Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Duguna - Iruñeko dantzariak Miarritzeko San Martinen ezpata-dantza 2014: Ezpata esku batean ta gure geroa bestean

Dokumentuaren akzioak

Miarritzeko San Martinen ezpata-dantza 2014: Ezpata esku batean ta gure geroa bestean

Pasa dira hilabete batzuk (bost hain zuzen) iazko azaroaren 9an, Maritzuli konpainiak gonbidatuta, Miarritzeko San Martinen ezpata-dantzan aritu ginenetik. Iñaki Zugastiren argazki ederrak probestuta, egun hartako kronikatxoa hona.

K141109_Biarritz_Ezpatadamtza_IMG_0704_IZ

Zenbait asteburu lehenago gure ezpata-dantzari lanak ikasten aritu eta gero, azaroaren 8an abiatu ginen Iruñetik Miarritzera, bertako kaleetan barna azken entsaio orokor bat egiteko. Azken proba horren arabera, ez zen samurra biharamunean zain genuena. Ibilbide polit bezain luze eta gora-beheratsua.

Azaroaren 9a euritsu esnatu zen baina horrek ez zituen ezpata-dantzariak kikildu. Iruñetik 8 lagun izan ginen deituak: Iñaki Sagardoi, Itxaso Martinez, Aitor Arana, Hasier Moreno, Julen Fagoaga, Aritz Ibañez, Amaia Visus eta Leire Leza. Batzuk besteak baino sasoikoago arropak jantzi eta Claude eta Jon dantza-maisuen azken oharrak entzun genituen Gare du Midi antzokiko atari dotorean. 

K141109_Biarritz_Ezpatadamtza_IMG_0720_IZ

Hortik, pareko lorategira ezpata-dantzari hasiera ematera. Han abiatu ginen 37 ezpata-dantzariak eta 24 arku-dantzari gaztetxoak. Hainbat karrika eta plaza gurutzatu genuen horrela: batean nagusiek dantzatu, bestean haurrek, hurrengoan denek... kantatzea ere tokatu zitzaigun, heldu eta gazteek lotura aldarrikatuz: Ezpata esku batean ta gure geroa bestean... Berriz ere hasierako lorategian amaitu genuen itzulia, Azkaindarrak dantzatuz, Koldo Zabala eta Joseba Juarez zendu berrien omenez.

K141109_Biarritz_Ezpatadamtza_IMG_0847_IZ

K141109_Biarritz_Ezpatadamtza_IMG_0930_IZ

K141109_Biarritz_Ezpatadamtza_IMG_0972_IZ

K141109_Biarritz_Ezpatadamtza_IMG_0999_IZ

K141109_Biarritz_Ezpatadamtza_IMG_1180_IZ

Dantzatu ondoreneko tortila-patataz eta pastel goxoz osatutako indar berreskuraketaren ondotik, San Martinen ezpata-dantzarion kofradiaren liburua irakurtzeari ekin zion Jon Iruretagoienak. Bertan gure 8 dantzariak kofradiako kide izendatzeaz gain, ezpata-dantzari batendako oparirik ederrena egin ziguten: ezpata bat!

ezpata

San Fermin Aldapakoaren ezpata-dantzariok beraz, eskerrak eman nahi dizkiegu bihotz-bihotzetik San Martinen ezpata-dantzariei eta Maritzuli konpainiako antolatzaileei, horrelako egun eder batetan parte hartzera gonbidatzeagatik eta haien kofrade-kide izendatuak izateko ohoreagatik!

Aurten ere, dantzan edo ikusle, bertan izatea espero dugu!

Dokumentuaren akzioak

2015/05/06 11:15
Bai horixe! Han egoten saituko gara.

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.