Txistularien alardea zapatuan

2011/05/26

Larunbat honetan, hilak 28, Debabarrenako txistularien alardea izango dugu Elgoibarren, ehundaka lagunen partaidetzarekin. Eguerdiko 12:30etan hasiko da emanaldia Plaza Handian, Deba, Eibar, Mutriku, Mendaro, Ermua eta Elgoibarko txistularien eskutik, eta lagun izango dituzte Soraluzeko musika eskolako eta Ezoziko Ama abesbatzak, Elgoibarko parrokiko eta Inazio Bereziartua musika eskolako abesbatzak, Inazio bereziartua musika eskolako dantzariak eta metal boskoteak.

Eta noski, baita Haritz euskal dantzari taldeko kideok ere, ezin genuen huts egin beti ondoan ditugun txistularien egun handira. Euskal musikaren gorespena eta fandango eta arin arina dantzatuz jarriko dugu gure aletxoa.