Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Duguna - Iruñeko dantzariak Olentzero

Dokumentuaren akzioak

Olentzero

2005/12/21 17:13

Egun gutxi falta dira Olentzero ospa dezagun berriz. Mendillorrira joanen gara, Iruñeko Olentzerora edo gure auzokora,... baina jakinen al dugu benetan zer ari garen ospatzen?

Hemen ohartxo batzuk Olentzeroren inguruan:

-Olentzero zer den galdetzen badigute gutako %99k erantzunen du gabon gauen opariak ekartzen dizkigun ikazkin maitagarria dela. Baina hori Olentzeroren tradizioaren oso ikuspegi mugatua da.

Olentzero pertsonai hori eta gehiago da.

Garai bat

Kristautasuna gure artean ezarri baino lehenago, dagoeneko euskal gizarteak ospatzen zuen Olentzero. Neguko solstizioaren inguruko ospakizuna zen, hain zuzen. Neguko solstizioa abenduaren 21ean izaten da. Egun hori da urteko egunik motzena eta gaurik luzeena. Hortik aurrera eguna luzatzen doa: argi gehiago, naturaren iratzartzea, iluntasunaren amaiera,... hau da gauza onak. Gauza onen aroa dugu Olentzaroa (Onen-aroa).

Oles aroa?

Beste batzuk diote Oles-aroa dela Olentzeroaren etimologia zuzena. Oles egiteko garaia, beraz. Uste dugu zuzenagoa dela aurreko hipotesia, baina ezin uka daiteke kantuak eta kuestazioek (puska biltzeek) garrantzi handia dutela garai honetan. Inauterian ere egiten dira horrelakoak, izan ere estuki loturik daude Olentzero eta inauteriak (inauteritan mintzatuko gara honen inguruan). Kontua da herri askotan ibiltzen direla gazteak etxez etxe, kantuen truke, puska-biltzan... Herri zenbaitetan panpin bat zeramaten (gaurko Olentzeroren gisan) eta berarendako eskatzen zutela esaten zioten etxeko jabeari.
Honek zerikusirik izan dezake inauterietan zenbait herritan egiten den Otsobilko-rekin. Otsoaren erasoez gordetzeko berarendako eskatzen omen zuten puska-biltza horietan (ustezko otsoa behin agertuta, benetazkoa ez litzake agertuko). Olentzeroren kasuan antzeko zerbait gerta daiteke. Baina Olentzerok eraso egiten al du?

Olentzero(ak)

Ez baitago Olentzero bakarra. Gaur egun ikazkin maitagarri gisa ezagutzen dugu, baina herri batzuetan ez zen horren maitagarria. Zenbaitetan tximiniatik jaisten zen pertsonai gaizto moduan irudikatu izan dute, gaizki portatzen ziren haurrei lepoa mozten zien pertsonaia gaizto gisa. Beste leku batzuetan Olentzero enborra zen. Solstizio garaian sutegian erretzen zen eta errautsak izpiritu txarrak uxatzeko erabiltzen ziren.

Europa osoan zehar badira antzeko kasuak. Behin baino gehiagotan esan dugu ez garela martzianoak. Europa osoko folklorearen barnean gaude, eta baditugu beste lurralde batzuekin antzekotasunik. Grezian Kallikantzaroi (Kalikantzaro, Kallikantzari, Καλλικάντζαρος...) izeneko pertsonaiak dituzte, Olentzeroren gisakoak, eta izpiritu gaiztoak dira. Katalunian ere enborren inguruko tradizioak dituzte... Guztiak daude suarekin era egurrarekin harremanduak.

Iruñeko Olentzero

Iruñeko Olentzero 1955. urtean hastekoa zen, baina garai hartako erakundeek galeratzea erabaki zuten (gauza batzuetan ez da alde handirik, 50 urte pasa diren arren). 1956. urtean atera zen lehenengoz, Lesakako Olentzeroan oinarrituta. Azken 30 urte hauetan hazkunde handia izan du ohitura honek, lehenago, gezurra dirudien arren, Euskal Herrian ez baitzen ezaguna gure ikazkin maitagarri hau. 


