Dokumentuaren akzioak
Soka-dantza Iruñeko Batasunaren Pribilegioa oroitzeko
Heldu den irailaren 8an Batasunaren Pribilejioaren 593. urteurrena ospatuko dugu Iruñean. Dokumento horren bitartez Karlos III erregeak Iruñeko 3 burgu zaharrak (Nabarreria, San Zernin eta San Nikolas) elkartu zituen 1423. urtean, gaur egungo hiri bakarra sortuz.
Iruñeko dantzariok parte hartzen dugun zeremonialetako bat da hau. Iaz, eta baita aurten ere, Iruñeko udalak egun honetarako antolatzen duen egitaraua indartu nahi izan du.
Duela zenbait hilabete Juan Antonio Urbeltz eta Joseba Asiron alkatea eta udaleko protokolo arduradunekin bildu eta gure hirian txerta genitzakeen zenbait dantza protokolori buruz mintzatu ginen. Bertan aipatu genuen Batasunaren Pribilegioaren paperetan agertzen den zaldiko xirolarru jotzailea - Argia dantzari taldearen ikur ere badena- bersortzeko aukera eta Iruñeko burguen elkarketa ospatzeko soka-dantza bat baino dantza-molde egokiagorik ez zela. Osagai horiekin dantza protokolo bat osatzekotan geratu ginen. Lana abiatu genuen beraz.
Soka luze baten azken fruitua
2004. urtean egin zion Iruñeko erraldoien eta kilikien konpartsak lehenengo keinua Batasunaren Pribilejioko zaldikoari. Orduko hartan xirolarrua espres egin eta bere doinura konpartsako zaldikoek egin zuten dantza. Ekimenak ez zuen jarraikortasunik izan.
Bestetik, 2012. urtean hasi ginen soka-dantzaren moldeari buruz saiakera batzuk egiten. Bere indar sinbolikoaz oharturik, Iruñeko jai egutegirako propio moldatutako soka-dantza nahi genuen. Argiaren Aunitz urtez ikuskizunean dantzatutako soka-dantza oinarri hartu eta horren ondorio izan ziren San Blas eguneko eta San Juan bezperako soka-dantzak. Baina soka-dantzarekin jolasean eta saiakeretan jarraitu dugu harrez geroztik. Honakoan, San Fermin Aldapakoaren ezpata-dantzan erabiltzen ditugun zenbait osagai erantsi dizkiogu soka-dantzari, gure dantzen arteko koherentzia helburu. Aipatutako prozesuaren beste fruitu bat erakutsiko dugu, beraz, heldu den irailaren 8an udaleko plazan. Xirolarrudun zaldikoa eta gure txistulariak musikan eta gu dantzan.
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Duguna - Iruñeko dantzariak
Iruñeko udalak 1949. urtean sortu zuen gure taldea, hiriko antzinako dantza usantzak gogoan, euskaldunon hiri buruzagiko zeremonialetan dantzan aritzeko. Sanson Galante eta Joanes Larraintzarkoaren oinordeko sentitzen dugu gure burua.
Duguna - Iruñeko dantzariak
Maiatzaren 2a karrika, 9 behea
31001 - Iruñea
Tfnoa: +34 657 33 29 44
duguna@duguna.eus
Jasotako azken erantzunak
- Aurtzaka dantza taldea on Auzo bat dantzarako: Igartzako egunean aritu gara ezpata-dantzari
- Kezka dantza taldea on Aurtengo San Juan bezperako soka-dantza, Kezkari esker onez
- Aritz Ibañez Lusarreta on Odol berria San Blaseko soka-dantzan
- Oier Araolaza on Odol berria San Blaseko soka-dantzan
- Kezka dantza taldea on Aspaldiko partez, Maulen!
- Aritz Ibañez Lusarreta on Sagrario Aranburu Olasagarre zendu da
- Dantzan on Sagrario Aranburu Olasagarre zendu da
- Aritz Ibañez Lusarreta on Angel Etxaniz "Veneno" zendu da.
- Kezka dantza taldea on Angel Etxaniz "Veneno" zendu da.
- Patxi Montero on Eta trokeo dantzak plazaratu genituen! 2017/09/05