Orain arteko ekarpenak
Mar de Plata: Euskal Jaia 1953
2020/12/14
1953an Mar de Platan (Argentina) ospatu zen euskal jaiko dantza irudiak ditugu bideo honetan. Mar de Platako euskal etxetik irteten dira dantzariak kalejiran, aurrena haurrak eta segidan helduak. Txistularien atzetik, dantzari batzuek banderak bizkarrean hartuta, hirian zehar desfilatzen dira dantzari taldeak. Segizioaren ondoren, itsas ertzeko zabaldegian dantza emanaldia eskaintzen dute. Momentu batean Gipuzkoako ezpata-dantza egiten ageri dira ezpata-dantzariak, Xemeingoan oinarritutako San Migel ezpata-dantza ondoren. Uztai txikien dantza plazarazen dute, azkenik, poxpolinek. Irudietan ezpata-dantza eta uzta txikiena jaso dira. Irudiak: Noticiero Panamericano 712. Euskal Jaia, Mar de Plata, 1953.
Mummersak etxez etxe
2020/12/10
Konfinamendu eta isolatze garaiotan Irlandako musika eta dantza etxez etxe, aldendutako etxeetan bakardadean direnei eramateko ekimena da The Modern Day Mummers izenekoa. Neguko festetan musika, dantza eta antzerki tradizionalekin eske-errondak egiten dituzte Mummers delakoek eta isolamendua inoiz baino handiagoa den garaiotan inoiz biano garrantzitsuagoa da folkloreak, kulturak komunitateen bizipozari eskaintzen dioten sostengua. Leitrim County Council, The Modern Day Mummers, Creatrive Ireland, 2020-12-04.
Martinez, Mayor, Santa Coloma, Lezameta eta Uri Oste eskertuko ditu gaur BDBk
2020/12/04

Dantzazaleentzako hamaika produktu Durangoko Azoka online dendan
2020/12/04

Juan Antonio Urbeltz saritu du Orreaga fundazioak
2020/12/01

Move, bost dantza mundu erakusten dituen Netflixeko seriea
2020/11/30

Apaizen soka-dantza
2020/11/25
Irudietan ageri zaigun ezkontza ortodoxo kristauan sokan-dantzan ari dira apaizak. Errumaniako irudiak dira. Ezkongaiak, eliz gizonak eta gonbidatuak, denak batera, eskuetatik heldu eta kantuan ari dira aldarearen inguruan biraka. Abadeak eskuak elkarri emanda dantzan erakusten dituen irudiak, Argia dantzari taldearen apostoluen soka-dantzaren irudia gogorarazten du. Apaizen soka-dantza, Errumania, 2020-10-20.
Zisneak dantzan jarrita bizikidetza bultzatu nahi du Iker Gomezek
2020/11/25

Txirrita: Jean Mixel Bedaxagar
2020/11/23
Jean Mixel Bedaxagar elkarrizketatu du Allande Boutinek France3-ko Txirrita programan eginiko erreportajean. Zuberotar musikaria, dantzaria, abeslaria eta errementaria dugu Bedaxagar. Lotura estua du dantza eta musikarekin Urdiñarben jaiotako artistak eta Aitzina pika... liburuan jaso nahi izan ditu Zuberoako jauziei, musikariei eta dantzariei lotutako ondarearen eta historiaren printzak. Erreportajeko harribitxietako bat da Garat Haran-i aurrez eginiko elkarrizketako irudiak. Etxahun Iruri, Johaine Kopen eta Agerret Mixkandia izan zituen irakasle xirula eta ttun-ttunarekin eta etxean ikasi zuen dantzan. Anaia Marcel eta Jacky Barcos ere batu dira elkarrizketara eta dantza kontuez eta maskaradak prestatu zituzten garaiaz aritu dira. Jean Mixel Bedaxagarrek xirula eta ttun-ttuna astindu ditu eta aitzina pika jauzia dantzatu dute beste biek. Pastoraletan ere aritu izan da Bedaxagar. 1980an, esaterako, Iparragirreren papera bete zuen. Pastoralean Gernikako Arbola abestia kantatu zuen momentua ageri da. Musikaria, dantzaria, antzezlea eta baita esku-langilea ere. Burdina lantzen duen seigarren belaunaldiko arotza da. Langintza horretan ezagutu zuen Nestor Basterretxea eta bi artisten arteko lankidetzak adiskidetza ere ekarri zuen. Kantugintzarekin oso inplikatua dago, transmisio lanaren emaitza ikusten du. Elkarrizketan zehar abesti bat baino gehiago entzun daitezke Bedaxagarren ahotik. Jean Mixel Bedaxagar, Txirrita, France 3 Aquitania, 2020-03-16.
“Mendi maskaratua” dokumentala Madrilen aurkeztuko da gaur
2020/11/19

Orain arteko erantzunak
Dantzan on San Bartolome de la Torre: Danza de las espadas
2014/12/06
Dantzan.com on Iruñerriko hirugarren Euskal Jaia maiatzaren 17an izanen da
2014/05/05
Dantzan.com on Goizueta: Inauteriak 1991
2014/02/26
http://www.ttipi.net/berria[…]eska-mutikoek-gazte-txokoan
Dantzan.com on Raices 14 - Ordizia: brokel-dantza 1973
2014/02/25
Dantzan.com on Dantza sustatzeko Jaurlaritzaren 2013ko diru-laguntzak
2014/02/14
- Judith Argomaniz Jimenez: Hooked
- Idurre Azkue Iruretagoiena: Bailar por bailar (es tontería?)
- Amparo Badiola Mazariegos: Palabras invisibles
- David Guerra Garcia: Outline
- Ziomara Hormaetxe Fernández: Symbiosis
- Maria Ibarretxe del Val: Pink flamencos
- Izaskun Lapaza Rodriguez: Fase tres
- Atxarte Lopez de Munain: Konstruktoen teoria
- Maria Martín Escudero: Re en sol mayor
Dantzan.com on Inauteriak 2014 oinarrizko egutegia
2014/02/09
Dantzan.com on Inauteriak 2014 oinarrizko egutegia
2014/02/08
Dantzan.com on Inauteriak 2014 oinarrizko egutegia
2014/02/07