Dokumentuaren akzioak

Johannes Leizarraga
2006/06/02 00:34

NI OLENTZARO NAUZUE >
Anaiarrebok! Nebahizpok! Ni Olentzaro nauzue. Ni Euskal Herri orotako Olentzaro. Ni Olentzaro nauzue: atzoko, egungo eta biharko ophariak dakharzkitzuena. >
Atzo sua nerautzuen ekharri, Ortziri ebatsiriko eta nik neuk garesti ordainduriko su biziemaile gori' behin ere iraungi behar ez duzuena. >
Egun orhoitzapenaren giltza derautzuet eskaini nahi ukhan, har dezazuentzat, othoi. Hilterat ait zenezate ez utz su bethierekoa, jakintza eta argia ait zenitzate ez itzal ez ilhunt. >
Eta opha derautzuet biharko, zuen biharko ongi izaite eta hobeki bizi izaite dohatsu eta zorionezkoa. >
Neure gibel behin eta berriz jan izanikoa, neure katea ezin askatuzkoak ez ditzazuela ahantz, urthean barnako zuen joan-jinetan. >
Ikhus, ikhas eta ondo entzun. Zer-ere nahi ukhan bait dezazue, hura guzia lorthuko duzue. Non-eta egon bait zaitezte, han ni nauzue zain eta aiduru. >
Neuk ardanoa asmatu nuen. Egia duzue, bai! Ardano gorri bizi-phiztaile; bainan albait zintezte ez mozkor eta ez hordi. >
Olhak eta ikhatza ere, burdina lant zenezatentzat, neuk irakhatsirik, jakintza aski emanik, Ortziri ebatsiriko su goririk, zuei nerauzkitzuen emanik, zeuek jakin gaberik. Tirikitauki tauki, hauspoak eman hatsa ez dezazuela gal, ez dezazuela alpherrik gal. Ikhas eta irakhats! Ez dezazuela alpherrik gal, zer-ere bait dezazue, zer-ere bait zenezate ardiets eta irabaz. >
Nebahizpok! Anaiarrebok! Ni Olentzaro nauzue. Ni Euskal Herri orotako Olentzaro. Ni Olentzaro nauzue: atzoko, egungo eta biharko ophariak dakharzkitzuena. >
Orai hemen nauzue, etxeko sutondoko enbor, subil egur eginikoa, zuzi phiztu iratzarria, urthe osoko bero emaile, eta gorri, begi gorri, zuen ama ere ba den gizon antzoko, zuek zeuok egin izanikoa, zuen zeuon baithan etxola jakintzazkoetan amestu gizaki on, on, on nehor ez bezalakorik; giza-gogoak bait ninduen ni eratu eta eredutu, zuek zintzatedantzat jagon, zaint eta aska, arren-eta bozkarioz gainezka jan zintzatedan. >
Gabon gauean ezpada Gabon zaharrean, erre nazazue bizitza eman diezadazuentzat, bizitza eman diezazuedantzat, zeren erreaz geroztik bizi bait naiz zuetan, zuek guziotan, nola zuek bizi bait zarete, zuek guziok, ni baithan. >
Ez ditzazuela haurrak utz ene itzaltzera, suaren phiztera enseia zaitezte bada, heiek ere ditzaten beren ondorengoak suaren phiztean, jakintza hedatzean, irakhats eta gida bide zuzen arthez makhur gabean. >
Lekeitioko uharte San Nikolaosera heldu nintzen aspaldi handixko dela: handik sarthurik eta, mendi aldera joana, har�� non aurkhitu bait nituen deus guti zekitenak; itsas ondoko herriak bihotzean ditut eta, maithe ditut bihotzetikan; mendikoek, ordea, ba ziruditen zeharo basa nola egiatan bait dira, basokoak oro, baskoak, al'egia. >
Aldi hartan ez Lekeitio ez eta San Nikolaos izenak ez ziren hoik ez eta ere bertze guziak, sua eta euskara ere neuk nerauzkitzuen ekharri eta eman. >
Olentzaro nauzue, Euskal Herri orotakoa, zuen bihotzean sua landatzera ethorria, gogoaren phiztea dut hagitz gogokoa, Ortziri laphurturiko su' zuei dohain emana. >
Nirekin jaio zineten, jaio mundu huntara, nola mintzoa hala gogoa zuotan nituen landatu, sort litezen geroztikan nitaz ongi erranak: Olentzaro gurea goraipha lezatenak, su gurea nehoiz ere itzal ez lezatenak, haizkoraz mozturiko enbor, subil, adar, suge itxurakoa, suaz bethe ledin, ez ledintzat deusezta, euskaldunak euskaldun irauteko duin-duinak zarete eta. >
Mendiak berak baino lehenxeago sorthurik, ni nauzue Olentzaro urthe oro ethorririk. >
Ni Olentzaro nauzue: atzoko, egungo eta biharko ophariak dakharzkitzuena. >
Itsasoa bera baino lehenxeago sorthurik, ni nauzue Olentzaro zuen gana ethorririk. >
Ortziren seme, Gaiaren alhaba, bi-biak nauzue ni, urthe oroz berriztatzen nauzuena zuen bihotz maiz epheletan, noiz-eta ez bait da izaiten bihotz izozturikoetan, ezen mintzoa bera galtzera ez othe duzue utzi, ala? >
