Orain arteko ekarpenak
Santa Ageda
2005/12/28
Badakit goizegi dela (ongi pentsatuta ez), baina beste batzuetan bezala "zezenak" harrapa ez gaitzan, Santa Agedari buruzko mezua jartzea bururatu zait. Ez dakit zuek, baina ni nazkatuta nago urtero abesten ditugun kantekin, ez baitute deus ikustekorik Santa Agedarekin (batzuk bai, noski...
Baserritar jantziak
2005/12/23
Olentzerorako erabiltzen ditugun arropak ikusita ("secci��n femenina" ematen dugu, denok igual-igual jantzita, batez ere mutilak), hona hemen argazki itxurako eredu batzuk, zuen modelitoak aldatzen joateko (Lokalean argazki aaaaaaaasko daude, interesa duenarendako). Talde argazkiak: ...
Olentzero
2005/12/21
Egun gutxi falta dira Olentzero ospa dezagun berriz. Mendillorrira joanen gara, Iruñeko Olentzerora edo gure auzokora,... baina jakinen al dugu benetan zer ari garen ospatzen? Hemen ohartxo batzuk Olentzeroren inguruan: -Olentzero zer den galdetzen badigute gutako %99k erantzunen du ...
Maskarada
2005/12/12
Urdi��arbek emango ditu 2006ko maskaradak Urdi��arbe-ko herriak emango ditu maskaradak aurten Zuberoan. Zehaztu da 2006 urtean zehar Urdinarbeko herriak eskainiko dituen maskaraden egutegia eta 2006ko urtarrilaren 8an izango da lehen agerraldia Urdi��arben bertan....
Baserritrash
2005/11/30
Olentzero gain-gainean dugu. Herri honen ohiturak ahalik eta modu duinean mantentzeko dugun erantzunkizunari erreparatuz, Eibarko lagun batek idatzitakoa ekarri nahiko nuke gurera. Hementxe Azkenaldian jantzi ezberdin eta landuagoak plazaratzeko ohitura osasungarria hedatzen ar...
Bestondoa
2005/11/30
Eguraldiak atzoko eguna izorratu zigun neurri batean. Prozesiorik ez zen izan (San Zernin-en irudiak ez zuen kaleko freskura pairatu behar izan) eta udaletxetik San Saturnino elizara dauden 75 metroak baino ez genituen egin. Gerorako prestaturik genuen dantza saioa ere bertan behera utzi behar iza...
San Saturninoko aldizkaria
2005/11/08
Jakinen duzuen bezala, (eta ez badakizue, horretarako da mezu hau) San Saturnino egunez ospatzen dugu taldearen urteurrena -1949ko azaroaren 29 hotz batean eman zituen lehen dantza pausoak-. Urtero (ia urtero) aldizkari moduko zeozer karrikaratzen dugu egun horretarako, azken 365 eg...
Oinez
2005/11/07
Berandu bada ere blogean bagoaz gauzatxoak pilatzen. Oskiak Nafarroa Oinezeko argazki hau bidali dit "Dugunako nesken kategoria" (sic) ikus dezan jende guztiak. Hortxe ezker-eskuin, goitik hasita: Oskia, Amaia, Leonor (ah ze putada egin dioten Zarzuelan), Maider, Maitane,-eta behean- Ainar...
Ezkaba mendiko igoera
2005/10/23
Urtero bezala, Anaitasuna Kirol Elkarteak antolatzen duen Ezkaba mendiko igoeran parte hartu dugu. Mendi puntaraino ez gara igo, baina gure txistulariek martxa ireki dute goizean goizik. Ondoren, menditik bueltan, dantza taldeko txikienek dantza saioa eskaini diete gaurko mendi...
San Fermin txiki
2005/10/18
Ia hilabete pasa da, baina orain egiten ditugun saioetako argazkiak publikatzeko gune berri hau dugunez, San Fermin Txikitan ateratakoetako batzuk jarriko ditugu hemen. Eguna lainotsu esnatu zen, baina dantza egiteko garaian ateratako eguzkiak Dugunako dantzariek egindako lana edertu zuen. ...
Orain arteko erantzunak
Duguna dantza taldea - Nik ere babesten dut dantzan.com
2013/03/05
Ongi dago instituzioei kultur jarduerak babes ditzaten exijitzea, besteak beste, haien eginkizuna ere badelako, baina dantzazaleok ere badugu gure erantzunkizuna dantzan.com bezalako zerbitzu izugarri baliotsu [...]
Duguna dantza taldea - Ni ere dantzan.com bizi naiz
2012/10/16
Dugunan ere dantzan bizi gara, eta zuek?
Anonimoak - dantzan.com itxi beharrean gaude
2011/12/31
Iruñeko txoko hontatik asko zor diogu dantzan.com-i. Aitzinera begira, nahi eta behar duzuen edozertan laguntzeko gogoz!