Orain arteko ekarpenak
Arraten hasi eta Biarritzen bukatuko dugu kursoko lehen asteburua
2018/09/07
Irailaren 8a Larunbatez dator aurten. Egin ditugu azken entseguak, baita Arraten ere entsegu bustia, eta dena prest 2018ko Arrateko Amaren dantzetarako. Aurtengo gonbidatuek ere probatu dute Arrateko zelaiko berdea, larunbatean akaso marroiago egongo bada ere. Portugaleteko Elai-Alaiko bide dantzar...
Castelmoron sur Lot Kezkako dantzarion zain
2018/07/17
Uda eta opor aroa hastearekin batera Euskal Herriko txoko guztietako dantzariok kanporako bidea hartzen dugu askotan, nazioarteko folklore jaialdiek goxoki ederra jartzen digute aurrean eta ezin ezetzik esan. Kezka Dantza taldekoak Frantzia aldera joango gara aurten, Castelmoron sur Lot herr...
San Joan soka-dantza 2018
2018/07/05
Joan zan San Joan eta joan zen San Joan gauez aurtengo soka-dantza ere.
Laugarrenez sartu ginen elkarri estu helduta eta korrika betean Untzagako plazara, Jainaga eta Narbaizak beraien lanak bukatu ondoren.
Argazkia: Iñaki Zugasti, dantzan.eus CC BY-SA
Erromerian jauzika...
Dantzari Eguna 2018
2018/07/05
Urte guztiko lana erakusteko unea iristen zaie Kezka taldeko dantza eskolako ikasleei San Joan aurreko azken ostiralean. Aurten ekainaren 15a izan da egun hori eta taldeko gaztetxoek ederto erakutsi zituzten bereganatutako abileziak Untzaga plazan.
Hango eta hemengo dantza ezberdinak erakutsi di...
Ezpalak 2018 lurretik zerura
2018/07/05
Ezpalak Jaialdialdiaren XIII. edizioa ospatu dugu aurten Eibarren eta Iruñean. Maiatzeko azken asteburuan giza-dorreek hartu dituzte gure herrietako kale eta plazak eta, berriro ere, nazioarteko tradizizozko dantzak enbor bereko ezpalak direla ikusteko aukera izan dugu.
Aurtengoan dantzari uga...
Santa Kurutz eta gallegoak
2018/06/07
Maiatza eta ekaina lan hilabeteak izaten dira dantzariontzat, Eibarko Euskal Jaia, Ezpalak jaialdia, Eibarko Dantzari Eguna eta San Joan jaietako dantzaldiak gainean izaten ditugu eta urte guztian landutakoa erakusteko desiatzen egoten gara hilabete hasieratik. Maiatzeko lehen egunekin hasten gara ...
...eta kitto! aldizkaria "kezkaz" blai
2018/04/27
Gaur argitaratzen den ...eta kitto! aldizkaria, 1055. zenbakia daramana gure artxiboan ongi gordetzekoa da. Azaletik hasita azken orrialderarte hainbat aldiz ageri da Kezka dantza taldea bertan. Hasteko, azalean bertan, ...eta kitto!-ren sorreraren 25. urteurrena ospatzeko egindako jaialdiko ar...
Orain 60 urte estreinatu zen Kezka dantza taldea
2018/04/17
1958ko apirilaren 13an egin zuen Eibarko Klub Deportiboko dantza taldeak lehen emanaldia, Arraten. Gregorio Santa Cruz izan zuen lehen zuzendaria eta oraindik ez zuen Kezka izenik ere. 60 urte bete dira beraz. Orain 10 urte, 50. urteurrenean Arratera igo eta argazkia eta dantza emanaldia egin genit...
Martin Zalakain hurrengo emanaldiak: Gernika eta Eibar
2018/04/16
Larunbat honetan (Apir. 21, 20:00) Gernikan, Jai Alain ( sarrerak erosteko hemen ) izango gara Martin Zalakain-ekin. Hurrengo emanaldiak Eibarren izango dira, maiatzaren 19an. Eibarko emanaldirako 19:00etarako sarrerak agortuta, bigarren paseko (22:00etan) sarrerak ere erritmo onean saltzen ari...
Hamaika koko-dantza 2018an
2018/04/13
Otsailaren 3an San Blas eguna ospatzen da Eibarren, baina 2018 honetan inauteriak gertu tokatu zaizkio San Blasi eta Koko-dantzak egun horretan bertan egin genituen. Agina eta Mandiola inguruko baserriak bisitatu genituen goizean goizetik hasita eta arratsaldean, aldiz, Eibarko kaleetan barrena ari...
Orain arteko erantzunak
Kezka - Bi sarrera zozketan larunbatean Martin Zalakain ikusteko
2017/12/15
Mila esker parte hartu duzuen guztioi. Zozketa egin dugu jasotako erantzun guztien artean eta Irati Arangureni egokitu zaizkio sarrerak. Berarekin harremanetan jarriko gara sarrerak helarazteko.
Kezka dantza taldea - Gipuzkoako Urrezko Domina emango dio Diputazioak Juan Antonio Urbeltzi
2015/11/17
Zorionak Marian eta Juanan eta Argiako familia osoari. Zorionekoak gu zuekin ikasteko eta dantzatzeko aukera izan dugulako.
Kezka dantza taldea - Nor da kartel honetan ageri den dantzaria?
2015/09/30
Hori da Oier Ibarbia! Bi puxtarri zuretzat!! Ikusten da senidetasunak laguntzen duela edozein posturatan ezagutzen odol berekoa!
Kezka dantza taldea - Ezpalak 2014, Eibarko jaialdia
2014/06/10
Eskerrik asko Patxi. Egia esan nahiko kontu sinplea iruditu zitzaigun guri, eta kezka genuen funtzionatuko ote zuen... Ume (eta heldu...) asko batera dantzan jartzerakoan koordinatzeko [...]
Kezka dantza taldea - Zamaltzaina eta Lajkonika elkartu zirenekoa
2014/04/07
Eskerrikasko zure erantzunagatik Mikel! Zumitzezko zaldikoa Poloniakoa da, Wola Kosnowa herriskakoa. Bertan, Eguberri-Urteberri sasoian eske errondan (Kolędowanie) ateratzen diren taldeetan ageri ohi den zaldikoa da.
kezka - Ezpalak 2012 Kezka: zinta-dantza
2012/12/08
Gurean ez dakigu ziur zenbat izango ginen. 180 bat kalkulatzen dugu, baina egia esan zehatz ez dakigu, ze batzuk kale, hasierako kopurua ere gutxi-gora-beherakoa zen, [...]
kezka - Ezpalak 2012 Kezka: zinta-dantza
2012/12/08
Ba egia esan, ez zitzaigun okurritu egin ere Guiness errekorrena. Egin genuenean batek baino gehiago galdetu zigun, eta gure erantzuna zen munduan milaka zinta-dantza egiten [...]