Beasaindik Lastur eta Aiastiara
Joan den astean Beasainen izan baginen dantzan, datorren bi zapatuetan emanaldi bana emango dugu Lastur eta San Migelen, azken urteotako bi plaza fideleetan.
Lehenengo zita larunbat honetan izango da, arratsaldeko 6etan Lasturko frontoian. Badira urte batzuk Haritz dantza taldeko kideok bertako jaietan parte hartzen dugula, dela geuk bakarrik edo dela Debako Gure Kai eta Eibarko Kezka taldeen konpainian. Aurten ere eibartarrekin batera Euskal Herriko hainbat dantza eskeiniko ditugu: Lesakako dantzak, Jaurrietako nesken-dantza, Iribasko ingurutxoa, dantzari-dantza…Bestalde, irailaren 25ean, larunbata, Elgoibarko Aiastia auzoan izango gara, San Migel jaien baitan gure ekitaldiarekin. Urteroko zita da hau ere, eta aurten ere ez dugu hutsik egingo; gaueko 22:30etan hasiko da dantza-saioa. Gogoan izango dugu noski duela urte eta erdi utzi gintuen Borja Uzuriaga auzoko dantzaria.
Azkenik, ezin aipatu
gabe utzi aurreko larunbatean Beasaina egindako buelta. Beste hainbat herritako
ezpata-dantzariekin batera han izan ginen Elgoibarko Errosarioko Amaren
kofradiakook ere, eta oso gustura itzuli ginen bertatik. Ikuskizun ederra
eskaini zuten Igartzako dantzariek, eta inguru monumental bikainaren eta
eguraldiaren laguntzaz eguerdi aparta osatu zen. Eskertzekoak baita bazkaria
eta talde bakoitzari emandako Igartzako dantzarien domina ere. Dena horren
txukun antolatzen norbaitek egingo zuen lan, eta beraz, beraientzat gure esker
eta zorionak!
