San Saturninoko aldizkaria
Jakinen duzuen bezala, (eta ez badakizue, horretarako da mezu hau)
San Saturnino egunez ospatzen dugu taldearen urteurrena -1949ko azaroaren 29 hotz batean eman zituen lehen dantza pausoak-. Urtero (ia urtero) aldizkari moduko zeozer karrikaratzen dugu egun horretarako, azken 365 egunek utzi dutena gogoratzeko. Oraindik aukera duzue zuen testuak Joseba Moralesi igortzeko (azaroaren 25a baino lehen). Azkar ibili eta burua erabili!!!!