Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Duguna - Iruñeko dantzariak Ezkaba mendiko igoera

Dokumentuaren akzioak

Ezkaba mendiko igoera

2005/10/23 15:28

Urtero bezala, Anaitasuna Kirol Elkarteak antolatzen duen Ezkaba mendiko igoeran parte hartu dugu. Mendi puntaraino ez gara igo, baina gure txistulariek martxa ireki dute goizean goizik. Ondoren, menditik bueltan, dantza taldeko txikienek dantza saioa eskaini diete gaurko mendi goiz luze honetan parte hartu duten guztiei.

Hauexek dira eskainitako dantzak: Matelota, Gorulari, Lesakako bordoi-dantza, Jaurrieta eta Iribasko ingurutxoa. Duela gutxi hasi dira berriz entsaiotan eta gaur erakutsitakoaren arabera, udan ez zaie dantzan ahaztu. Fanfarrearen laguntza izan dute gaur. Ez dute arropaz aldatu nahi izan ( alfer halakoak!) Hona hemen argazkitxo batzuk:

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.