Dantza Taldea
Portalea Kultur Etxea
Bista Eder kalea
20600 Eibar
Tfnoa: +34 605 71 14 29
kezka@dantzan.com
Jasotako azken erantzunak
- Dantzan on Dantzaren Nazioarteko Eguna 2022 Eibarren: gogoeta, kronika eta bideoa
- Xabier Etxabe on Dantzaren Nazioarteko Eguna 2022 Eibarren: gogoeta, kronika eta bideoa
- Kezka dantza taldea on Eibarko Dantzari Eguna 2021 online
- Yolanda Urzelai on Eibarko Dantzari Eguna 2021 online
- Kezka dantza taldea on Eibarko Dantzari Eguna 2021 online
- Yolanda Urzelai on Eibarko Dantzari Eguna 2021 online
- Kezka on Bi sarrera zozketan larunbatean Martin Zalakain ikusteko 2017/12/13
- Juana Goikoetxea on Bi sarrera zozketan larunbatean Martin Zalakain ikusteko 2017/12/13
- oier on Aurresku bat Usartzan 1932an 2017/01/19
- Patxi Montero on Aurresku bat Usartzan 1932an 2017/01/19