25. urteurrena ospatuz
Dagoeneko jakingo duzuen bezala, Nazioarteko Folklore jaialdiaren 25. edizioa izango da aurtengoa, eta urteurren horren harira zenbait ekitaldi berezi antolatu ditugu, tartean erakusketa bat eta herriko zenbait dendaren apainketa.
Gaur ostirala, uztailak 8, Kultur Etxeko erakusketa gelan hogeitabost urteotako ibilbidea biltzen duen erakusketa inauguratu dugu. Argazki, arropa, tresna eta atzerriko taldeen opariekin orain arte egindakoa baloratu eta memoria freskatzeko aukera polita izango da uztailaren 22ra arte, astelehenetatik larunbatetara arratsaldero. Gonbidatuta zaudete guztiok, eta baita gaur arratsaldeko 7etan ospatuko dugun inaugurazio ekitaldira eta ondorengo luntxera ere.

Bestalde, herria girotzen joateko asmoz, Txankakua merkatari elkarteko dendetako eskaparateak atontzen dihardugu, folklore jaialdia gogoraraziko duten motiboak ipiniz.