Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Duguna - Iruñeko dantzariak Sorogaingo soroan azken dantza?

Dokumentuaren akzioak

Sorogaingo soroan azken dantza?

Oraindik ere iltzatuta dugu gogoan 2019an Sorogaineko festetan dantzatu genuenekoa; parajearen ederragatik, antolakuntzako lagunen tratu on eta goxotasunarengatik, Aldudeko eta Erroibar/Aezkoako gazteek antolatua izatearen berezitasunagatik, festaren txikitasun baina berotasunagatik, Iruñera bueltan gurutzatu trabesatu genituen Cydalima perspectalis —ezpela jaten duten— sits hodeiengatik... Gerora ere bertan dantzatzeko beste gonbidapen batzuk ere izan ditugu, baina Sanfermin Aldapakoaren asteburuarekin bat egin izan dutenez, ezin bertaratu!

Horregatik, aurten berriz festak egitera zihoazela jakin dugunean, gure burua eskaini dugu kasik! Gero, pena pixka bat hartu dugu jakitean, Ahadipeko gazteek hausnarketarako baliatu nahi dituztela bestak, erabakitzeko antolatzen jarraituko ote dituzten ala ez. Hartara, agian azken aldiz, Sorogainen dantzatzeko prestatu gara irailaren 30ean. Bertan egon ginen azken aldian bezala, trokeo-dantzak prestatu ditugu hango ikusleen eskariz eta pentsatuz, agian, jakin gabe, han dantzatzeko sortu genituela. 

Gure gaitero titularrek beste konpromezu batzuk baitituzte, Ezpelurreko lagunek jarri digute dantzarako doinua. Ainara Ranerak, bobo errolean, gidatu du taldea ondoko dantzetan: Xenpelarrena eta Betroiarena makil-txikietan, makil-handien dantza, brokel-dantza, arku-dantza eta zinta-dantza. 

2023-09-30_Sorogain-01

2023-09-30_Sorogain-02

Bueltako bidaian, aurten sits hodeirik ez baina bai Sorogaingo soroan azken dantza eman ote dugun bihozminaren zantzua.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.