Domekan, Axuri-beltza
Bilboko Arriaga antzokian dantzatzeko aukera izango dugu igande honetan, azaroak 14. Juan Antonio Urbeltzek zuzenduta, Axuri-beltza ikuskizuna eskeiniko dugu Bizkaiko hiriburuan. Donostiako Argia, Eibarko Kezka eta Iruñeako Duguna taldeetako kideekin batera taularatuko gara Haritzeko hainbat dantzari ere.

Iazko abenduan Donostian estreinaldia burutu eta gero, 40 urte betetzen baitziren Juan Antonio Urbeltz eta Marian Arregik Jaurrietako nesken dantza edo Axuri-beltza berreskuratu zutenetik, bigarrenez izango da ikusgai . Azken 40 urteetako ibilbidearen erakusgarri diren hainbat dantzak osatuko dute emanaldia: Irradaka, Almute-dantza, Lapurdi eta Behe Nafarroako inauteriak, Habanera, eta baita izena eman dion Axuri-beltza ere.
Arratsaldeko 19:00etan
Bilboko Arriaga antzokian

Axuri-beltza
2010eko Azaroak 14, igandea,Arratsaldeko 19:00etan
Bilboko Arriaga antzokian