Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Duguna - Iruñeko dantzariak La Pamplonesa musika bandaren urteurrenean dantzan

Dokumentuaren akzioak

La Pamplonesa musika bandaren urteurrenean dantzan

Iruñeko La Pamplonesa musika banda 90. urteurrena ospatzen ari da aurten. Horretarako, hainbat ekitaldi antolatu zituzten San Ferminen inguruan. Horietako bat, akaso berezi eta garrantzitsuena Baluarteko taula gainean egindako musika ikuskizuna.

Uztailaren 3an izan zen eta musika, antzerkia eta umorea izan zituen protagonista. La Pamplonesa musika bandak San Ferminetan egin behar izaten dituen lan eta zeregin guztiak errepasatu zituzten ikuskizunean: txupinazoa, Riau-riaua, zezenketak, prozesioa, dianak, zortziurrena... eta horretarako festetan lagun izaten dituen gainerako bidaideak ere gonbidatu zituzten ikuskizunean parte hartzera: udal txistulari eta gaiteroak, Santiago abesbatza, erraldoi eta buruhandien konpartsa eta baita gu ere, Iruñeko dantzariak.

Taldeko 6 neska izan zire ikuskizunean uztailaren 14ean erraldoi eta kilikiekin batera dantzatzen duten La Dominguera jota dantzatzen: Leire Leza, Edurne Irigoien, Amaia Irigoien, Maitane Monente, Ainara Ranera eta Amaia Visus izan ziren dantzariak.

Gure zorionik beroena La Pamplonesa musika bandari!

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.