Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Duguna - Iruñeko dantzariak Ederlezi pastorala eta Ijitoei buruzko jardunaldiak, maiatzaren 16 eta 17an Iruñean

Dokumentuaren akzioak

Ederlezi pastorala eta Ijitoei buruzko jardunaldiak, maiatzaren 16 eta 17an Iruñean

Heldu den maiatzaren 17an Mixel Etxekoparrek idatzi eta Nicole Lougarot-ek zuzentzen duen Ederlezi pastorala ikusteko aukera izanen dugu Iruñean. Pastoral honek Euskal Herriko ijitoen gora-beherak kontatzen ditu historian zehar. Pastoralaren testuingurua hobe ulertzeko, "Ijitoak Euskal Herrian" izeneko hitzaldi sorta ere antolatu dugu, Iruñeko euskara elkarteekin batera (Zaldiko Maldiko, Euskaldunon Biltoki eta Karrikiri), maiatzaren 16 eta 17rako.
Mixel Etxekoparrek idatzi eta Nicole Lougarot-ek zuzentzen duen Ederlezi pastorala, 2013ko martxoaren 24ean estreinatu zen Xiberoko Gotaine herrian, Xiru jaialdiaren baitan.
Pastoral honek Euskal Herriko ijitoen gora-beherak kontatzen ditu historian zehar, Ederlezi amaren eta bere 7 alaben bitartez, denboran zeharreko bidaia batean.
Xiberoko pastoral bat Iruñean ematen den lehen aldia izanen da (guk dakigula)
Pastoralaren karietara eta ijitoek gurean izan duten eta duten presentzia hobe ulertzeko, hitzaldi sorta bat antolatu dugu maiatzaren 16 eta 17rako, "Ijitoak Euskal Herrian" izenburupean. Hauxe da programa:

 

Maiatzak 16, ostirala, 19:00etan, DUGUNAn (maiatzaren 2a kalea, 9 behea)

Hitzaldi sorta (Gazteleraz):

  • Ricardo Hernández: Los gitanos: nuestros vecinos desconocidos

  • Juan Antonio Urbeltz: La maskarada suletina y Mihail Bajtín

  • Mikel Aranburu: Gitanos de txistu y tamboril

Maiatzak 17, larunbata, ZALDIKO MALDIKOn (Ansoleaga karrika 9)

Hitzaldi sorta (Euskaraz):

  • 11:00 Kike Diez de Ulzurrun: Ibilaldia alde zaharreko karriketatik: Iruñeko buhameen bideak

  • 12:00 Nicole Lougarot eta Mixel Etxekopar: Buhameak Euskal Herrian eta Ederlezi-ren sortzea

  • 17:00 Ederlezi Pastorala (Burgoen Plazan)

 

Esan bezala, Ederlezi pastorala eta bere inguruko hitzaldiak antolatzeko Zaldiko Maldiko, Euskaldunon Biltoki eta Karrikiri euskara elkarteekin elkarlanean aritu gara. Bestetik, GazKalo, Dantzan.com eta Labrit Tours ere laguntzaile izan ditugu proiektutxo honetan.

Hona hemen, pastoralaren aurrerapen txiki bat, iazko udan Arrosan egindako emanaldian (Irudiak, Kanaldude):

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.