Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Haritz EDT Jaialdian parte-hartutako guztiak elkartzeko deialdia

Dokumentuaren akzioak

Jaialdian parte-hartutako guztiak elkartzeko deialdia

2011/06/27 11:49
Aurten Elgoibarko Nazioarteko 25. Folklore Jaialdia dela eta pentsatu dugu polita izan daitekeela urte guzti hauetan jaialdian parte hartu dugun dantzari, musikari eta laguntzaileak elkartzea.

Uztailaren 22an, ostiralean, jaialdiaren egunean izango da elkartzeko eguna, luntx bat izango dugu merkatu plazan eta ondoren denok batera joango gara jaialdia ikustera. Hauxe da proposatzen dugun programa:

  • 18:00etatik aurrera Olaizaga kiroldegian elkartzen joan gaitezke. Bertan izango dira aurten parte hartuko duten taldeak soinu eta eszenatoki probak egiten.
  • 19:00ak aldera plazara jaitsiko gara. Kanpoko taldeei ongi-etorria egiten zaie Udaletxean, eta nahi bada ekitaldia ikusi, eta bestela, plazan bertan itxaron dezakegu eta iristen doan jendea (denok ez baikara 18.00etarako iristeko moduan izango) agurtzen joan.
  • 20:00etan Merkatu plazara joan, eta azken solairuan, dantzako lokaletan, luntxa izango dugu.
  • 22.00etan Kiroldegira igo eta jaialdia ikusiko dugu (22.30ean hasten da).
Komeni zaigu jakitea zenbat lagun izango garen (luntxa enkargatzeko), eta beraz, eskatzen dizuegu ondoko helbidean sartu eta zuen izen-abizenak sartu eta etorriko zaretela konfirmatzen laukitxoan klik egitea.
Gogoratu:
Elgoibarko 25. Nazioarteko Folklore Jaialdia
25 urteotan parte hartutakoon bilkura
Data: uztailak 22, ostirala.
  • 18:00etan Kiroldegian
  • 19:00etan Plaza handian
  • 20:00etan Merkatu plazan
  • 22:30ean Jaialdia Olaizaga kiroldegian
Hemen duzue gonbidapen-deialdia pdf formatuan:
Eta bidali mezu hau jaialdian parte hartu izan duten zure lagun guztiei!

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Haritz EDT

Haritz EDT

Elgoibarko dantza taldea.

Haritz Euskal Dantzari Taldea

Posta Kutxa: 183

20870 Elgoibar

Tfnoa: +34 686 63 31 78

haritz@dantzan.com

 

Twitter: @haritzedt