Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Duguna - Iruñeko dantzariak Dugunako dantzarion eguna ospatu dugu, aspaldiko partez!

Dokumentuaren akzioak

Dugunako dantzarion eguna ospatu dugu, aspaldiko partez!

2022/06/27 19:20
Dugunako dantzarion eguna ospatu dugu, aspaldiko partez!

Argazkia: Cristobal Puig

Pandemiak 2 urtez ebatsitakoak berreskuratuz goaz poliki-poliki. Esate baterako, joandako ekainaren 18an 2019az geroztik egiterik izan ez dugun Dugunako dantzarion eguna atera dugu plazara. Txikien taldeko dantzari-kumeak eta helduen taldeko dantzariak aritu gara batzuk besteen ondotik eta ondoan. Gure trokeo-dantzak hartu ditugu emanaldia atontzeko aitzaki. Trokeo-dantzetako erraminta-dantza bakoitzeko, dantzari txikiek gisa bereko beste dantza bat eman dute.

Hasteko hala ere, dantza umezurtz batzuk eman ditugu, txikien partetik arraposturik gabeak: Karrika-ingurua, brokel-dantza eta makil handiena. Brokel-dantzan Maider Zubizarreta durangarra aritu zaigu infiltratu gisa. Ikasturte osoan gurekin entsaiatzen aritu da eta plazara ateratzeko maneran ikasi ditu gure dantzak. Inork ez dio antzeman iruindarra ez zenik!

2022-06-18-Duguna-eguna_01
Argazkia: Cristobal Puig

2022-06-18-Duguna-eguna_10
Argazkia: Gotzon Asin

Makil-txikien dantzekin eman diogu hasiera gure eguneko jolasari. Taldeko nagusiek, Xenpelarrena dantzatu dute, habanera airean. Txikien taldeko nagusienek erantzun diete, gure beste makil-txikiena emanez, Betroiarena. Ondotik, txikien-txikienek Berako makil-dantzak dantzatu dituzte, ezin mununuago!

2022-06-18-Duguna-eguna_02
Argazkia: Cristobal Puig

2022-06-18-Duguna-eguna_03
Txikien taldeko dantzari koskorxeenak, helduak irudi

2022-06-18-Duguna-eguna_04
Argazkia: Cristobal Puig

Arku-dantzen txanda heldu da ondotik. Helduen beste taldetxo batek Pinpirin eta florian doinua duen uztai-dantza eman du eta segidan, txikien hirugarren taldeko dantzariek Biarritzeko San Martineko arku-dantza eman dute:

2022-06-18-Duguna-eguna_05
Argazkia: Cristobal Puig

2022-06-18-Duguna-eguna_06
Argazkia: Cristobal Puig

2022-06-18-Duguna-eguna_12
Argazkia: Gotzon Asin

Zintak txirikordatzeari eta destxirikordatzeari ekin behar genion ondotik, zinta-dantzekin. Oraingoan, gazte belaunaldiak erakutsi du helduak baino iratzarriagoak daudela. Izan ere, hanka-sartze kateatze baten ondotik, trokeo-dantzari nagusiek zintak txirikordatu eta berriz txirikordatu dituzte, txikien harridurarako: "Baina zergatik ez dituzue zintak destxirikordatu?". Haiek aldiz, txintxo demonio egin dute Gipuzkoako zinta-dantza, baita makil-handiena ere (hasierako dantza blokearekin lotuta dagoena, orain konturatu garenez!).

2022-06-18-Duguna-eguna_07
Argazkia: Cristobal Puig

2022-06-18-Duguna-eguna_08
Argazkia: Gotzon Asin

2022-06-18-Duguna-eguna_09
Argazkia: Gotzon Asin

Talde guztia sokan lotu eta biribilketa alaiean eman diogu bukaera ordu beteko dantza saioari. Ondotik, bazkari eder baten inguruan ospatu dugu itzulera!

2022-06-18-Duguna-eguna_11
Argazkia: Cristobal Puig

 

 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.