Dokumentuaren akzioak
Biarritzeko Maitaldiak 25 urte eta han San Fermin Aldapakoaren ezpata-dantza
Biarritzeko Maitaldia Euskal Herriko dantza jaialdirik garrantzitsuenetako da. Biarritzeko Balleteko buru Thierry Malandainek zuzentzen du eta 2015. urtean 25. urteurrena bete zuen jaialdiak. Bertan, 45 emanaldi eskaini zituzten 29 dantza konpainiek. Tartean gu.
Maritzuli konpainiako lagunek gonbidatuta, "Dantzak hirian" programaren barruan, Biarritzeko karriketan barna paseatu genuen San Fermin Aldapakoaren ezpata-dantza irailaren 19an, Biarritzeko San Martinen ezpata-dantzariekin eta Markinako ezpata-dantzariekin batera.
Merkatuko plazatik abiatu ginen 3 taldeak, 80 ezpata-dantzari inguruko saldo ederrean. Victor Hugo etorbidetik behera, hara han itsasoa parean!!
George Clemenceau plazara heldu ginen berehala eta han Zerutxu taldeko Markinarrek haien ezpata-dantza erakutsi ziguten. Atsedenaldian, Felipe Amutxastegi eta Alex Larrinagarekin gogoratzen ibili ginen nola 2008an haiekin izan ginen haien ezpata-dantza ikasten eta hain zuzen hurrengo urtean sortu genuela gurea.
Beroa epeltzeko ur xortatxoa hartu eta hiru taldeok bide bana hartu genuen. Iruindarroi Santa Eugenia plazan dantzatzea egokitu zitzaigun, plaza ederra zinez. Zortzikoarekin sartu, zubiak osatu, arrosa eraiki eta Angel Lezak, ipar haizeari aurre eginez, gure bandera dantzatu zuen.
Ondoren Amaia Visus, Leire Leza, Joseba Lorenzo eta Amaia Irigoien kapitainek belauntxingoa dantzatu zuten taldearen inguruan, buruzagia -Aritz Ibañez- so zutela.
Filipe Oianburu dantza-maixuaren bibote xuria antzeman genuen ikusleen artean, baina agurtzeko tarterik gabe gure bideari segi genion, oraindik Bistaeder plazan dantzatu behar baikenuen. Sekula ez zitzaigun tokatu ezpata-dantza itsas-ertzean dantzatzea.
Noizbait behar zuen lehena! Eta bai gauza ederra! Agian Angel Lezak ez du gauza bera pentsatuko, oraindik ere gogorrago jotzen zuen haizeari aurre egin behar izan baitzion berriz.
Markinar eta Biarriztarren ezpata-dantzekin ere gozatua hartuta, itsas-ondoko gure bidaiatxoari akabera eman genion, halako plaza ederrean dantzatzeko aukera eskerturik, bai Maritzuliko lagunei baita Maitaldiari ere!
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Duguna - Iruñeko dantzariak
Iruñeko udalak 1949. urtean sortu zuen gure taldea, hiriko antzinako dantza usantzak gogoan, euskaldunon hiri buruzagiko zeremonialetan dantzan aritzeko. Sanson Galante eta Joanes Larraintzarkoaren oinordeko sentitzen dugu gure burua.
Duguna - Iruñeko dantzariak
Maiatzaren 2a karrika, 9 behea
31001 - Iruñea
Tfnoa: +34 657 33 29 44
duguna@duguna.eus
Jasotako azken erantzunak
- Aurtzaka dantza taldea on Auzo bat dantzarako: Igartzako egunean aritu gara ezpata-dantzari
- Kezka dantza taldea on Aurtengo San Juan bezperako soka-dantza, Kezkari esker onez
- Aritz Ibañez Lusarreta on Odol berria San Blaseko soka-dantzan
- Oier Araolaza on Odol berria San Blaseko soka-dantzan
- Kezka dantza taldea on Aspaldiko partez, Maulen!
- Aritz Ibañez Lusarreta on Sagrario Aranburu Olasagarre zendu da
- Dantzan on Sagrario Aranburu Olasagarre zendu da
- Aritz Ibañez Lusarreta on Angel Etxaniz "Veneno" zendu da.
- Kezka dantza taldea on Angel Etxaniz "Veneno" zendu da.
- Patxi Montero on Eta trokeo dantzak plazaratu genituen! 2017/09/05