Dokumentuaren akzioak
50 urte eta gero, berriz Sadarren
Urtetan Donibaneko zelai zaharra erabili ondoren, 1967. urteko irailaren 2an, arratsaldeko 20:00etan, inauguratu zuen Osasunak Iruñeko Sadar futbol zelaia. Ondoren, Osasuna berak, Zaragozak eta Setubalgo Vitoria futbol taldeek triangularra jokatu zuten, aragoiarren garaipenarekin.
Pamplonesa musika bandaren eta Iruñeko udal dantzarien emanaldiek dotoretu zuten estreinaldia.
50 urte ondoren, 2017ko irailaren 2an Sadar futbol zelaira itzuli ginen dantzariak, inaugurazioan bezala, urteurreneko ospakizunak apaintzeko. Lehen zatian (goizean), Sadarren kanpoaldean, talde argazkia egin ondotik, trokeo-dantzak dantzatu zituen hasierako hamaseikoak. Boboak konzentrazioa eskatu zien hegaletik: erlaxten garelarik oso txarrak gara! Osasun zerbitzuek dantzari bat hartatu behar izan zuten 15. minutuan eta aldaketa egin behar izan zuen taldeak. Hasierako emaitza berarekin bukatu zen lehen zatia.
Atsedenaldiaren ondotik (arratsaldean eta Osasunaren eta Huescaren arteko partidaren aurretik), Sadarren berdegunera jauzi egin zuten berriz, oraingoan 24 ezpata-dantzarik, izan ere ez da arerio txikirik. Sanfermin Aldapakoaren belauntxingoa eskaini zieten jokalari eta agintariei Auritz Garziak eta Mikel Tristanek hegaletatik eta Ainara Ranerak eta Itziar Perezek euskarri bikoitzean. Ondotik, Osasunak lehendakari Luis Sabalza eta Javier Ederra Osasunako jokalari ohi eta ohorezko sakea egiteko arduradunari zubia egin zieten ezpata-dantzariek abilidade handia erakutsiz. Gutxi gehiagorako eman zuen norgehiagokak.
50 urte barru ere, Sadarren 100. urteurrenean izanen ote gara? Ez dugu horren urrunera begiratzen, nahiago dugu partiduz-partidu joan!
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Duguna - Iruñeko dantzariak
Iruñeko udalak 1949. urtean sortu zuen gure taldea, hiriko antzinako dantza usantzak gogoan, euskaldunon hiri buruzagiko zeremonialetan dantzan aritzeko. Sanson Galante eta Joanes Larraintzarkoaren oinordeko sentitzen dugu gure burua.
Duguna - Iruñeko dantzariak
Maiatzaren 2a karrika, 9 behea
31001 - Iruñea
Tfnoa: +34 657 33 29 44
duguna@duguna.eus
Jasotako azken erantzunak
- Aurtzaka dantza taldea on Auzo bat dantzarako: Igartzako egunean aritu gara ezpata-dantzari
- Kezka dantza taldea on Aurtengo San Juan bezperako soka-dantza, Kezkari esker onez
- Aritz Ibañez Lusarreta on Odol berria San Blaseko soka-dantzan
- Oier Araolaza on Odol berria San Blaseko soka-dantzan
- Kezka dantza taldea on Aspaldiko partez, Maulen!
- Aritz Ibañez Lusarreta on Sagrario Aranburu Olasagarre zendu da
- Dantzan on Sagrario Aranburu Olasagarre zendu da
- Aritz Ibañez Lusarreta on Angel Etxaniz "Veneno" zendu da.
- Kezka dantza taldea on Angel Etxaniz "Veneno" zendu da.
- Patxi Montero on Eta trokeo dantzak plazaratu genituen! 2017/09/05