Euskal Herria zaintzea zitzaitan egokitu, noiz-eta herriak Ortzik bait zituen banatu. >
Olentzaro nauzue, ez zaitezte lotsaz eta ahalkez jar, ez eta lokhar, etsaiak bait ditu begiak atzar, zuen aurkha noiz jazar. >
Zuen su eta garra diraueno, euskaldunon suharra duzueno, bertzelaka ez zaitezteno, zuekin eduk nazazueno, haizkoraren eta sugearen jaube zareteno, noizean daino nahi ukhan bait dezazue eta orduan daino: bizi izanen zarete, iraunen duzue, izanen zarete. Bainan... nehoiz alda ba zintezte, zaretena izaiteari utz ba zeniezote: dohakabe zuek, dohakabe zuen ondorengoak, dohakabe zuek, dohakabe zuen ondorengoak. Ait zinete behin ere jaio ez izan, ait zinete behin ere euskaldundu ez izan. Opharirik ez bait da izanen, ez eta hitz goxorik, egikhortasun ankherrenean gainti zinatekete abiaturik. >
Olentzaro nauzue... ez bertzerik... zeuen athean joka oles oles dabiltzuena. >
Ardano gorri, ogi, othoi, ez dietzadazuela ukha, bainan aitzitik egizkidazue eskaini zilharrezko edalontzi eta azpiletan. >
Zenbat egun urthe bethek bait ditu bere baithan, hainbat begi eta bat gehiago ditut ez dakhuskizuenak, ethorkizunaren ikhusteko begi zolhi edderrak, joankizunean zoaztela jakin arazi nahian nabila, argi��o bat dakhartzuet zuzi phiztu hunetan, argitzeko bide oro zuzen zaramaztenikan, ilhunbetik jakintzazko argi bethierekora. >
Zathozte, neska-muthilok, zathozte etxerat, etxe huntan sutondoan bildurikan gaude eta. Hathor, hathor muthil etxerat; hathor, hathor neska etxerat: Ophariez gainezka, intxaur, gaztaina, sagar eta urrez, otzara bethe ophari, otzara bethe lilura derautzuet ekharriko. >
Zathozte, bada, etxe gurerat, non-eta aitatxik zer dioen duzuen entzunen; >
Olentzarok argia derauku ekharten, Borthutik jaitsirikan suak ditu phizten, Ortziri ebatsirik lasterka dathorku, bere laur zaldiez gurdian khe ta su. >
Horr��, horr�� gure Olentzaro, zuzia dakharrela gurartera dathor. Ardano eta ogi diogu emanen, haren zuzia hartuz, enborra phizturen. >
Herri talde guztia, bildu gara hemen, sua dakharrenari agurra egiten. Urthe oro bezala, Ortziren pottokez, bere gurdian dathor, betheta ophariez. >
Ni Olentzaro nauzue. Ni Euskal Herri orotako Olentzaro. Ni Olentzaro nauzue: atzoko, egungo eta biharko ophariak dakharzkitzuena. >
Ni Olentzaro nauzue: hogei ta hamar mila urthez lothurik, harkaitzean estekaturik izan nintzen, katea borthitzez, ezin askatuzkoez; arranoak zerautan gibela jaten ohi, behin eta berriz, Kaukasoko mendi hartan Elbrus deritzonean, non Ortzik bait ninduen lothu, zeren basokoei bait nerauen irakhatsi jakintzetan gauza oro. >
Untzi itsasokoak neuk asmatu nituen, idiak uztartzen ere neuk asmatu nuen, hala hegaztinen hegaldiek zer duten adiarazten, nola lur pean diren zirrhaida, burdina, zilharra eta urrhea nola ardiets neuk asmatu nituen. >
Gizakia maithatzenegi nuelakotz, sua eman neraukolakotz, buztinaz gizakia bera egin nuelakotz, ni neu jainko ttipiaur lothurik, estekaturik izan nintzen: Ortzik ninduen zigortu, azkenik bainan askatu, zuetara nintzen heldu, baskoetarik anhitz euskaldundu, Kaukasoko mendikateatik, katea mendikotik, mendeetako kateatik, Borthuetara, Pyr��naioetara, suzko mendietara. >
Agur anaiarrebok! Agur nebahizpok! Sarri nauzue zuekin, ez bait zaituztet ahantzi. Agur ene guztiok! Agur enetxook! >
Josu Lavin >josulavin@hotmail.com
*********************

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Duguna - Iruñeko dantzariak

Duguna - Iruñeko dantzariak

Iruñeko udalak 1949. urtean sortu zuen gure taldea, hiriko antzinako dantza usantzak gogoan, euskaldunon hiri buruzagiko zeremonialetan dantzan aritzeko. Sanson Galante eta Joanes Larraintzarkoaren oinordeko sentitzen dugu gure burua.

 

Duguna - Iruñeko dantzariak

Maiatzaren 2a karrika, 9 behea

31001 - Iruñea

Tfnoa: +34 657 33 29 44
duguna@duguna.eus