Orain arteko ekarpenak

25. urteurrena ospatuz

2011/07/08

Dagoeneko jakingo duzuen bezala, Nazioarteko Folklore jaialdiaren 25. edizioa izango da aurtengoa, eta urteurren horren harira zenbait ekitaldi berezi antolatu ditugu, tartean erakusketa bat eta herriko zenbait dendaren apainketa. Gaur ostirala, uztailak 8, Kultur Etxeko erakusketa gelan hogeitabos...

Gehiago irakurri

Jaialdian parte-hartutako guztiak elkartzeko deialdia

2011/06/27

Aurten Elgoibarko Nazioarteko 25. Folklore Jaialdia dela eta pentsatu dugu polita izan daitekeela urte guzti hauetan jaialdian parte hartu dugun dantzari, musikari eta laguntzaileak elkartzea. Uztailaren 22an, ostiralean, jaialdiaren egunean izango da elkartzeko eguna, luntx bat izango dugu merkat...

Gehiago irakurri

Txistularien alardea zapatuan

2011/05/26

Larunbat honetan, hilak 28, Debabarrenako txistularien alardea izango dugu Elgoibarren, ehundaka lagunen partaidetzarekin. Eguerdiko 12:30etan hasiko da emanaldia Plaza Handian, Deba, Eibar, Mutriku, Mendaro, Ermua eta Elgoibarko txistularien eskutik, eta lagun izango dituzte Soraluzeko musika esko...

Gehiago irakurri

Semana das letras galegas

2011/05/10

Azken maiatzetan bezala, aurten ere ospatu dute elgoibarko galiziarrek beren festa. Olagarroa, lakoia, txerri-belarria... dastatzeko aukeraz gain, urtero antolatu ohi da kultur ekintzaren bat ere, tartean izaten delarik Galiziako eta Euskal Herriko folklorearen erakustaldi bat. Azken urteetan b...

Gehiago irakurri

Apur batean soka-dantza, Katalunian

2011/04/06

Iñaki San Martin “ Soarte ” argazkilari elgoibartarraren “Apur batean soka-dantza” erakusketa Festimatge jaialdian ikusgai izango da apirilaren 9tik maiatzaren 1era.   Kataluniako Calella herrian ospatzen da jaialdi hau, eta bertako La Fabrica erakusketa gelan egongo da tarte horretan Soarter...

Gehiago irakurri

Domekan, Axuri-beltza

2010/11/12

Bilboko Arriaga antzokian dantzatzeko aukera izango dugu igande honetan, azaroak 14. Juan Antonio Urbeltzek zuzenduta, Axuri-beltza ikuskizuna eskeiniko dugu Bizkaiko hiriburuan. Donostiako Argia, Eibarko Kezka eta Iruñeako Duguna taldeetako kideekin batera taularatuko gara Haritzeko hainbat dantzar...

Gehiago irakurri

Pausoka pausoka, bagoaz aurrerantza

2010/10/07

Euskal Herriko ezpata-dantzarik gazteena izango da gurea, baina aurreraka goaz pausoka-pausoka. Domekan, urriaren 3an, eskeini genuen bigarrenez Errosarioko Amaren ezpata-dantza, eta iaz baino jende gehixeago hurbildu zitzaigun, Lezon ospatu ziren Kilometroen konpetentzia nabaritu arren. Eguraldi al...

Gehiago irakurri 1

Errosarioko Amaren ezpata-dantza, badator bigarrena ere

2010/09/27

Iaz hasi ginen pausoka, eta ibilian-ibilian bidea egiten dihardugu; XVI. Mendean abiatu, ondoren desagertu eta aurreko urtean berreskuratutako tradizioarekin aurrerantz darraigu. Datorren domekan, urriaren 3an, bigarren urtez eskeiniko dugu Elgoibarren Errosarioko Amaren ezpata-dantza.  Lehen urtek...

Gehiago irakurri

Beasaindik Lastur eta Aiastiara

2010/09/17

Joan den astean Beasainen izan baginen dantzan, datorren bi zapatuetan emanaldi bana emango dugu Lastur eta San Migelen, azken urteotako bi plaza fideleetan. Lehenengo zita larunbat honetan izango da, arratsaldeko 6etan Lasturko frontoian. Badira urte batzuk Haritz dantza taldeko kideok berta...

Gehiago irakurri

Iraila dantzaz blai

2010/09/10

Emanaldiz betea dator iraila Haritz euskal dantzari taldeko kideontzat, asteburu honetan hasita hurrengo lauetan izango baitugu non dantzatua. Irailaren 11n Beasainen izango gara, 18an Lasturren, ondorengo zapatuan San Migelen eta, amaitzeko, urriaren 3an Errosarioko amaren ezpata dantza eskeiniko ...

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

HARITZ EDT - Jesus Irizar "Txutxin", Oñatiko dantza-maisua hil da

2024/05/03

Doluminak Oñatiko dantzari guztiei, dantzari-komunitate guztiari eta, nola ez, Txutxinen sendiari. Utzitako hutsunea handia izango bada ere, jarrai dezazue urte askoz berak erakutsitako guztia Euskal [...]

Haritz EDT - Marian Arregi hil da, musika dantzan jarri duen dantzari musikaria

2018/03/06

Doluminak familia guztiari eta eskerrik asko Marian herri honi egindako ikaragarrizko ekarpenagatik. Zure doinuetara jarraituko dugu dantzan...

Haritz EDT - Gipuzkoako Urrezko Domina emango dio Diputazioak Juan Antonio Urbeltzi

2015/11/18

Zorionak Marian eta Juanan! Eta eskerrik asko zuekin ikasi dugun guztiagatik! Merezitako saria benetan!